Prentsamendua

Teklei ematen hasi eta pentsamendua idaztera nindoala, prentsamendua atera zait. Eta histripuak airera botatako dado baten emaitzak bezalakoak izaten baitira, prentsamenduari begira gelditu naiz dado bati begiratu behar zaion eran: alde guztietatik. Zoriak oparitutako hitz berriak zer prentsatua ematen du, aukera aparta da informazioaren eta pentsamenduaren arteko loturak gure kabutako prentsan sartu eta sagarrak dolarean bezala sakatzeko, zenbat zuku eta nolakoa ematen duen ikusteko.

Pentsamendua, prentsamendua ez bezala, kritikoa da: iristen zaion informazioa zalantzaren eta juizio kritikoaren galbahetik pasatzen du. Baina koska da gaurko munduaren pentsamendua prentsaren

Titularrak

Hego Euskal Herriko egunkarietatik, berripaper hau izan zen lehen orrialdera ekarri zituena EAEko administrazioetan euskararen erabileraz egindako ebaluaketaren datuak. Arazo estruktural bat seinalatzen zuen atzoko titular nagusiak:

Printzipalak

Astelehena, berripaperik gabeko eguna, Noticias principales y verdaderas (albiste printzipal eta egiazkoak) Euskal Herriko kazeta zaharrenaren facsimile batzuei begira. Donostian eta 1688an sortua, Europako informazioa ematen zuen, Flandesekoa bereiziki. Buruan darabildalarik bertako albisteen ikuspuntua ez zela flandestarren oso aldekoa izango, nire gogoetaren txangoak kazetaren izenburuko definizioan hartu du atseden: kazetariak eman eta irakurleak jasoko dituen albisteek, egiazkoak izateaz gainera, aukeratuak, mailakatuak, garatuak behar dute izan, garrantziaren arabera. Printzipalak, alegia.

Printzipalak, norentzat, ordea? Ez boterearentzat, ezta prentsaurrekoetan-eta beren merkantzia saldu nahi digutenen presio taldeentzat ere, irakurleentzat (irakurleen jakin-minarentzat) baizik. Zeinahi botereren arrakalak (egiazkoak) garrantziaren arabera aukeratu, beti eta beti irakurlea gogoan izanda. Erraza balitz

Hodirik gabe

Ospitaleren bateko korridoreetan lagun batekin suertatzea ez da topo-egite hutsa izaten: lagunarekin eta laguna hara eraman duen zirkunstantziarekin egiten duzu topo. Batez ere, zirkunstantziarekin, bisitaren motiboarekin. Horregatik, laguna ospitalera eraman duen arrazoiaz galdetzen duzu, lagunagatik bainoago.

Orain egun batzuk Berriako bi Kontseilukiderekin egin nuen topo ospitaleko atarian. Jota zeuden, ez nien zirkunstantziagatik galdetu beharrik izan: Josean Lizarribar hil zorian zegoela, egoerak ez ote zuen atzera bueltarik. Baina aditzera eman bazidaten ere bizitzara lotzen zuten hodiek nekez itzuliko zutela bizitzara, Joseanen ohiko bizitasuna, Berrian jarritako ilusioa eta kemena, haren jarrera adeitsu baikorra etorri zitzaizkidan niri gogora. Albisteari bizkarra eman eta esperantza hauspotzeko modu bat zen nire erreakzio hura.

Joan da. Ez, ordea, euskalgintzari hodirik gabe iraunarazteko bere ahalegina.

Mezua

Kazetari-sen pittin bat duen orok aise erreparatzen dio mezuak informatiboki duen indarrari. Uka ezinak ditu interes soziala, politikoa eta kulturala. Baita ekonomikoa ere: hedabide guztiak egon ohi dira berria emateko amorratzen, begi-bistakoa baita albisteak ekartzen duen audientzia: inkesta guztiek azpimarratzen dute zer nolako begirunea diogun bai mezuaren emaileari bai mezuari berari.

Horregatik, kostatu egiten zaigu ulertzea Erregearen mezua Euskal Telebistan emateak sortu duen iskanbila. Ez ditugu Estatuko telebistak ikusten. Ez ditugu hedabideek, politikariek, enpresariek eta gotzainek emandako mezuari buruzko iritziak entzuteko aukerarik. Baztertuta gauzkate eta ez ginen euskaldunok bakarrik geldituko mezua ezagutzeko aukerarik gabe. Bada, eskerrak Euskal Telebistak mezua emateko adorea erakutsi duen

Zentsura

Ekuadorreko Correa presidenteak El Universo egunkariaren jarrera kritikoa salatu zuen, eta tribunalak kartzelarekin zigortu ditu hedabideko lau buruzagi. Protestak izan dira han eta munduan, kazetarien askatasuna bortxatu izana eta

Dinamika

Orain ehun bat urte, El Prado museoak sua hartu zuen eta seko kiskali zen, suak errauts utzi zuen bertako koadro eder gogoangarri asko. Biharamunean, El Liberal egunkariak suteari buruzko kronika sutsu bat argitaratu zuen, katastrofearen berri emanez eta museoaren abandonuzko egoera salatuz. Erreportajea oso zen gihartsua, estilo haserre zumetsu batez idatzia, eta goiz hartan madrildarrak, oso haserre, trumilka agertu ziren hondakinak ikustera, baina