Eskandalua

Emigranteak oihuka. Hiru itsasontzi haien ondotik uhara bizian, ezentzunarena eginez. Ehunka hildako. Eskandalua: nola liteke? Asko izan litezke erantzunak. Alain Badiou filosofoak dioena da horietako bat: “Demokraten mundua ez da mundu guztiarentzat”. Demokrata omen den gure mundua; gure titular, argazki, zutabe eta tertulia txit demokratak; gure eskandalutxoa eta zizpuruak; gure lotsa, berdin dio santua edo laikoa. Arrantzaleak emigranteei laguntzeagatik zigortzen dituen demokrazia horrexen eskandalua da gurea.

Hartuko dituzte neurri batzuk, aurrerapauso garrantzitsuak eman dituztela iragarriko digute, aginduko digute ez dela gehiago gertatutako. Baina Lampedusa hiriko Lampedusa idazlearenGatopardoa nobelako pertsonaia batek zioena errepikatuko da berriro -“beharrezkoa da dena aldatzea, denak betikoan segi dezan”- eta lehengoan segituko du demokraziak. 
Ez, demokraten mundua ez da mundu guztiarentzat.

OHARRAK (Post scriptum)

Gaurko berripaperan Idurre Eskisabelek eta biok Lampedusako tragediari heldu diogu, baina bide desberdinetatik, Lampedusara iristeko ahaleginean…

One thought on “Eskandalua

  1. Iparra beti ipar izanen duk, hegoa beti hego, eta norberaren sorlekuak zehazten dik, arront herstu eta zurrun zehaztu ere, norberari nolako bizimodua dagokion, iparrean loria eta hegoan eskoria. (Carlos Goñi)

    Halaxe duk: Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago apoita gorrian bizi duk bertze erdiari so eginik. Hitsena, hemen ere den-dena lau lapurren eskuetan dela ez zekitela Lampedusan hil zirenek.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude