Politikosfera

Irakurtzen dituzu egunkariak, entzuten eta ikusten dituzu albistegiak, eta ohartzen zara albiste askok ez duela zer ikusirik zure eguneroko martxarekin; zure gaurko kezkekin eta biharko zereginekin. Autoa matxuratu zaizu eta berandu iritsiko zara hitzordura. Umeak sukarra du, bihar ezingo haurtzaindegira eraman eta nori utziko diozu, lanera joango bazara? Hedabideek deskribatutako mundua eta zuk bizi duzuna paralekoak omen Ederto. Baina sekula bat ez egitea da paraleloen muina.

Ona da Rubalcabak lehengo batean Rajoyri galdetzen ziona: ze mundutan bizi haiz hi? Zinez ona, bai. Txaloak. Baina primerakoa Rubalcabari berari botatzeko ere: ze mundutan bizi haiz, txo? Ze mundutan bizi zarete, ze lotura daukazue mundutarron bizipen eta kezkekin?

Ze mundutan? Hedabideek ere Rubalcabaren galderak irudikatutako esfera (burbuila) politiko horixe dute arnasgune nagusi. Politikosferatik kanpo ez balego bezala airerikā€¦

Permalink-a Erantzun 1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude