Izendaezina

Lanbide eta sektore askotan ohikoa omen da izendaezin baten infiltrazioa. Balbea, zorte txarra, adur gaiztoa dakar. Eta halako batek dakarren zorigaiztoa ekiditeko, erremedio bakarra piztia ez izendatzea izaten da. Halaxe deitzen zaio, Izendaezina. “Izendaezina kontratatu duzue? Proiektuak porrot egin baietz!”. Ordutik aurrera gertatzen diren ezbehar guztiak berari egozten zaizkio.

EAEko PPren azken kongresuan izendaezin bat egon da airean, baina ez pertsona bat —Iñaki Oyarzabal denen ahotan ibili da—, Arantza Quirogak hura baztertzeko izan duen motiboa baizik. Ez du une bakar batean ere esan zergatik nahi zuen Oyarzabal paretik kendu, haren zer zaion hain arbuiagarri. Eta Quirogak motiborik eman ez duenez, susmo bat gizendu du, Oyarzabal oraintsu armairutik irten izana eta Quirogaren arima opustarraren dei zorrotza talkan jarriz: nola ba homosexual batekin!

Motiboak ez argitu izanak izendaezina bataiatzen jarri gaitu.

Permalink-a 3 erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude