Euskadi Literatura Saria. Hautagaien zerrenda

Ezeren okerrik ez dela, aste honetan jakinaraziko da nor diren Euskadi Literatura Sariaren irabazleak euskal literaturaren eta itzulpengintzaren ataletan. Itzulpengintza arloko hautagaien zerrenda eskuratzea oso nekeza litzateke, baina euskal literaturaren arloko hautagai (ia) guztiak zerrenda honetan daude. Liburu bakoitzaren ondoan, BERRIA egunkariak liburuaren berri eman zuen data dago apuntatua.

Oharra: Ramon Saizarbitoriaren eleberria —SAIZARBITORIA, Ramon: Lili eta biok. Donostia, Erein, 2015 (2015-12-03)— ez da hautagai, egilea azken hiru ekitaldietako batean sariaren irabazlea izan delako: “Martutene” eleberriarekin, 2013an).

Oharra: Jon Alonsoren e-mail bat jaso dut, adieraziz berak jarraitzen duela Euskadi sarietan parte hartzeari uko egiten. Hau dio Jon Alonsoren e-mailak:

“Kaixo, Juan Luis, egun on: Atzo ikusi nuen Berrian jarri duzula Hiri hondakin solidoak Euskadi Sarietarako aukeragai diren liburuen artean. Gogoratuko duzunez, 2007an batzuek esan genuen ez genuela sari horretan parte hartu nahi. Niri dagokidanez, ez da gertatu jarrera horretatik aldarazten nauen ezer; beraz, eskertuko nuke ohartxo bat eginez edo, liburu horren egileak ez duela nahi parte hartu argituko bazenu.
“Eskerrik asko,
“Jon”
.

LIBURUEN ZERRENDA

1. Eleberriak
AGIRRE GURRUTXAGA, Maider: Bihotzero. Beasain, Maider Agirre (egile editore), 2015 (2015-06-16).
AGIRRE, Alaine: X hil da. Donostia, Elkar, 2015 (2016-03-31).
AGIRRE, Katixa: Atertu arte itxaron. Donostia, Elkar, 2015 (2015-03-26; 2015-05-29).
ALONSO, Jon: Hiri hondakin solidoak. Tafalla, Txalaparta, 2015 (2015-09-15; 2015-11-10).
ARRETXE, Jon: Estolda jolasak. Donostia, Erein, 2015 (2015-12-04; 2016-04-26).
ATXAGA, Mikel: Joxinixio gudaria. Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2015 (2016-01-08).
AYLLON, Mikel: Ez tiro egin anbulantziei. Donostia, Elkar, 2015 (2015-03-05).
BARANDIARAN, Gotzon: Gidariaren okerra. Zarautz, Susa, 2015 (2015-11-20; 2016-01-14).
BORDA, Itxaro: Ultimes déchets. Baiona, Maiatz, 2015 (2015-12-30).
DALBRET, Mikel / HEGI-LUKU, Maialen: Hainbat zorte edo usapalen hegaldi nahigabetua. Baiona, Elkar, 2015 (2015-04-01).
ETXEBERRIA, Martin / ETXEBERRIA, Xabier : Gizon gogorraren sekretua. Donostia, Elkar, 2015 (2015-04-23; 2015-07-07 Udagiroa sailean).
GARDE, Luis: Ehiztariaren isilaldia. Iruñea, Pamiela, 2015 (2015-05-26).
GORRINDO, Karlos: Ezpainak arrainak bezala. Donostia, Erein, 2015 (2015-10-24).
GORROTXATEGI, Aritz: Koldar hutsa zara. Donostia, Erein, 2015 (2015-06-05; 2015-09-30).
IRASIZABAL, Iñaki: Aita gurea. Donostia, Elkar, 2015 (2015-04-10).
ITURRALDE, Joxemari: Perlak, kolpeak, musuak, traizioak. Iruñea, Pamiela, 2015 (2015-05-07; 2015-06-05).
IZAGIRRE, Koldo: Lorea Gernika, andrazko bat. Zarautz, Susa, 2015 (2015-05-28; 205-06-14 Nasan gehigarrian).
LERTXUNDI, Anjel: Zu. Donostia, Erein, 2015 (2015-11-25; 2016-03-20).
MESTROT, Pierre: Oroit hadi. Baiona, Maiatz, 2015 (2015-04-01).
OSORO, Jasone: 12etan bermuta. Donostia, Elkar, 2015 (2014-10-29; 2015-10-15).
PEILLEN, Txomin: Nina Waita. Arupu baten itzalean. Donostia, Utriusque Vasconiae, 2015 (2016-03-12).
PETXARROMAN, Iñaki: Kearen fiordoa. Donostia, Elkar, 2015.
RORIGUEZ, Mikel: Aratz II. Izuaren dorrea. Donostia, Gaumin, 2015 (2015-05-30).
SANTOS, Oier: Txanpaina, mesedez. Donostia, Erein, 2015 (2015-05-29).
ZABARTE, Gaizka: Jende desegokia. Zarautz, Susa, 2015 (2015-05-17).
ZUBIZARRETA, Patxi: Laranja bat zaborretan. Donostia, Elkar, 2015 (2015-11-25).

2. Ipuin liburuak
AMESTOY, Koldo: Esperantza, zuhaitzen itzalpea gustukoa duen itsasontzia. Baiona, Elkar, 2015.
ARANO, Leire: Betiko atzo?. Zornotza, Ibaizabal, 2015 (2015-04-25; 2015-07-14).
ARRIETA URTIZBEREA, Agustin: Irlak. Donostia, Erein, 2015 (2015-10-22).
ASENSIO, Jose Luis: Ixa, ASAP! Helduentzako ipuin bilduma. Etxarri-Aranatz, Jose Luis Asensio (egile editore), 2015 (2015-05-12 azken orrialdean).
ASKOREN ARTEAN: Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren Sariak 2012 eta 2014. Donostia, Erein, 2015.
AURKENERENA, Joseba: Kaskarin baten kontakizunak. Baiona, Maiatz, 2015 (2015-04-01).
BELAMUNO, Julen: Ukabilak eta loreak. Donostia, Elkar, 2015 (2015-02-19).
CANO, Harkaitz: Beti oporretan. Zarautz, Susa, 2015 (2015-11-28; 2016-01-10).
GARMENDIA, Gurutz / ARRIETA, Josu: Urola aldeko kontu ta komerixek. Azkoitia, Gurutz Garmendia eta Josu Arrieta (egile editore), 2015.
LINAZASORO, Karlos: Literatura Hiztegi Tekniko Laburra. Donostia, Elkar, 2015 (2015-05-27).
MONTOIA, Xabier: Hondamendia. Donostia, Elkar, 2015 (2015-11-27).
SALABERRI, Bea: Baionak ez daki. Zarautz, Susa, 2015 (2015-10-16).
URRUTIA CAPEAU, Jose Enrike: Jururú. Iruñea, Pamiela, 2015 (2015-04-18).
URZELAI, Andoni: Karanbola toxikoak. Zarautz, Susa, 2015 (2015-11-14).
ZALDUBI (Jose Antonio Gesalaga): Zaldubiren ipuiak. La Eliana (Valencia), Pasionporloslibros, 2015.

3. Poema liburuak
ANTZA, Mikel: Ametsak ere zain. Zarautz, Susa, 2015 (2015-05-01).
DAVANT, Jean-Louis: Bidean kantalotsez. Baiona, Maiatz, 2015.
GALARDI, Aintzane: Mendafin usaineko iluntzeak. Donostia, Erein, 2015 (2015-11-18).
GEREDIAGA, Jon: Argia lurra, zuhaitza, zerua. Iruñea, Pamiela, 2015 (2015-06-04).
IGERABIDE, Juan Kruz: Lainoa janez. Donostia, Erein, 2015 (2015-11-18; 2016-01-21).
IRASTORTZA, Tere: Mundua betetzen zenuten. Iruñea, Pamiela, 2015 (2015-10-07; 2016-02-07).
IRIGOIEN, Joan Mari: Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014). Donostia, Elkar, 2015 (2015-03-12).
IRIGOIEN, Joan Mari: Txantxanberde kantaria. Donostia, Joan Mari Irigoien (egile editore), 2015 (2015-05-15).
JAIO, Karmele: Orain hilak ditugu. Donostia, Elkar, 2015 (2015-10-27).
LANDABASO, Goizalde: Babeserako kopia. Donostia, Elkar, 2015 (2015-11-11).
MARKULETA, Gerardo: Denbora bere lekura. Donostia, Elkar, 2015 (2015-06-03).
SOUBELET, Xabier (Xubiltz): Elektroxok. Baiona, Maiatz, 2015.
ZUBIRI ARGIÑARITZ, Marisa: Udaberria gutaz ahaztu zen urte hartan. Iruñea, Cénlit, 2015.

4. Antzerki testuak
ALONSO, Jon: Joxemiel Bidador, Iruñeko Euskaldunak Pastorala. Iruñea, Euskaldunon Biltoki / Duguna / Zaldiko Maldiko / Karrikiri, 2015 (2015-09-10).
MUNGIA, Gerardo (Pintxe): Harat-honat. Jonki baten trajeria. Tafalla, Txalaparta, 2015.
URRUTIA, Xerar / AURKENERENA, Joseba: Urruñako Zintzarrotsa 2014. Urruña, Joseba Aurkenerena (egile editore), 2015.

 

5. Nobela grafikoak eta komiki liburuak
FANO, Dani / GONZALEZ, Guillermo: Kortsarioen ostatua. Donostia, Ikastolen Elkartea, 2015 (2015-10-26).ITURRIAGA, Unai /ZAPICO, Alfonso: Diamanteak, urrea eta ikatza. Bilbo, Athletic Fundazioa, 2015 (2015-10-26).
LARREA, Adur: Gabriel Aresti BioGrafikoa. Bilbo, Erroa, 2015 (2015-10-26; 2015-11-11).
ORBEGOZO, Mikel: Ilargiraino. Bilbo, Ataramiñe, 2015 (2015-12-03).
PAYA, Xabi / GALLEGO, Patxi: Nork?. Andoain, Bertsolari (Bertsolari aldizkarian), 2015 (2015-11-25).
ZALDIEROA (Patxi Huarte): : De Rerum Natura 6. Donostia, Elkar, 2015 (2015-10-26; 2015-11-11 azken orrialdean.)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude