Patxi Ezkiaga Marco Pantanirekin

Duela 28 urte elkarrzketatu nuen lehen aldiz Patxi Ezkaiga, Euskaldunon Egunkaria-ren hasieran. Lau liburu kaleratu zituen orduan, denak batera. Duela sei urte elkarrizketatu nuen berriro, Loiolan. Xabier Egañaren margolanak erakutsi zizkidan La Salleko bere logela txkian, eta mirespen handiz hitz egin zidan Marco Pantani ziklista heterodoxoaz. Hildakoei irudikatzen diegun aukera baldin badu, elkarrekin biltzekoa, joango da harengana, mirespen hori agertzera eta haren balentriak gogoratzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude