Bisita

Antzinako ipuin baten traza guztiak dituen gertakari bat kontatu didate. Emakume ezagun bat du protagonista, garai batean oso ederra izana eta arrakasta handia lortutakoa bizitza sozialean bezala sentimentalean ere. Zerbitzari batekin bizi zen. Adinean aurrera baldin bazihoan ere, kalean agurtu nuen azken aldian osasuntsuak zituen itxura fisikoa, ibileraren sendoa, begiradaren bizia. Hilabeteak pasatu dira ordutik, ez nuen makaltzen hasita zegoen albisterik. Atzo goizean, zerbitzariari esan omen zion bisita bat espero zuela, hartzeko eguna jai. Zerbitzariak ezetz, ez zegoela bere onenean eta ez zuela bakarrik utziko. Emakumeak gogor agindu zion nonbait utz zezala bakarrik, eta zerbitzariak, bisitari auskalo nolako itxura hartuta, agindua bete. Etxera itzuli zenean, emakumea hilda zegoen.

Nork ez luke nahi antzinako ipuin batekoa ematen duen trenpu horrekin hartu, aurrez aurre eta lekukorik gabe, Dama Zaharraren bisita.

OHARRAK (Post scriptum)

Azken paragrafoan, lekukorik gabe dioen tokian, bakarrik idatzi nuen papereko bertsiorako. Aldea dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude