Ahotsen protesta

Herriko maistra gutun bat idazten ari da, soldadu baten amak esandakoekin:

“Etxean denok ondo, atzo behiak umea egin zian. Zaindu hadi…”. Zine mutuaren garaietan gaude, eta kontalaria Charloten eta azpitituluen nondik norakoak argitzen ari da publiko gehienbat analfabeto batentzat. Zahar etxeko laguntzaile bat Gartxot irakurtzen ari zaie bertako egoiliarrei. Baina soldaduak amaren ahotsa entzungo du, eta ez maistrarena; zine mutuko ikusleek, Charlotena; zahar etxekoek, Gartxotena… Maistra, kontalaria, irakurlea hotsen zubigile anonimoak dira: zenbat eta hobeto egin zubia, orduan eta anonimoago.

Bikoiztaileak ere, zubigile. Anonimoak. Iragan Zinemaldian anonimotasun ia erabatekotik irten eta protesta egin dute. Lanik gabe utzi nahi dituzte. Mututu. Baina euskaldunok gure eta gure hizkuntzaren arteko sintoniari eusteko ahots kontaezinen zubian, premiazkoa dugu bikoiztaileek beren zubigile-lan anonimoari eustea.

One thought on “Ahotsen protesta

  1. Bertan behera utzi nahi duten bertze kontu bat. Pelikulen ulertzeko ezinbertzekotzat jotzen diat norberak bere hizkuntzan entzutea; irakurtzen aritzekotan, ordea, ni bederen, galdu egiten nauk.

    Denbora joan ahala langileon trebezia hobetuz joan duk, baita ederki hobetu ere. Zenbait kasutan hobe geratzen dituk esaldiak bikoiztailearen ahotsean jatorrizko aktorearenean baino. Bide luzea suertatu duk honaino iristeko, ez dezagun gal.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude