Mugimendua

Neska koskor baten hatzak teklei eragiten, tiriki-tauki, mugimendu arin etengabean. Ahaztu egiten zaigu idazteak zenbat duen artisautzatik. Eta neskaren begiak eta haien mugimendua? Nabarmen da buruz dakiela teklak non dauden, mekanizatuak ditu mugimendu guztiak, eta, denbora osoan pantailari begira, etengabe mugitzen ditu begiak, okinak ogi egin berriari begiratzen dion bezala aztertzeko letra idatzi berriak, idatzitakoa puntuan dagoen erabaki arte. Lafittek, erdi itsututa baitzegoen, idazten zuenari begiratu gabe egiten zuen lan, baina aldian behin, lupa bat hartu eta idatzitakoa aztertzen zuen bere begi erdi itsutuekin. Eta zer esan neskaren memoriaren etengabeko joan-etorriaz, irudi batetik bestera, hitz egokienen bila, oroimena astintzen, ideia zoro muturrekoenak dantza lotuan jartzen? Idazten ari denak ere izango du mugimendua, idatzi orok du berea

2 thoughts on “Mugimendua

  1. 1995 garren urtetik lanean, baita gai pribatuetan ere konputagailua erabiltzen dut, nire belaunkide askok bezalaxe. Bainan duela 40 urte eskolan eskuz hartzen nituen eta gaurko idazkien artean izugarrizko kalitate desberditasuna bat ohartzen dut: gaur idazten dudana irakur gaitza da, duela berrogoi urtekoa ia kaligrafia zelarik. Konputagailuek zerbitzu eta erreztasun asko ematen dizkigutela, geure eskuzko trebetasuna ez ote dute apur bat deuseztatzen? Baiezkoan nago, bien arteko jarrera atxeman dezagun beraz. Piarres Lafitte eskuz trebe trebea zen, gramatikazko zutabeak egiteko, konputagailuz EXCELL edo halako bat erabili zuen bezala; horretaz ohartzeko haren Euskal Gramatika ikustea nahiko da! Hala ere konputagiluen garaietan bizi izan balitz, altxor gehiago utziko zizkigun.

  2. Lafitte zuhurrak arrazoi dik, hark erranaren harirat, lehen kaligrafia eskoletan genuen asignatura zuan. A zer nolako ostiak eraman nituen nik idazkera hobexeagotu nuen arte, kaligrafia ona edukitzen olo emanez irakatsi zigutean, idatzitakoari funts emaitearena, ordea, ez omen zuan joile haien eginbeharra.

    Idazkariek-eta teklatuari so egin gabe idazten ditek, diziplina eta egunerokoaren ondorioa duk hori, idazki hau irakurtzen ari nintzeino ama etorri zaidak bururat, bere lauretan hogeita bat urteetan oraino gauza duk, betaurrekorik gabe, albainutzeko, haria orratzean sartzeko, alegia. Hiruretan hogei urte josten eman izanak bazaukak zer ikusirik honekin guztiarekin.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude