Errepasoa

Domuru Santuz “illdakoeri agertu bat eiten jakue, lotan diran lekuan”, diosku Toribio Etxeberriak, baina mendebaleko tradizio batek dioenez, justu gaurko eguna da hildakoak lo ez dauden urteko bakarra. Urte guztiko gure egintzak eta egin gabe utzitakoak juzkatzeko esnatzen dira, han-hemengo kanposantuak munduaren akaberan izango den Josafateko Zelaiko epaiaren miniaturazko bertsio bihurtuz. Horregatik eramaten omen ditugu lore-sortak kanposantura: ahaide eta lagun hilen sententzia gogorregia izan ez dadin gurekin. Hildakoek ordaindua dute mundualdiko zorra —zor kitatua esan nahi du defuntu hitzak—; guk ere ordainduko dugu geurea. Baina, bitartean, hildakoek errepasoa ematen digute urtero, laster guri ere iritsiko zaigunaren abisu emanez.

“Ba al dago bisitarik jasotzen ez duen hilobi bat baino ezer tristeagorik?”, galdetzen du Julian Barnesek. Agian, hildakoen urteroko errepasoari entzungor egiten diona.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude