Beldurrak norgehiagokan

Nire beldurrak
elkarren arteko norgehiagokan
ari diren txirrindulariak dira,
inoiz gelditzen ez den
Frantziako Tour gogor eta lehiatuan.

Beti dute zerbait,
etapa amaiera ez bada mendiko saria
edo tarteko helmuga bat,
taldekako sailkapena bestela,
zein bere ezaugarrien arabera
nabarmentzen saiatzeko,
borrokan ari direla
eta dena emateko prest daudela
ahaztu dezadan eragozteko.

Okerrena izaten da
haietako bat,
lider sendo bihurtuta,
beste guztien gainetik
argi nagusitzen denean,
aurkariekin batera neu ere
txiki-txiki egin arte azpiratuz.

One Comment

  1. Jakes LAFITTE

    Tour guztietan, ez bakarrik Frantziakoan, baita kirol guztietan ere doppina dugu txarrena. Bost aldiz Frantziakoa irabazi gero, dopatua zela onhartu zuen Amstrong ek. Bainan zergaitik ez ziren lehenago konturatu kontroletan diharduten medikuek? Ustelkeria kasu guztietan ez da bakarrik hobendun bat, baizik eta sare oso bat, zeinaren barnean axuri beltza atxeman behar baita. Ez bakarrik kiroletan baizik eta lanean ere, gero ta uriago da ustelkeria lehiaketak edozein bidez irabazi nahiz. Noiz hasiko dira kirolari profesionalek Pierre de Coubertin baruaren lema famatuari jarraitzen? “gauza nagusia ez da garaitzea baizik eta parte hartzea”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude