Gilarena

Etsaiarekin? Pareko lubakitik. Trepeta berriak ailegatu zaizkit; entzungailuak; lorontziak ere bai lore-itxurako grabagailuekin; eta ordenagailuetako disko gogorrak irakurtzeko kindler bigunak… Material guztia teknologia gorenarekin egina, dohainik noski, zertarako gara ba aliatuak?, lubakien arteko zona neutralean elkartuko gara, ederki, sastraka-koloreko betiko zakutoarekin joango naiz ni, eta, ohi bezala, zuek hartu lasai behar duzuen trepeteria guztia, eta segi jator-jator nire nagusiak espiatzen, bestela mortal abailtzen dira, egunotan ikusi egin behar zenuten Rajoy kirioak airean eta beldurrez ez ote zegoen mendebaleko hemezortzi presidente espiatuen zerrendan, baina nik esaten dudana, aliatuen artean zer zintzoago elkar espiatzeko elkartasuna baino, guk bermatzen ez baditugu aukeren berdintasuna eta den-denok espiatuak izateko eskubidea, nork?, ez dizut entzuten, zer?, kaka zaharra, moztu egin da…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude