Genea

Alferra baldin bazara, kulpa ez da zurea, halabehar kosmikoak oparitu dizun gene batena baizik. Zuk ez zenuen alferra izatea nahi, baina gene batek du zu lapa baten itzala baino alferragoa jaio izanaren kulpa. Ondorio hori atera dute, behintzat, nagikeriaren jatorria aztertu duten zientzialari txinatar batzuek.

“Zer nahi duzu egitea, horrelakoa naiz ni!” aitzakia zaharrak fundamentu berria dauka orain: genetikaren ikerketak hartu duen abiadarekin, laster deskubrituko dute guk egindakoa ez dagoela gure kontrolpean, generen batek egin gaituela diruzale, edo poeta goratsu, edo muslari fin, eta predestinazioaren debate zaharrak inoiz baino zentzu sakonagoa hartuko du. Gure geneen esklabo izanda, utikan kontzientzia, akabo kulparen zama: lapurretan harrapatu bazaituzte, parean zeneukana garbitu baduzu, zu lasai, oraindik ez dute asmatu nola epaitu litekeen gene bat.

Baina agur gure merituei ere: nola txalotzen da gene bat?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude