Mapak

Mapak begiratzea gustatzen zait. Zaharrak. Berriak. Haien arteko konparazioak egin ondoren, autobideak saihestu (berdinak dira guztiak), eta bigarren mailako errepideak hartzen ditut baso sarrietan barrena, inolako eta inorako presarik gabe. Nekatutakoan, benta zaharretan gelditzen naiz, eta galderak egiten ditut. Nongoa zara, nongoa zinen? Nire galderak mapetan daude; mapetan daude bentakoen erantzunak ere. Nongoa izan nahi zenuke? galdetuta, bezero gehienek begirada jasotzen dute. Seguru daude beren betiko mapan. Baina izaten da begirada jaisten duenik ere. Eta begiradarekin, ahotsa: berak amesten duen txokotxoa ez omen dago mapetan, ez zaharretan, ez berrietan. Eta ezker-eskuin begiratu ondoren, ahapeka hasten zait bere kabutako mapa deskribatzen, biharamunean bidera irtendakoan haren kabutako mapa ere aintzat har dezadan…

(Mapetatik kanpo dagoen benta zahar batean aurkitutako koaderno maiztu batetik)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude