Amildegiz amildegi

Narratiba unibertsalaren historiako mise en abyme esanguratsuenei buruzko hitzaldia eman zuen, ondo harilkatua eta hobeto amaitua, arrakasta handiz. Jasotako txaloak gogoan, euforiaren eraginpean gidatu zuen autoa etxerako bidean, harik eta bat-batean errepidetik irten eta labarrean behera amilduta hil zen arte.

3 Comments

  1. SansSoucis

    Izan ere, oso persona koherentea izan zen jaio eta hil artean, nik ezagutu dudan koherenteena: esaten zuen hura, huraxe bera, gero, egin beharra. Hala ere oraingo honetan errezeloa dut narratibaren mise en abyme eta kotxea amildegian bera botatzea, gaizki ulertutako koherentzia formal baten adierazgarri ez ote zen izan…literalegia alegia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude