Kontra-etiketatik

Bere senean dagoen inork ez du zalantzan jarriko sareak munduari ekarri dion onura. Babel mugarik gabea txiki utzi duen unibertso are mugagabeago bat sortu da (sortu dugu) oso denbora laburrean eta ia oharkabean. Denetik dago, denetik aurki daiteke bertan. Baita kritika latzak, gustu txarreko komentarioak, inoren kontrako isekak eta laidoak ere, askotan anonimotasun koldarrenenarekin babestuak. Onurak txalotzen baditugu ere, kezka da nola arriskuak eta galerak saihestu. Baina ez da auzi erraza. Google irabazle irten da

One thought on “Kontra-etiketatik

  1. Interneten den-dena ager daitekek. Benetan nahi, behar eta maite duguna hartzen jakin behar diagu eta gainerakoa zokoratu, bazter utzi eta ahantzi. Paratu dituzten kontu guztiei kasu eginez gero ero gintezkek. Hobe merezi dutenak ongi bereizten ikastea. Tresna egokia izan daitekek, doike. Eta egindako kritikei erreparatu beharko zieagu aztertzeko zinez zuzenak diren, hots, gure aurkakoak izanik ere, egia dioten antzemaiten jakin behar diagu. Benetako kritikatik, gure zerbaiten kontra diren arren, beti ikas daitekek.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude