Iñigo Muguruza gogoan

“Herria maitatzeko era asko dago”, dio Gontzal Mendibil eta Bittor Kapanagaren kantu —garai batean behintzat— ezagun batek. Jendea maitatzeko moduak ere asko daude. Ez nuen aurrez aurre ezagutzen Iñigo Muguruza eta ez nintzen haren musikaren jarraitzaile handia, egia esan, baina oso maitea nuen, batez ere 2015eko urtarrilaz geroztik.

Hilabete horretako egun batean, Mikel Lizarralde lankidea Berria-ko erredakziora etorri zen Iñigori elkarrizketa egin eta gero. Esklerosi anizkoitz madarikatua diagnostikatua zioten ordurako, eta kontatu zion hori ere Iñigok Mikeli (off the record), baina, umore eta adore handiz, 50 urte berri zituela eta, “bizitzaren erdialdean” zegoela esan zion. Elkarrizketa batetik datorren lankideari ea topaketa zer moduz joan den galdetu ohi zaio erredakzioan. Iñigori buruz hitz egitean Iñigorenganako sekulako sinpatia eta kariñoa transmititu zigun Mikelek egun hartan.

Besarkada bat Iñigo gertutik ezagutzeko zoria izan duzuen guztioi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude