Esan egiten da
nork berea egin behar duela,
barrutik ateratzen zaiona,
beste inork esandakoari
kasurik egin gabe,
beste inork esango duenaren
beldurrik gabe.
Esan egiten da, bai.
Esatea erraza delako.
Baina aitortu beharra dago
ni bezalako aldrebes bat
zeharo galdua legokeela
beste inork esandakoaren
edo beste inork esan lezakeenaren
erreferentziarik gabe.
Dotorea, pipi!
Ederra, Juan Luis: nola idatzi gaur egun (eta historiako lehen idazkitik agian, bai behintzat hizkuntza bateko lehen idazkitik edo idazle berriak uler ditzakeen bertze hizkuntzetako idazkietatik), aldrebes edo gure mundu propioan (idiotan?, mintzoaren zentzu etimologiko hutsean izanik ere) bertzeen erreferentziarik gabe? Ba al dago originaltasunik, erreferentzia anitz gureganatu gabe?