Dardaraka

Hitzordu birtual bat daukat ordenagailuan zain, baina oso kontu gutxi dakit beraren gainean: neska bat omen, euskaraz dakiena, zientzietan aditua eta oso ondo informatua. Lehenengo hiru ezaugarrietatik sexuarenak erakarri egiten nau, euskararenak lasaitu eta hirugarrenak liluratu, kolosala baita nire ezjakintasun zientifikoa. Ondo informatua egotearenak, aldiz, kikilduta nauka eta argituko dut zergatia. Gure enkontrua musu bat bezalakoa izango da

Zilbor hestea

Interneten orduak eta orduak egiten dituen neska-mutiko batek zer arraio egiten du eskolan, orduak eta orduak irakasle txit hiztun eta arbel txit beltz bati begira? Sarea etxeko sukaldea bezain familiarra duen bati zer eskaintzen diote hedabide tradizionalek, kultura-forma ohikoek? Gure gazteek sarean ikasi dute beren berri ematen, sarean komunikatzen dira besteekin, sarea dute munduaren eta beren arteko zilbor-heste: eskola eta kultura tradizionalak ez dira jada ikasteko eta elikatzeko areto bakarrak, eta ikasleak orotariko informazio-iturrietara iristeko autonomia du, inoiz izan ez duen independentzia baten jabe da eskolaren eta kultura tradizionalaren aurrean.

Irakurtzeko eta idazteko moduak aldatzen ari dira. Munduari begiratzeko erak era aldatzen doaz. Sareko guztia ez dela on? Hori esate hutsa iragana da jada: sareko on guztia aprobetxatzen jakitea, aldiz, oinek oraina ibiltzeko modua.

OHARRAK (Post scriptum)

Zertara dator zutabe hau orain?, galde dezake irakurleak. Zutabeari pertxa falta zaio. Aktualitatearekin lotura. Obamak bere kanpainan Internet erabaili izana nuen gogoan. Gogoan nuen Miguel Castells aditu zibernetikoak oraintsu esan dituenak ere Interneti buruz. Zutabe batean ezin dira, ordua, horiek guztiak aipatu, kontu jakina da, baina desenkusak desenkusa: zutabeari pertxa bat falta zaio. Agian, tituluak konpon zezakeen hori. Obama aipatze hutsarekin (Obamaren garaipena, Obamak klik, Obamaren kanpaina

2030

Munduak nolako sorpresak ematen dizkigun ikusita, zaila da irudikatzea nolakoa izango den bi urte barru. Nolakoa izango den hogeita bi urte barru, zer esanik ez. Baina Eneko Astigarragak, epe luzeko iragarpenetan pentsatzea baitu lanbide, albiste eman berri digu zibilizazio digitalak lau eszenategi dituela 2030 urteari begira. Lehendabiziko aukerak kolapsoa izena du, eta buxadura erraldoi batean itota irudikatzen dut nik mundua. Bigarren aukera Inperialismoa da, eta globalizazioak nora eraman gaituen irudikatuko luke. Hirugarrenak, Ilustrazio Berriak, despotismo berri baten aroa ekarriko liguke, Diderot eta Dalambert berrien eskutik. Laugarren aukerak, azkenik, Ehun mila lore du grazia. Poetikoa da izena, ekologia iradokitzen du, eta honela laburbilduko nuke: ito ditzagun injustizia eta kutsadura, injustiziak eta kutsadurak gu ito baino lehen.

Hauta 2030 bat. Hurbil duzu oso. Eskura.

Sarean (eta II)

“Internet euskarazko edukiz elikatzea estrategikoa da”, esan zuen Kike Amunarrizek Martin Ugalde foroan.

Edukietako bat, oso inportantea, debate politikoarena da. Politikak presentzia handia du euskarazko sarean, bai, baina apenas alderdi politikoen debateak. Alderdi politikoen eta buruzagien presentzia mugatua eta oso ofiziala da Interneten (euskarazko mapan, behintzat). Bestalde, hemengo politikariek paperezko hedabideetan gauzatzen dute debatea edo dena delakoa (ezin zaio debatea deitu kazetaria politikariaren hitzen bozgorailu huts bihurtzeari).

Teknologia berriei buruzko inaugurazio edo ospakizunetan (azkena, Euskaltelenean), hitz oso baikor gozoak irteten dira agintarien ahotik, baina sareari bizkar emanda bizi dira. Amaraunaren aukerak ikusten ez dituztenak nola jabetuko dira Internet euskarazko edukiz elikatzearen garrantzi estrategikoaz?

Hauteskundeak datoz, begira segituko dugu.

Sarean (I)

Politikaria edo kazetaria edo soziologoa banintz, arretaz begiratuko nioke Interneti. Zehatzago esateko, sarean gertatzen ari diren aldaketei. Paperezko hedabideak gero eta presenteago daude bertan: jabetu dira sarean protagonismorik ez duen periodikoa kondenatuta dagoela gainbehera azkar batera. Gauza bera gertatzen ari da telebistekin ere: oraintsu arte, telebistek etsaitzat zeukaten sarea, baina orain lehia gupidagabe batean dabiltza, sareko lidergoaren bila.

Horri guztiari erantsi hauteskundeak datozela: bizkortu eta biderkatu egingo zaie sarean egon beharra. Erantsi, halaber, sareak duen garrantzia alderdien martxan (Raxoik Gallardon zerrendatik kanpo utzi zuenean, saretik etorri zitzaion Raxoiri bere militanteen kritika-jasa handiena). Erantsi, baita ere, telebistako debateek sarean izango duten proiekzio sekulakoa.

Ai, politikaria, kazetaria, soziologoa banintz, sarean nenbilke

Mezu labur, Mihi Luze

Mihi luze programara joaten den askok txnditt nauka (txundituta, alegia): ikusi egin behar da zer nolako iaiotasuna erakusten duten SMSak (euskara jatorrean, esamesak) irakurtzerakoan. Kontuan izanda euskarak deklinabidearengatik-eta dituen zailtasunak horrelako erabileretarako; kontuan izanda, halaber, jartzen dituzten probetako testuak ez direla horrelako mezuen zaleek egunero erabiltzen dituzten bezalakoak (sinpleak, funtzionalak, lagunartekoak), aitor dut askotan danbor joka hastekotan egoten naizela lehiakideen abilezia saritzeko.

Egunotan jakin dugunez, Espainiako Akademia esamesetako laburdura oinarrizkoenen zerrenda bat egitekotan da.

Ponberoa

Gizontxo iletsua, lastozko kapelua buruan, begi bakarra kopetaren erdian. Txakur batenak bezalako hortzak ditu, beso-eskuak oso luzeak. Txoriek bezala egiten du txistu, haren pausoak ez dira sentitzen. Ezkontzaz kanpoko jaiotzen eragilea omen da: bakarrik bizi diren emakumeak bisitatzen ditu gauez, eta emakumeren batek zigarroa eta ardoa ukatzen badizkio, haurdun uzten du haren sabela eskuaz ukituz.
Argentinan Ponbero deitzen diote, Paraguayn, berriz, Gaueko jauna

Labetik atera berri

Ez naiz zientzia-fikzioaren oso zalea, kontatzera noana ez da nire sukarrak sortua. Demagun beti egin duzula amets guztiz desagertutako liburu batekin, adibidez txikitan irakurri zenuen baina orain inon aurkituko ezin duzun Brabanteko Genobeba kontakizunarekin. Entzun beharrean