Leihoa

Obra artistiko benetako batek lehen ez zegoen leiho bat zabaltzen du gure etxeko pareta baten erdian, eta lehen ikusten ez genituen paisaia eta jenderia ikusten ditugu bertatik. Aldian behin, baita basurde zuriren bat ere. Horma itsu bat zegoen lekuan, orain leiho berri bat daukagu, eta bertatik sartzen den argi berriak begirada argitu eta berritu digu. Leiho zabaldu berriak perspektiba berri bat eman dio gure begiradari, gure etxea ez da jada lehengo bera. Ez gara lehengo berak, ez da bera gure begiratzeko modua, ez da bera mundua ere. Ohituta geunden argi klase batera, beti betiko (edo antzeko) modu batera ikusten genuen egitate batek bizi gintuen. Egun batez, ordea, obra artistiko benetako batek lehen ez zegoen leiho bat zabaldu zigun etxeko pareta baten erdian, gure ohiko inertziak irauliz, gure burua eta mundua ikusteko beste modu bat inauguratuz orain hogeita bost urte Obaba deskubritu zigun leiho hartan

Printzipalak

Astelehena, berripaperik gabeko eguna, Noticias principales y verdaderas (albiste printzipal eta egiazkoak) Euskal Herriko kazeta zaharrenaren facsimile batzuei begira. Donostian eta 1688an sortua, Europako informazioa ematen zuen, Flandesekoa bereiziki. Buruan darabildalarik bertako albisteen ikuspuntua ez zela flandestarren oso aldekoa izango, nire gogoetaren txangoak kazetaren izenburuko definizioan hartu du atseden: kazetariak eman eta irakurleak jasoko dituen albisteek, egiazkoak izateaz gainera, aukeratuak, mailakatuak, garatuak behar dute izan, garrantziaren arabera. Printzipalak, alegia.

Printzipalak, norentzat, ordea? Ez boterearentzat, ezta prentsaurrekoetan-eta beren merkantzia saldu nahi digutenen presio taldeentzat ere, irakurleentzat (irakurleen jakin-minarentzat) baizik. Zeinahi botereren arrakalak (egiazkoak) garrantziaren arabera aukeratu, beti eta beti irakurlea gogoan izanda. Erraza balitz

Kaleko oihartzunak

Lizardi Zarauzko Azara kalean jaio zen. Dokumentu zaharrenetan ere Azara ageri da beti, baina poeta hil zenean, Antonio Maria Labaienek artikulu bat idatzi zuen Azara kaleari Lizardirena jartzeko iniziatiba herrikoi baten berri emanez. Gerra piztu zen, ordea; iniziatiba, noski, itzali eta hil. Herriko kale asko irabazleen ispilu bilakatu zen (Primo de Rivera, Ramiro de Maeztu, Honorio Maura eta horrelakoekin) baina Azarak Azara izaten segitu zuen. Halaxe izaten segitzen du egun ere. Baina Francoren heriotzaren osteko izendegi berria ez zen Lizardirekin ahaztu, eta beste kale batek, Calle del Ensanche zenak, darama gaur Lizardiren izena. Nahiko kale estu laburra da eta itsasora ematen du. Kantaurira, baina baita kasualitateen itsasora ere: kaleari Lizardi izena eman ziotenean, Villa Otero izeneko txalet txiki bat zegoen bertan. Orain urte gutxi haren tokian eraiki zuten etxe handiagoak ere izen horixe kontserbatu du.

Atarikoak luzetxo jo badit ere, Hegoaldeko bi hizkuntzetan mintzatu ziren gure bi poeta handiren arteko enkontru-gune horixe azpimarratzea zuen helburu: Lizardi kalean, Villa Otero. Kointzidentziak hari (zintzo eta ez hain zintzo) askotatik tiratzeko aukera ematen duela? Errentagarriagoa baita hizkuntzen eta literaturen harmoniarenetik jotzea, eta ez armoniarenetik, noan aurrera.

Bilboko poetak gaur Lizardiren izena daraman kaleko Zarauzko txalet txikian pasatu zituen haurtzaroko uda luzeak eta gaztaroko asko. Bertan igaro zuen 1945ean Usurbilgo psikiatrikoan egin behar izan zuen depresio-aldi gogor baten osteko atsedenaldi luzea ere. Urte batzuk ezer argitaratu gabe egin eta gero (baina ez idatzi gabe) 1950ean Angel fieramente humano argitaratu zuen; 1955 urtean Pido la paz y la palabra, arrakasta behin betikoa ekarri zion liburua.

Ezin da ezer frogatu, baina beti gustatu zait pentsatzea Oterok Villa Oteron idatzi zituela

Integrazioa

Medikua da. Han-hemen irakurritakoetatik atera dugunez, bada inteligentzia argikoa ere; ba omen zorrotza, langilea, solidarioa ere; ez omen du justiziarik gabeko demokrazian sinesten, gauzei beren izenez deitzea gustatzen omen zaio.

Ederki, horraino dena barkatzen zitzaion, baldin hor egiten bazuen planto bere lotsagabekeriak. Baina huts handi bat egin du, eman behar ez zuen pauso gaiztoa eman du: berak, lotsagabe halakoak, Italiako Integrazio Ministerioaren kargu egitea onartu du!

Medikua da. Inteligentzia argikoa, zorrotza, langilea, solidarioa. Ez du justiziarik gabeko demokrazian sinesten. Eta gauzei beren izenez deitzea gustatzen zaio:

Bilbao/Bilbo

Han-hemengo egunkarietan, Bizkaiko hiriburuan egin duten kongresuari buruzko informazioa. Hirien etorkizuna aztergai, eko-teknologia, artea eta diseinua, turismoa, osasuna, energia eta bizi-kalitatea bezalako gaiak aztertu dituzte. Ponentzietan ez ditut ikergai inmaterialagoak ikusi, berebiziko garrantzia dutenak haiek ere hirien etorkizunean

Seinaleak

Greziako telebista publikoak seinalea emateari utzi zion une berean, seinale bereizi bat kaptatu zuten Europako hainbat telebista publikotako antenek. SOS, help, guri ere gerta dakiguke! Greziatik zetorren seinaleak mezu ozena zekarren: sinboloekin ere ausartzen denean lortzen ditu krisiak garaipen handienak.

Neurriz kanpo hazi eta puztu omen dira telebista publikoak. Defizitarioak dira. Gero eta diru gehiago sartu zakuan, orduan eta handiagoa egiten dute zuloa. Sakonagoa. Ase ezinagoa. Zuloa egin dute, zuloa egiten ari dira, zulo dira. Hala izaten segituko dute: pribatuen ereduarekin lehiatu ezina ezin da gainditu pribatuen eredua aplikatuz. Eredu faltaren zuloa dago zulo ekonomikoaren hondoan. Galdera da: telebista publiko batek (gurean ETBk) bilatu, landu, garatu nahi du eredu propio bat pribatuenetik apartekoa, benetan publikoa, bere filosofiaren eta praktikaren fokua pribatuaren interesen plat

Gogoan

Gogoan geratu zaigu Assangeren izena. Gogoan Manning soldaduarena. Hemendik aurrera ondo gogoan gordeko dugu Edward Snowden izena ere. 29 urte ditu, CIArentzat lan egin zuen eta jakinarazi berri du bera dela Estatu Batuen espioitza-programak filtratu dituen satorra.