Alfabetoa

Joan den asteburuan Mozartekin zoratzeko aukera izan zuten Bilbo aldean. Ordu eta orduak Mozart entzuten. Kroniken arabera, gehiago ere gozatuko zuketen. Astearen hasieran, eskola batetik pasatzen naiz. Gela batetik, Mozarten Alfabetoa, bertako umeek kantatuta. Oroitzapen zaharrak. Ikasle nintzenean eta baita irakasle-lanak bete nituenean ere, ahalegin neketsuak egin behar izaten ziren orden alfabetikoa ikasteko. De, efe baino lehenago dago; te, eseren atzetik; ele, berriz, karen eta emeren erdian. Alfabetoko ordena jakin gabe, nola kontsultatu hiztegiak, nola entziklopediak, nola noten zerrendak? Gainera, alfabeto guztiak ez dira berdinak: gure sabindarra, grekoa, arabiarra

Ugaritasuna

Kalkulatzen dute 10.000 milioi bat argazki digital daudela Facebooken. Hori irakurri nuen, behintzat, orain hilabete batzuk. Ordutik hona, auskalo zenbat gizendu den zifra. Gutariko bakoitzaren argazkia, zaletasunak, usteak, nortasuna biltzen dituen katalogo alimaleko bat, historian izan den sekulakoena. Anonimatua desintegratzen duen gizabanakoaren loraldi sekulako bat ematen du. Hala da? Salbuespen ederrak salbuespen eder

Atzean

Amintore Fanfani ez omen zen zinera joaten, ez zuelako ulertzen nola zitekeen pertsonaia bat plano batean bizkarra emanda ikustea (kontra-eremuan), eta hurrengo planoan (eremuan) aurrez aurre. Iragan mendearekin jaioa, ia zinearekin batera, arte berriaren abia segitu ezinik zebilen, eta hori irakurri nuenean, apuntatu egin nuen: ez zen irudi txarra politikarien eta gizartearen arteko harremanez mintzatzeko.

Baina hartan nenbilela, neure burua ikusi dut Fanfaniren egoeran. Ez hainbeste zineari dagokionez

Haizetea

Oscar Magik, Google-ren kontrako erabakia hartu duen Italiako epaileak, ematen du ateak jarri nahi dizkiola haizeari. Zorionez, ordea, ez ditugu oraindik haize guztiak ezagutu, txistu guztiak entzun. Ezin zaizkio ateak jarri haizeari. Gu joango gara, eta haizeak jotzen segituko du. Bizitza da. Ez, ezin zaizkio ateak jarri ez haizeari, ez bizitzari.

Polemika sortu du epailearen erabakiak. Egia esan, sarea abian jarri zenetik dabilen auzia da: nork berma dezake askatasunaren eta kontrolaren arteko oreka? Baina polemikak polemika, epailearen hitz eder batzuek piztu dute nire arreta:

Balantzan

Aldian behin (gero eta sarriago) sarearen arriskuak seinalatzen dizkigute. Maiz, gainera, zentzu handiko jendearen ahotik datozkigu abisuok. Sarean biltzen diren iritzi askoren baldarkeriak eta anonimotasunak eraginak dira eta anarkia erabateko baten kontrako kontrol baten premiak bultzatuak. Apokaliptiko samarrak, gehienetan.

Sarea birtuala dela esan ohi dugu, baina erreal-erreala da. Bizitza bezala, arriskuz betea dago; baina baita aukerez ere. Arriskuek segurtasuna aholkatzen badute, aukerek askatasuna dute akuilu. Eta bata zein bestea balantzaren gainean jarriz gero, zer lehenetsi, zeren alde egin apustu, zertan jarri kemena?

Bizitzarekin bezala gertatzen zaigu sarearekin ere: aukeratu egin behar askatasunaren alde zauden edo segurtasuna duzun helburu. Erabaki horrek adoretuko du edo bridatuko zure mundu ikuskera.

Eta aukeran, bizitzan bezala: nahiago askatasuna. Sarea ere bizitza baita.

Ikuskizun

Hain bereak dituen tonu urdinetan eta estetika minimalean bil-bil eginda, halaxe erakutsi dio Appel-ek bere azken trepeta miresgarria munduari.

O, o eta o!

Baina non ikusi dut nik eszena bera, zer dakarkit gogora? Instante batzuk ibili eta gero oroimenean araka, aurkitu dudanak Sinai mendiraino eraman nau, Cecil B. de Milleren Hamar mandamenduak filmaren eskutik. Charlton Heston-ek mandamenduen taulak nola, halaxe erakusten ari ez zaigu ba Steve Jobs ere bere iPad miresgarria, mandamenduak baino ikono gehiago dituena!

Gertakaria gure irudimenean geldituko den, miraria gure eskuetara iritsiko den, horra ikuskizun benetakoa. Baina koska da narrazio biblikoan israeldarrek bizkarra erakutsi ziotela Moisesi, eta hark taulak apurtu zituela, amorru biziz eta zeruko tximist izugarrienen artean.

Imajinatu orain Steve Jobs (ikus bitez tximistak), merkatuaren bizkarra nolakoa den estreinako aldiz ezagutzeko beldurrez.

OHARRAK (Post scriptum

// marka

Puntuazio markak euli-kakak bezalakoak dira: txikiak, beltz-beltzak, ezdeusak. Ez diegu garrantzirik ematen. Baina punta-puntako idazle, akademiko, euskaltzain asko dabil bazterretan puntuazio marken azterketa gainditu ezinik: puntuazio markena dugu ikasgairik zailetan zailena, puntuazio marka ondo erabiliek morfosintaxiaren ezagutza sakona islatzen dute.

Sareak ekarri duen markarik misteriotsuena W hirukoitzaren aurretik jartzen diren bi barra zeiharrena ( //www ) da. Konbentzituta nengoen arkano informatikoak ulertzen hasteko abakadabra bat zela // marka ditxosozkoa, baina horra non bi marra zeiharren asmatzaileak zer aitortu berri duen: ustezko misterioaren atzean ez dago ezer, bi marrok ez dute ezer adierazten.

Tim Berners-Lee-rekin topo egingo banu (// markaren aita da), sekulakoak botako nizkioke, puntuazio marken atzean dagoen mundua