Pozteko motiboak (?)

Inork ez du errefuxiatua izatea erabakitzen, bere herritik egotzia izana da errefuxiatu baten curriculum guztia. Siriako gerrak, gerra guztiek bezala, errefuxiatuak sortu ditu. Bi milioi pasatxo. Europaren bihotz txit errukitsuak hamabi mila onartuko zituela erabaki zuen. Baina nola banatu? Suedia ageri da eskuzabalen: bertara iristen direnei erresidentzia emango dela agindu du: uholdeka datozkio eskabideak. Frantziak bostehun hartu ditu. Hogeita hamar (30!) hartzeko prest agertu da Espainia. Azken albiste batek dio orain siriarrak hasi direla Melillara iristen. Ba ote dute uretan lehendabizi eta gero gezurrekin ito dituztenen orain astebeteko tragediaren berriā€¦

Posible ote litzateke munduak pozteko motiboak ematea, ez bageunde bertan errefuxiatuta?, galdetzen zuen Kafkak. Aipuko errefuxiatuaren adiera eta nik hemen darabildana ez da berbera, ados, baina ez, munduak ez du pozteko motibo handirik ematen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude