Titularrak

Hego Euskal Herriko egunkarietatik, berripaper hau izan zen lehen orrialdera ekarri zituena EAEko administrazioetan euskararen erabileraz egindako ebaluaketaren datuak. Arazo estruktural bat seinalatzen zuen atzoko titular nagusiak:

2 thoughts on “Titularrak

  1. Ondo gaude zu ere malenkoniak hartu behar bazaitu horrek, Anjel!!
    Beajundaizula egunero-eguneroko bizitza-lezio, edukiz, bere baitan zoragarria den honi, euskaraz egitearena eransteagatik!!
    Inork baino hobeto dakizu gutxi batzuen “auzia” dela hau, baina zeinen zortea dugun egunero euskaraz bizitzeko aukera dugunok, gainera zure hausnarketez aberasteko?…
    Eutsi honi, e!!
    Besarkada bat…

  2. Agian duela hogeita hamar bat urte euskararen aldeko joera sutsu hura berreskuratu beharko genikek. Beharbada euskara ez dagoela arriskuan sinesterat iritsi gaituk. Menturaz orain arte egindakoa askietsi diagu. Ez zekiat. Dena den euskararen aurkakoek egundaino ez ditek askiesten. Euskararen aurkakoek ez ditek begi onez ikusten egungo egoera eta euskara izan ezik, bertze edozein hizkuntzaren alde zeudek; ingeles ikastetxeek, edo frantses eskolek, edo alemaniardunek ez ditek batere arazorik sortzen euskararen etsaiendako. Areago, sekula ez dituk nekatzen. Beti aritzen dituk beren jarduera horretan. Bada, adiskideok, geu ere, nonahi eta noiz-nahi euskararen alde.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude