Gertatu aurretik

Gertatzen zaigun den-dena gertatzen omen da gauzatu baino pixka bat lehenago, hala irakurri diot liburu bati. Bete-betean egia den, ez dakit, baina esaldiak eremu emankorra zabaltzen dio irudimenari. Berlingo harresia guk erortzen ikusi aurretik zegoen erortzen hasita. Traizio bat gertatu aurretik dauka traidoreak saldukeria imajinatuta, kalkulatuta eta gauzatuta. Hiltzera doanak hil baino instante bat doi lehenagotik daki

4 thoughts on “Gertatu aurretik

  1. Kasu batzuetan jakin daitekek zer gertatuko den, Zangozako biztanleek, erraiterako, jakin zezaketek zer gertatuko zaien presa(ka)ko lanek aitzina eginez gero. Baina, kasu guztietan gure geroa geure esku dagoela edo antzeman dezakegula sinesteak lanak emaiten zizkidak eni. Hobe horrela gainera. Jazz musikak edo, demagun, Andoni Ega

  2. Guztiz interesgarri iruditzen zait Anduk plazaratutako zera hau: Gertatzen zaigun den-dena gertatzen omen da gauzatu baino pixka bat lehenago.
    Taumaturgo orojakile izango bagina eta mundutik kanpoko behatokitik planeta honetan zer gertatzen den eta bere biztanle bakoitzak zer pentsatzen dueneko ezagutza izango bagenu, kausa-ondorio sare izugarri zabalean murgilduta gaudela konturatuko ginateke. Beraz, niretzat, behintzat, oso logikoa iruditzen zait gertakizun baten aurretik kausa-ondorio kate luze bat izatea aipatutako gertakizuna gauzatu baino lehenago.
    Guztiz gomendagarria dela, uste dut, Alan Watts-ek idatzitako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude