Ekuador

Snowden, Estatu Batuetako hainbat dokumentu sekretu ezagutarazi dituen informatikoa, Ekuador bidean da letrok idazten ari naizen unean. Assangek ere Ekuadorreko asiloa baliatu zuen orain urtebete doi.

Bi informatikoei esker, ekuador-marra gardena ikusi digu demokraziaren eta autoritarismoaren, askatasunaren eta segurtasunaren, komunikazioaren eta manipulazioaren, sekretuaren eta gardentasunaren artean. Giza eskubideek ere badute beren marra gorria, nonahi ikusten ari gara. Estatu Batuetan, Txinan, Errusian. Espainian. Non, ez? Egunotan, Brasilen ere ikusi dugu. Hango polizia bertako sare sozialak interbenitzen hasi da azken aldiko protesten indarra neutralizatzeko, han ere segurtasuna jarri dute legearen gainetik. Segurtasuna, norena, ordea?

Espresio eskubideek eta herritarren bizitza pribatuak ez dute segurtasunerako eskubiderik: ezkutatzeko asko daukanak darabil beti segurtasunaren ezkutua.

3 thoughts on “Ekuador

  1. Halaxe kontuak, gehien ezkutatzen duenak, gehien ezkutatzeko duena baita, gainerakoen gardentasun agerikoa eskatzen dik. Sariari eskerrak, ziur nagok Ameriketako Estatu Batuetako biztanleak ez ziratekeela jabetuko honetaz guztiaz sarerik egon ez balitz. Horrexek amorrarazten dik gaiztoa, jende xumeak hark egindako gaiztakeriez eta jukutriez jabetzeak.

    Berdin duk, gero den-dena kontrolatzen duten komunikabide erraldoiek Ekuador herriaren aurkako egundoko propaganda eginen ditek eta ekaitzaren ondotik barealdi sorgorgarri lokargarria itzuliko duk.

    Egon bizkor.

  2. hutsa: “Sariari eskerrak” jarri beharrean “Sareari eskerrak” jarri nahi nian.

    Barkatu eta segi bizkor.

  3. Segurtasun demokratikoa beharrezkoa da. U.S.A. demokrazia da, Txina diktatura da nire iritziz, Errusia demokrazia al da? Nik uste dut Snowden honek egin duena amerikar espiolari asko arrisku bizian jartzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude