Txulo-aire

Hemen ditugu berriro aspaldi joanak behar zuten egintzak, formak eta irudiak. Atzo, Hernaniko kaleetan gauzatu ziren, Bilbokoetan, Gasteizkoetan, Iruñeakoetan. Laster, irudiok sare sozialetako txokoetara heldu ziren, telebistara, hedabideetara, gure begi-ninietara. Gure oroitzapenen almazenera. Eta berriro ikusi ahal izan genuen aspaldi joanak behar zuten egintzok, formok, irudiok ez direla joan, komeni zaien orotan errepikatuko dutela eszenografia bera txulo-aire berarekin eta argumentu beti bera dantzatuz (oraingoan, aldaera metaforiko txiki batekin: ETA olagarroa omen, eta atxilotuak, zefalopodoaren tentakuluak).

Irudi txulo-aireok errepikatzen diren aldiro, disidentzia eta desobedientzia integratu ezin dituen demokrazia baten estetika eta praktika ikusten ditugu, autoritarioak, bortxazkoak, ez batere zibilak.

Laster entzungo dugu olagarroaren tintak itsututa gauzkala.

Permalink-a 

2 thoughts on “Txulo-aire

  1. Ikaragarria duk olagarro haren garro kopurua. Zortzi baino aisa gehiago, doike. Nonahi ediren ei daitekek bat (gutxienez).

    Duela gutxi arte telebistetan-eta maiz aipatzen zen esaldia gogoratu zaidak: Indarkeria gaitzesten dugu, edozein tokitatik datorren edozein indarkeria. Hondar bi urteotan leku bakarretik heldu duk indarkeria; lehengo gaitzesleek, ordea, ez omen ditek zer gaitzetsirik.

    Egon bizkor.

  2. Olagarroaren burua baino tentakulo bat da ETA. Euskal abertzaletasuna ETA baino lehenago esistitzen zen; EAJ eta inkontzienteki euskal abertzale ziren karlistak lehenago. EAJ eraiki zuen Sabino Arana Goirik familia karlista batean sortu zen; ETA EAJ tik sortu zen. EAJ abertzaleen buru bat eta ETA herriaren makila izan zirela esan daiteke (“In nomine Patri et fili” kantua ikus beza irakurleak).

    Benetako tentakuloak Espainia eta Frantziatik datozkigu: presoak arrapatu eta askatu edo hurbildu nahi ez; epaileek edozein hoben atxeman Euskal Herriko politikan eta euskalgintzan ari direnengan. Astelehenan HERRIra ren aurkako operazioa tentakula kolpe berri bat izan da , beste askoen artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude