Lizunkeriak

Etxean kezkatuta neuzkan ez ote nintzen hasi pitzatzen, baina krisia hasi zenean, inaugurazioak urritzen hasi ziren, eta ni, aldiz, sendatzen eta pozten, krisiak ekarri zituelako gauza onak ere. Inaugurazioen irudiekin kontu lizunak bururatzen zitzaizkidan politikariak zintak mozten ikusita eta xanpaina xur-xur edaten, are lizunagoak dantzari batek hanka jasotzen zuenean auskalo noraino, eta, garaipena ospatzeko, txapela airean botatzen zionean agintariari. Bide batez, inork badaki agintari batek zenbat txapel biltzen dituen legegintzaldi batean? Koinatu burusoilari txapel-denda bat jartzeko adina bai behintzat.

Inaugurazioen bukaerak sendatu nauelakoan daude etxekoak, eta ez diet kontatuko burura etorri zaidan azken lizunkeria, ez dezaten pentsa totalmentean gaixotu naizela: bukatu baita krisia, lotsarik gabe hasiko dira zerbitzu sozialen, fabriken eta horrelakoen itxierak inauguratzen.

OHARRAK (Post scriptum)

Blogean pausatu dudan testua ez da berripapereko bera. Kontresantxo batzuk daude hango hartan, eta zuzenketa txiki batzuk egin ditut. Goiz hitsa entretenitu nahi lukeenak aldaketen peskizan, hemen dauka Berriako bertsioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude