4 thoughts on “Zakuak

  1. Baheki zenbat esteka dudan ordenagailuan gorderik edozein unetan erabiltzeko prest ene memoriarenak ia egitear dagoelakoan! Ohitu egin gaituk halako trikimailuekin, gure ahaleginak ezin gorde dezakeena bilatzen (ederki asmatu zian Platonek, alajinkoa!). Pantailaren aitzinean, laguntza gaitza honekin, izugarri emaiten diagu, hurbiletik ezagutzen dugunaz gain bertze anitz lekutan gertatzen ari denaren berri eman zezakeagu ederki bageneki bezala.
    Erdipurdikotasun etsigarri amaigabean bizi garenon basamortu honetan, oasi suertatzen zaiguk Internet delakoa. Oasi edo, ondikotz, sorgin-argi, egundaino izan(en) ez garena gogoratzen zaigularik. Nork zekik. Dohatsuak sekulako oroimena daukatenak, zinez. Bekaizkeriatik ari nauk.
    Egon bizkor.

  2. Liburu oro eta internet
    gure adimenak sortuta
    guztion tresna bihurtu dira
    guregan oinarrituta.

    Onak ta txarrak agertzen dira
    esleitu behar dugu-ta
    zakuak berak ez du kulparik
    barruan zer den sartuta.

  3. Interneta ez da niretzatz gauza txarra, baizik eta onerako eta txarrarako erabil daitekeen tresna modernoa. Gizarteak baino botereak beldur dio gaur INTERNETARI, berrien nagusitasunek ez baitute gehiago gobernuek. Nola XVI garren mendean inprimagailuari beldur zion Elizak, hala gaur internetari eta horren inguruan erabiltzen diren tresna guztieri beldur diote gobernuek.

  4. Interneta ez da niretzatz gauza txarra, baizik eta onerako eta txarrarako erabil daitekeen tresna modernoa. Gizarteak baino botereak beldur dio gaur INTERNETARI, berrien nagusitasunek ez baitute gehiago gobernuek. Nola XVI garren mendean inprimagailuari beldur zion Elizak, hala gaur internetari eta horren inguruan erabiltzen diren tresna guztieri beldur diote gobernuek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude