Gora gure gaitzerdixe!

Iñaki Segurolak Euskadi Irratiko Arratsean saioan 2017ko urtarrilaren 13an esandakoei (25’10”-etik aurrera) erantzunez:

Irekin ados natxiok gauze askotan, Iñaki, batizbat esatekenin euskera batue “gaitzerdi” dala, ta erderie “gaitzosue”. Eo olako zeozer. Ola ikusitte, naturalezie maitteun gaur egungo artzai eo baserritar batentzat kotxin ibiltzie bezelakue dek euskera batue: gaitzerdi bat. Baine gaitzerdi derriorrezkue, zeatik traktorin eo kotxin ibiltziei uko einde, gaur ta emen, esangoik zein kristo izen leiken artzai eo baserritar.

Orreatik esateiat batue oso gustukue eztula esateuna (oso-oso xuabe, xalo ta apal esate bau’re, Imanol Azkoitiak esantzun bezela), analfabetismue defenditzen ai dala neurri baten, aizie artzea bialtzen ai dalako bere izkuntzik, euskerik, azken berrogei urtin izen dun erabilera alfabetatun %99 eo geixo, ire liburuk ta Euskadi Irratiko agerraldixek tartin dila; baitte nik ainbeste urtin lan egin deten tailerreko produktue’re, Euskaldunon Egunkaria len, Berria oin. Eztik liburuik erre eo eskritoreik akau, baine… ori ezpada, zearka bada’re, analfabetismue defenditzie, esangoik…

Ik radixun ondo esan deken bezela, oso naturala ta lojikue dek batun kontra sentitzie ingurun bere erriko, auzoko eo dana dalakoko euskerie bizi-bizi daukena. Neuk’e sentiu nian batuk eraindeko enge mouko ori oin dala urte mordue, batizbat EGAko esamiñe suspendiu nunin (eo, ordun sentiu nun bezela esateko, suspendiu ziebenin). Entenditzeiat ori. Euk’e esan dek, ordie, gaur ta emen, gauze askotako, “gaitzerdixe” eo “gaitzosue”, bixetako bat aukerau bearra daola, batue eo erderie, beintzet eitten dana norberan errireko eo gertuko jendintzako bakar-bakarrik egitte eztanin: eskolie, irratixe, periodikue, telebisixue, Interneteko gauzek, liburuk, pelikulek, antzerki emanaldixek… Euskeraz sortuteko testu ta jardun asko ta asko (ta erdaretatik itzulittekuk ze esanik ez) ezin dittuk euskal erri danetá zabaldu bakoitzek bere izketa-moue erabilitte.

Testu ta jardun asko bai, ein ta eman leizkeituk erriko euskeretan, nai badek, orri etzuat gaizki irizten; baine beste asko ta asko, ta tartin euskerik gaur ta emen guztiz berrezkuk dittunak, ik “letrakuntzie” deitzeixoken ortakuk, inundik ta inola’re ez. Ta gaur ta emen, letrakuntzie gure bizitzetan barru-barruraino sartute daukeunez, izkuntza batek etzaukeik letrakuntzaikpe irauteik; naturalezie beste danan gainetik maitte ta miresteun artzai eo baserritar batek traktoreipe eo kotxeipe bizitzeik eztun bezelaxe (artzai eo baserritar izetiei lagatzeke beintzet). Orreatik, aukerau ein bear diau: euskera batuko letrakuntzie ala erdera pijoko letrakuntzie; gaitzerdixe ala gaitzosue.

Ta beste kontu bat ere baziok, oso inportantie: erri ta auzo askotan erriko euskeraipeko euskaldunek zeudek, batue besteik eztakixebenak. Oixen euskerie’re gaitzerdi izengok, baine gaitzerdi bear-bearrezkue euskerintzako. Ondo bearrezkue’re!

Politte dek egiten deken konparaixue’re: batue = arreman eterosexualak / erriko euskerie = arreman omosexualak. Metafora orren barrun sartute, ik ondo esateken bezela, erriko euskerin kontra egotie omofobue izetin parekue dek; baine ni ortatik libre naola usteiat, ondo iruditze zatelako Dorian Grayn erretratue Azpeittiko euskerá itzuli ta argitaratzie. Eztakittena dek, metafora horren barrun segiute, Imanol Azkoitia ez ete dan (oso-oso xuabe, xalo ta apal bada’re), heterofobo xamar agertu, ortako bate bearripe euskera batue eztula oso gustoko esan dunin.

Bai, bazekiat betiko kakari bueltaka ai naizela, ta azken batin gure iritzixen artin ez daola alako alde aundik, baine geixenbat eskribitzen diat beste gauze baten’e iri arrazoi emateko: esatekenin (nere izenik aittatzeke baine neuk beintzet nitaz ari aizela garbi jakitteko moun) ez naizela gauze batzuk entenditzeko kapaza ta ez naizela sekule izengo. Eo olako zeozer. Entendiu berko nuken ta entenditzen ez deten ori zer dan’e eztiat entendiu barren!

Besteik ez oingoz. Besarkada bat gure gaitzerdixen defenditzaile sutsu onen partetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude