Zahar berrian

Hastapenetan, gizakia ez zen hiztun, ez zen hizkuntza baten jabe. Milaka urte behar izan zituen sistema linguistiko koherente bat sortu eta garatzeko. Gutariko bakoitzak umetako urteak eta helduaroko usteak erre behar izan ditugu nork bere hizkuntza ikasteko, eta hala ere: inor ez gara hizkuntza baten aukera guztiak baliatzeko gai, hiztun oso izatea lortu gabe iristen gara zerraldora. Ez diogu etekin beterik ateratzen hizkuntzari. Guztiarekin ere, gure baitako menduak eta gure baitatik kanpoko mundua espresatzeko modu egokienen bila gabiltza beti. Halaxe asmatu genuen, esaterako, antzezpena, hiztun jardunaren maila artistiko zaharrena.

Zaharra da

2 thoughts on “Zahar berrian

  1. Hizkuntz gorpuzteko denbora luzea igaro behar izan zuen eta behar du. Eta azken honetan inguruko hiztunek zeresan handia izaten dute.
    Hizkuntza berez ez da sortzen, hiztuna izan behar.
    Eta badakigu badagoela alderik hiztunetik hiztunera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude