Anari, tren bat barrutik barrura

Anariri Adarra saria emango dio Donostiako Udalak, Amagoia Gurrutxaga Urangak Berria egunkariaren webgunean adierazi berri duenez, musikaren munduan egin duen ibilbidearen aitorpen gisa. Ibilbide horren hastapenetan, duela 21 urte, Anarik lehen diskoa kaleratu berritan, Azkoitiko Maxixatzen aldizkarian argitaratu nuen artikulua etorri zait gogora, eta aurkitu ere aurkitu dut Interneteko hodei bateko txoko galdu batean. Lotsa pixka bat ere ematen dit, baina, tira, harrotu ere egiten nau, eta hona ekartzea erabaki dut, zegoen bezala, ezer aldatu gabe (funtsaren funtsean ados bainago orduan idatzi nuenarekin, jakina):

Tren bat barrutik barrure
(Anariri bere diskue dala-ta)

Lou Reeden Pale blue eyes, Joy Divisionen Decades, King Crimsonen Moonchild, Neil Youngen Trasher, Bruce Springsteenen Drive all night, The Ramonesen Questioningly, Psychedelic Fursen Forever Now, Nick Caveren Well of misery, Leonard Cohenen Queen Victoria… Kantu oixen artin erabai ezinde ibiltze’nitxinan garai bateko Radio-3 aspaldi xamarreko artan Diego Manriquek kantante edo musiko bati bere canción eterna zein’tzan galdetze’zixonin. Euskerazko batzuk ere banitxinan oso-oso gustokuk, barru-barrukuk –Benitonak geixenbat, ta baite Ruperrenak’e–, baine, klaro, canción eterna izendatzeko euskerazko bat aukeratzie ez unan sartzen nere orduko eskemetan.

Kantu oixek danak marabilla bat itunan. Kantu oixek, eta beste askok, denborie gelditzie konsegitzen zinaben neretzat, pixke-pixketin beintzet, kantuk iraute’zun bitarte ortan. Eguneroko errealitatetik ertetzeko aukerie emate’zinabenan, eta an, kanpokalde artan, esploradore bat paisaje berri eta zoragarri batin sartzeakun bezela sentitzen nitxinan. Itzekin zaile den ondo esplikatzie baine entenditzie erreza, antzeko zeozer sentiu ez’tunik etzion-ta, kantu batekin ezpa paisaje batekin, edo poema bat letute bestela, edo izer askoko gau batin kotxin sartu eta txofer egiten.

Radio-3 entzuten nun garai artan musika asko entzuten ninan, benetako ilusixukin eta emozixukin, gogotik. Gero, urtik aurrera egin ala, pixket nazkau-edo egin nitxinan. Dana berdine iruditzen asi zitzetenan eta diskuk erosi eta entzutiei laga egin nitxonan. Tarteka-tarteka bakarrik eroste’nitxinan, eta naiko konbentzionalak geixenak.

Baine musikazaletasune ez’ten ola ta ola ain errez galtzen. Beti gelditze’n zeozer barrun. Ta oindik’e bai, oindik’e emozionatze’naun musikikin batzuten. Azkena ire disko berri ori aitzen izen den. Emozionantie iruditu ziten, bene-benetan.

Lasarten zuzenin jotzen ta kantatzen ikusi itunanin –laister izengo’n urtebete– oso ondo pasau ninan. Forkik egun batzuk geruo esan’tzinez, irriparre batin pasau emen ninan kontzertu osue. Lotsa pixket eman zinan ori aitziek. Alaxe izen’tzalako. A ze tonto arpegixe izengo nun nik an, irriparrez, lenengo filan jarrite! Gero Martutenen’e ikusi itunan kantatzen, kartzela ataixen, Etxe barrun zanin. Baine ala’re ni beintzet diskukin askoz geixo emozionau naun. Diskukin ai naun benetan gozatzen. Ze egingo zonagu ba! Neri zuzeneko musikie baino geixo gustau izen’tziten beti diskokue, enlataue. Bazakinat gaizki geratze’ala ori esatie, ez dala emozionalki zuzena, baine nere kasun beintzet egixe den. Ta ire diskukin benetan oso ondo pasatzen ai naun, oso ondo, aspaldixen beste disko batekin pasau ez’teten bezela. Jarri diskue aitzen ta dana barrure dijula sentiu, dana barrun sartze’ala eta barru guztixe gozau egite’ala. Goixen aitau dituten kantukin bezela, ire diskoko kantu batzukin’e denbora geldi-geldi gerau izen den neretzat, pixke-pixketin beintzet, kantuk iraute’un bitarte ortan. Nick Cave zarran pare bat disko ere bazauzkeitxinat etxin, berri xamarrak, baine, bueno, ezta kolorerik ere, Anari, etzion konparatzeik, irie askoz’e benetakuague den, askoz’e barrukuague, askoz’e emozionantiague, askoz’e marabillosuague…

Eszeptikoarena entzuten ai nitzela flipau ninan lenengo aldiz. Sekuleko inderra, sekuleko amorrue, sekuleko biolentzixe zaukein gordeta kantu orrek… Baine ederrena den ze ondo gordeta dauken. Ikeragarrixe! Oin banan-banan ai naun beste kanta danak’e obeto ezagutzen, gauza berrixek bilatzen ta topatzen. Esan dinat len’e, aspaldixen eztinat ain ondo pasau disko batekin.

Nik aitortzei’nat iguel, neu ez konturau arren’e, leikena dala i azkoitiarra izetik eragine izetie diskuk nere barrun sortu dun emozixo ortan. Politte den, izen’e, emozionatzen auen kantu ori egin duna ire errikue dala pentsatzie, eta ezagutzen denala. Baine kantu ederri’pe etzion emozixoik disko batin, eta ire diskun emozixo asko zion, emozixue lepo. Barru-barrutik sortutekue eta barru-barrure ailegatze’ana.

Juan Luis Zabala
(Xestero gaztie)

Gertuko mendien alde

Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberriaren pasarte bat berrirakurtzen ari naizela, esaldi hauek geldiarazi naute: “Abaituak ibiltzeko beharra du ordea, gorputza nekatzekoa. Atseginak ditu zeharkaldiak, menditik begiztatutako herri hartara iristea, beren intimotasunean atzematen dituela iruditzen zaio lehendabiziko etxe baratzedunetara heltzen delarik, ibilitako landa, apurka, kale bihurtzen hasten den eremura”.

Hitz gutxirekin laburbiltzen du Saizarbitoriak mendian ibiltzeak eman didan plazerik handienaren funtsa: edozein herri, auzo, baserri, borda edo mendi-txoko anonimotako intimitate printza txikiak dastatzea inor gogaitzen edo inori traba egiten ari naizela sentitu gabe, leku batera oinez iristeak zilegitasun moduko baten irudipena ematen baitio ibiltariari. Irudipen hutsa da zilegitasun hori, badakit (José Saramagok aspaldi idatzia da, gaur egungo munduan zakur etxe-zaintzaileek oinezkoei egiten dietela zaunka eta mehatxu, eta ez autoei, eta seguru asko zakur etxe-zaintzaileek bezala pentsatzen dute kasurik gehienetan haien jabeek.) Baina berdin dio. Leku arrotz batera iristean, beti sentituko zara askoz ere bertakoago oinez iritsi baldin bazara, autoz iritsita baino; eta leku horretan aurkitzen duzun lehen ostatuan jandakoa eta edandakoa hobeto asentatuko zaizu, dudarik gabe.

Horregatik, paisaia ederrek baino askoz gehiago hunkitu nau beti, mendira joan naizenean, jendea bere egunerokotasunean ikusteak, kalea landa bihurtzen den eremutik gora, kale-baserrietatik hasi eta gailurretako gurutze eta buzoi txikietaraino, bidean goragoko baserriak, auzo txikiak, baseliza ezkutuak, iturri apalak, ardiz, behiz edo zaldiz zipriztindutako belazeetatik pasatuta. Batzuetan jendea ikusten duzu, Saizarbitoriak aipatzen duen bere eguneroko bizitza intimo horretan; beste batzuetan, berriz, jenderik ez, baina bai jendeak utzitako arrastoak, ia denak xumeak eta gizatiarrak.

Mendizale gisa, nahiago izan dut beti geure inguruko mendietan ibili Pirinioetako edo urrutiagoko goi-mendietan baino, urrutiko mendialde handi horietan ez baita ia jenderik ikusten, eta ikusten den apurra ez baitago egunerokotasunean, hartatik ihesean baino (aterpetxeetako langileak salbu, jakina).

Giza ahotsik gabeko musika instrumentalaren antzekoak iruditzen zaizkit Pirinioetako eta urrutiagoko goi-mendiak eta mendialdeak, beren edertasuna giza arrastorik ezean oinarritzen duten paraje horiek. Ederra da musika instrumentala, ederrak dira Pirinioetako eta urrutiagoko goi-mendiak, bai horixe!, baina, musikak ahots batek urratzen duenean bezala, bestelako gertutasun ukigarri eta hunkigarri bat dauka mendiak gizakiaren egunerokotasunaren ikuskizun biluzia txikitasunaren lotsarik gabe erakusten dizunean.

Euskal Letren Marteko Errepublika

Barren aldizkariaren 1.069. zenbakian argitaratutako ipuina, Hasier Etxeberriaren omenez.

Hasier Etxeberriaren irudia ageri da hizketan, hogeitaka pantaila txiki dituen panel handi batean piztuta dagoen pantaila bakarrean, Sautrela saioaren 448. atala agurtzen, ETB1ek 2016ko ekainaren 25ean emandakoa, berak aurkeztu zuen azkena:

–Gaur dugu azkena, baina irailean, dena ondo bidean badoa, hementxe egongo gara, osasunak laguntzen badigu bederen. Ordura artean, uda ederra pasatu eta, badakizue, beti bezala, zintzo ibili. Ala ez. Hori zeuk egin beharreko hautua da.

Saioa amaitu eta pantaila txikia itzaltzearekin batera, planoa zabalduta, ikusi da itzali berri den pantaila espazio-ontzi baten barruko telebista batekoa dela, era horretako ibilgailuetan ohikoak diren aparatuak daudelako inguru osoan, forma, tamaina eta kolore askotako aginte-botoiz hornituak. Kameraren mugimenduak hura gidatzen ari diren eskuen jabearen aurpegia erakutsi du azkenean, selfie bat egiten ariko balitz bezala kokatua baitago kamera aurrean, Astronauta bat da, espazioko trajerik gabe, ontziaren barruan halakorik ez baitu behar. Trajearen ordez, lan-jantzi mehe bat du soinean, eta lan-jantziaren bi mahuketan ikurrina bana.

–Ongi etorri, ikus-entzule, euskal letren beste errepublika honetara –esan du astronautak, kamera berari begira geldirik utzita–, Sautrela baino xumeagoa eta pobreagoa, baina borondate onez egina. Leire Larrañaga naiz, Martera etorri eta planeta gorri honetan bakarrik eta inkomunikatuta geratutako astronauta, hala nire espediziokideek nola espedizioaren Lurreko arduradunek hiltzat emana eta hemen abandonatuta utzia. Bideo hau eta ondoren grabatuko ditudanak ikusten dituzunerako, hila izango naiz, hemen bizpahiru hilabeterako janaria baino ez baitaukat eta Lurrean inor ni bizirik nagoela jabetu eta handik beste inor nire bila etortzerako urtebete igaroko baita gutxienez. Bai, zuzen zabiltza: Andy Weirren The Martian nobelako –eta Ridley Scotten izenburu bereko filmeko– protagonistari, Mark Watneyri, gertatu zitzaiona gertatu zait niri. Baina ni ez naiz Mark Watneyk espazio-ontziaren barruan sortu zuenaren moduko berotegi bat eratzeko gauza izan, nazkatzeko lain patata jan ahal izateko.

”Errealitatearekiko esperantza oro galduta, fikzioa dut hemen eta orain helduleku nagusi, euskal literaturakoa zehazki, espediziora aisialdirako ekarri nuen materialaren artean euskal literaturako ehunka libururen e-Pubak eta Hasier Etxeberriak Sautrela saioan egindako elkarrizketa guztien grabazioak –laurehundik gora, alajaineta!– dauzkadala baliatuta.

”Bai, badakit zer esaten ariko zaren… Nik ere nahiago nituzke, bai, paperezko liburuak, baina e-booka erabili beharra daukat nahitaez, espedizioaren Lurreko arduradunek ez zigutelako espazio-ontzira paperezko liburuak ekartzen utzi. Zergatik? Ez dakit, baina ez ninduen harritu debekuak. Ikusi al duzue inoiz paperezko liburu normal bat espazio-ontzi baten barruan? Irudikatzen al duzue paperezko liburuz betetako apalategi bat espazio-ontzi bateko aparatu konplexuen artean? Baita zera ere! Hori baino gauza arraro eta inkongruenteagorik…!

”Irakurtzea bakarkako plazera da, eta horixe da planeta gorri eskerga honetako nire egun gainerakoan guztiz monotonoetan geratzen zaidan plazer ia bakarra. Baina bakarkako plazer horren lagungarri estimatzekoak dira Hasier Etxeberriaren Sautrela saioko elkarrizketa patxadatsu eta dotoreak. Irakurtzeak nire une bateko plazeretik haragoko balioa eta interesa duela sentiarazten didate elkarrizketa horiek, irakurtzeak euskal letren errepublika bateko herritar librea egiten nauela.

”Hemendik aurrerako bideoetan, gustu baduzu, nire irakurketetan eta Hasier Etxeberriaren Sautrela saioko elkarrizketan oinarritutako nire komentarioak aurkituko dituzu, euskal literaturaren irakurle xume eta apal baten komentario gisa berean xume eta apalak, baina libreak eta zintzoak, grinatsuak ere bai inoiz, Marteko bakardade etsi honetan mamituak denak, Euskal Letren Errepublika Librearen tanta xumeak ustez amaierarik gabekoa den unibertsoaren zabaltasun guretzat ezin ulertuzkoaren barruan.

Ba ni batuene banauk ni

“Ni euskera batuen ez naun ni”, entzun diot, Azkoitiko Maxixatzen aldizkariak sareratutako bideo batean, Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irratiko Hankak lurrin irratsaioko kide bati, Miguel Angel Rodriguez Miel azkoitiar gazteari. Eta sinetsi eta ulertu diot, benetan, neuk ere bizi izan dudalako, eta bizi dudalako oraindik ere neurri batean, sentimendu hori. Nik, bestalde, tarteka baino ez bada ere, interes handiz eta oso gustura entzun izan dut Hankak lurrin irratsaioa, zinez gomendagarria iruditzen zait, eta oso ondo irizten diot saio horretan hitz egiten duten bezala hitz egiteari, herriko euskaran. Seguru asko horixe da, izan ere, saioaren arrakastaren gakoetako bat. Bejondeiela!

Hori guztia hala izanik ere, ni kezkatu egiten nau gazte euskaldun bati “Ni euskera batuen ez naun ni” entzuteak. Uste baitut euskaldunok batuan (ere) geu izaten ikasi eta ohitu ezean, euskara txokoko hizkuntza izatera kondenatuko dugula, erlikia antropologiko guztiz eder eta miresgarri baina batere malgutasunik, zabalkunderik eta etorkizunik gabea, eta –batua, oinarrian, arau-emailea dela izanik paradoxikoa badirudi ere– batere askatasunik gabea.

Horregatik, jakin-minez eta asmo gaiztorik gabe (Mielen esaldia eta Mielek bere herriko euskarari dion atxikimendua gaitzesteko inongo asmorik gabe), gustura galdetuko nioke Mieli:

1) Erderaz i al aiz?
2) Ze izkuntzetan letzeittuk liburuk ta periodikuk?
3) Ze izkuntzetan ikusteittuk pelikulek?
4) Ze izkuntzetan ikustek telebixue o aitzek radixue?
5) Aguraingo, Larresoroko, Sarrikota-Piako, Faltzesko, Lanestosako, Kopenageko, Parisko, Kairoko, Uagaduguko edo Brisbaneko lagun euskaldun bati karta bat eskribiu berbaixok, ze izkuntzetan eskribiukoixok?
6) Letzekanin, telebixue ikustekanin o radixue aitzekanin, karta bat eskribitzekanin, i al aiz?
7) Iñoiz seme-alabaik baldin badek, ze izkuntzetako eskolie nai izengok aixentzat, (eskolaik nai izetekotan, klaro)?
8) Ba ni batuene banauk ni (usteiat beintzet). Ze mouz ik ere probatzen badek? Etzak damutuko. Animo, motel!

Joxan Artze, oroitzapen batzuk

Usurbilgo Noaua aldizkariak gehigarri bikaina eskaini dio Joxan Artzeri. Ohore bat izan da artikulu honekin parte hartzea:

2000 edo 2001 urtearen bueltan hitz egin nuen lehen aldiz aurrez aurre Joxan Artzerekin, Santuenea auzora bizitzera joan berri nintzela. Akaso aurretik, kultura arloko kazetari lanetan, telefonoz hitz egina izango nintzen harekin, baina gogoratzeko moduko harremanik izan gabeak ginen.

Santueneko zubia pasatu berria zuen berak, eta ni pareko janari dendara nindoala uste dut, erosketak egitera. Nik ezagutu egin nuen, jakina, nola ez ba! Joxan Artze! Ez nuen uste, ordea, berak ni ezagutuko ninduenik. Horregatik, ikusi nuenean ez nuen hari kasurik egiteko asmorik. Baina berak egin zidan kasu, ni ezagututa, adeitsu eta abegikor, adiskide hasieratik, eta aspalditik ezagutuko banindu bezala hitz egin zidan. Hika mintzatu zitzaidan eta neuk ere halaxe egin nion, naturaltasun osoz.

Bizpahiru urte geroago, 2003ko udaberrian, berak egin zidan Jesus Mari anaia zendu berriari buruzko liburua idazteko enkargua. Eskertu nion konfiantza, eta berehala hasi ginen lanean. Nire sinadura du Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila liburuak (Zumarte, 2003), baina Joxan eta bion artean idatzi genuen neurri handi batean; edo, beste modu batera esanda, neuk idatzi nuen baina Joxanek gidatuta, zuzenduta eta behar nuen guztian lagunduta. Azken muturreraino eta azken xehetasuneraino lagunduta, jakina, Joxanekin lan eginez gero, izan ere, ezinezkoa baitzen azken muturreraino eta azken xehetasuneraino iritsi gabe gelditzea.

Gogoan dut bazkalondo batean Joxanen etxera lanera joan eta konturatu ginenerako afalordua ondo pasatua genuela, eta lotarakoa ere ondo iritsia. Baina ez pentsa nitaz arduratzen ez zenik edo bihotzik gabe esplotazen ninduenik. Gustatzen zitzaion ni Patrira berarekin bazkaltzera eramatea, ondo zainduta senti nintzan. Gustatzen zitzaion ni gustura ikustea.

Jesusen biografia idazterakoan familia ere ezagutzeko eta tratatzeko aukera izan nuen, batez ere Beatriz Azaldegi, Jesus zenaren alarguna, eta oso oroitzapen goxoak gordetzen ditut harreman hartaz. Pena handia hartu nuen 2008an Xanpol Harreguy hil zela jakitean, Joxean eta Jesusen arreba Txaroren senar zena.

Dozena bat urte da Usurbilen bizitzeari utzi nionetik, eta aitortu behar dut harrezkero ez dudala harreman askorik izan ez Joxanekin ez haren ingurukoekin. Joxani pare bat bisita egin dizkiot hala ere tarte horretan. Batean, argazki batzuk atera nizkion etxeko egongelan, bere poemak ordenatzeko arotz bati enkargatu zizkion panelen ondoan. Bestean, duela lau urte, Berria egunkarirako elkarrizketa egin nion, heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar, 2013) liburu argitaratu berriei buruz. Sekulako lanak hartu ondoren, lortua zuen idatzita zeukan poema mordoaren zati bat behintzat ordenatu eta argitara ematea. Dena den, uste dut argitaratu gabe ere geratu zaiola pila handi bat.

Adeitsu eta abegikor hartu ninduen bisita horietan ere, beti bezala, eta Himalaiako tea hartu genuen elkarrekin, etxeko leihotik Zubietako erraustegia egiteko aukeratutako lekua erakutsi eta proiektu horren burugabekeriari buruzko komentarioak egiten zizkidan bitartean.

Adeitsua eta abegikorra zela esan dut. Baina oso koherentea ere bai, azken muturrerainokoa eta azken xehetasunerainokoa horretan ere. Eta oso zorrotza; zorrotza bere buruarekin lehenik eta batez ere, eta besteekin ere bai, hala izan behar zuela irizten zionean. Badut txorakeria bat dirudien arren zorroztasun hori ondo erakusten duen oroitzapen bat. Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren aurka zegoen Joxan, eta erakutsi behar zen lekuan ere erakutsi zuen hori, nagirik gabe. Baina ez zuen batere gustuko langile ohiok, itxieraren aurka protesta egiteko, Egunkaria aurrera! leloa idatzita zuela atera genuen bisera, “guztiz yankia” zelako. Egunero galtza bakeroak janzten ditugunoi zer pentsatua eman beharko ligukeen anekdota txiki hori da Joxan Artzerengandik gordetzen dudan oroitzapen partikukar eta kutunenetako bat.

Lanbropeko bazter

(Berriako Hirudia zutabea, 2018-01-18)

Indar handiko argazkia argitaratu zuen berripaper honek joan den larunbatean, 30. orrialdean, Joxan Artzeren heriotzaren albisteari eskainitako tarte oparoan. Joxan Artze, Mikel Laboa eta Xabier Lete agertzen dira argazki horretan, elkarrekin solasean. Imanol Otegik Argazki Press agentziarako 2007ko maiatzean egindako argazkia da, Artzeren Isturitzetik Tolosan barru liburuaren berrargitalpenaren aurkezpenekoa. Gure kulturako hiru erreferente erraldoi, dagoeneko hilak hirurak, hortxe, ia ukitzeko moduan, oraindik orain, hamaika urte ere ez baitira pasatu.

Cesare Pavese aipatuz (“Izan zen gizon bat / saiatu zena, / baina ez zuena asmatu”), Letek esan ohi zuen artista edo sortzaile gisa huts egin zuelako irudipena zuela, eta benetan esango zuen hori, azken batean arrakasta erabatekorik ez baita, ez adierazpen artistikoan ez beste ezertan, baina guk ondo dakigu Letek eta argazkiko beste bi lagunek –beren garaiko beste kide batzuek bezala– ez zutela huts egin, lortu zutela beren hitzekin, doinuekin eta jendaurreko agerpenekin hartzaileengana bete-betean iristea; are gehiago: lortu zutela artean ere “herria” deitu zitekeenarengana bete-betean iristea.

Bere buruarekin kritiko izan arren, Letek bazekien hori, eta halaxe adierazi zuen, 2009ko urtarrilean argitaratutako elkarrizketa batean: “Orain dela gutxi esan dit Ez dok Amairuko adiskide batek batzuetan oso modu inprudentean mintzatzen garela gure iraganaz, oso autokritikoak agertzen garelako, eta ez garelako konturatzen zenbateraino izan ginen jende askorentzat erreferentea. (…) Jendeak askotan agertzen dit Ez dok Amairuk egindakoagatik esker ona, esanez euskalduntzen, euskalzaletzen, euskara ikasten eta gure aberriarekin bat egiten lagundu geniela. Eta hori egia da. (…) Baina neuk egin dudan lan pertsonalari, batez ere kantari gisa egindakoari, ikuspegi autokritiko batez eta jendeak pentsa dezakeenetik harago begiratuz gero, nik ikusten dut ahaleginak badaudela, asmoak eta anbizioak badaudela, baina gero lortu dudan hura beti txikiagoa geratu dela”.

Artze, Laboa eta Leteren –eta Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo, Antton Valverde, Julen Lekuona eta beste askoren– lanaren berezko indarrak ondo baino hobeto erantzun zion historiak parean jarri zion hartzailearen egarri biziari, eta lehergarria gertatu zen konbinazioa. Hobeto egin nahiko zuten, eta azterketa formal zorrotz bat eginez gero agertuko lirateke akatsak eta hutsuneak, baina argi dago ez zutela huts egin. Lanbropeko bazter eder izan ziren. Lanbroak edertu egin zituela? Akaso. Baina berezko edertasunik izan ez balute lanbroak zatartu baino ez zituen egingo.

Joana da garai hura. Onerako zein txarrerako. Orain, ez gara lanbropean bizi, eguzkipe itsugarri eta agortzaile baten mendean baizik. Orain, sakon aztertuz gero, moroak izaten jarraituko dugu beharbada behe-lainopean, baina oso bestelako itxura daukagu, oso bestelako kontzientzia eta oso bestelako egarria. Orain, euskal artistari –alferrik egingo ditu kalitate ikaragarriko lan formalki hutsik gabeak– ez zaio hain erraza parean egokitzen zaizkion hartzaileen egarriei erantzutea, hartzaile horiek, edo hartzaile horietako gehienak behintzat, aseta eta are enpo eginda baitaude hango eta hemengo denetariko eskaintzekin. Orain, ez dauka euskal artistak garai batean “herria” deitu zitekeenarengana bete-betean iristerik, “herria” izan zen hori mila puskatan deseginda eta disolbatua dagoelako, guztiz likido bihurtua ez bada.

Hala ere, oharkabean edo jakinaren gainean, argazkiko hiru horiek eta horien garaikoek irekitako bidean egiten du aurrera euskal artistak, baita bide hori, oharkabean edo jakinaren gainean, ukatzen duenean ere. “Gu ez ginateke hemen egongo lehen halakorik ez balitz”, esan zuen Maialen Lujanbiok, Baionan, Joxan Artzeren omenez, hura hil zen egun berean. “Gero etorri diren guztiak ez ziren horrela sortuko hura egon ez balitz”, esan zuen Benito Lertxundik, Usurbilen, biharamunean, Joxan Artzeren hiletaren egunean.

Gaur egungo liburu baten aburuak

(Berriako Hirudia zutabea, 2017-12-28)

Duela urtebete pasatxo 1980ko hamarkadako euskal literaturako liburu bat elkarrizketatu nuen, Liburu baten aburuak artikuluan. Oraingo honetan, hamarkada honetako liburu baten gogoetak dakartzat, berak zuzenean kontatuak. Bada alderik bien arranguren eta kontsolabideen artean, baina funtsean ez dira guztiz desberdinak:

«Ez dira urte asko igaro argia ikusi nuen egunetik. Ondo gogoan dut. Editorearekin batera etorri zen egilea inprimategira. Goxo-goxo hartu ninduen eskuetan, ilusioa begien distiran, irribarre zabala ezpainetan. “Iritsi da inoiz ez zela iritsiko ematen zuen eguna”, esan zion editoreari. Oso une hunkigarria izan zen.

»Biltegi handi batera eraman zituzten nire ale fisiko gehienak editorearen autoan, baina egileak hogei bat eraman zituen etxera kartoizko kutxa batean.

»Handik astebetera prentsaren aurreko aurkezpena egin zuten, kriptan, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, bospasei kazetariren eta egilearen dozena bat adiskide eta ahaideren aurrean. Editorearen laudorio suharren, egilearen azalpen eta aitorpen hunkituen eta bildutako jendearen mirespenezko iruzkin goxoen artean, hazita eta puztuta sentitu nintzen, euskal literaturaren historian leku garrantzitsu bat bereganatzera deitua.

»Bezperako egunkarietan dotore agertu nintzen. Batzuetan besteetan baino leku gehiago eskaini zidaten, baina gehienek zekarten egilearen argazki bat ni eskuetan hartu eta kameraren objektiboari erakusten, irribarrez, lan luze eta gogor baten ondoren emaitza eskuratu duenaren poza agerian. Irratira eta telebistara ere joan zen egilea, nitaz hitz egiteko, eta hainbat webgunetan ere aipatu gintuzten, nahi zuenaren eskura liburu-dendetan nengoela gaztigu emanez.

»Hurrengo asteetan hiruzpalau kritika agertu ziren egunkari-aldizkarietan, ez laudorio sutsuz beteak, dena esan behar bada, baina bai egilearen lana eta ahalmena aitortuz idatziak behintzat, baita iruzkin pare bat ere 111 Akademiako webgunean, bata ni irakurtzeko gomendioa eginez, bestea ez dudala irakurtzen hasterik ere merezi esateko. Hiru irakurle-klubetan izan nintzen mintzagai, eta elkarrizketa pare bat egin zizkioten egileari, ni “aitzakiatzat hartuta”.

»Aste distiratsu eta zoriontsuak izan ziren haiek, esperantza handikoak, guretzat.

»Gero, ordea, ia-ia oharkabean, une traumatikorik gabe, alegia deus ez, isiltasunak eta ahanzturak bereganatu gintuzten, mantso baina tinko, ezarian baina gupidagabe, egilea eta biok.

»Beste asko bezala, liburu ahaztua naiz orain, literaturari buruzko eztabaida eta antologia guztietatik kanpo geratua betiko eta erremediorik gabe, liburu berrien ekoizpen zoro etengabeak bazterrean utzia eta berreskuratua izateko esperantzarik gabe, ez dudalako horretarako inongo helduleku egoki eta baliagarririk eskaintzen, eta egilea ere hasi da, ikaragarri kostata bada ere, horretaz ohartzen eta errealitate horrekin etsitzen eta bizitzen ikasten.

»Ondo pentsatuta, ez gaude kexatzeko moduan. Bizi egin gara eta, geure apalean, bizirik gaude oraindik ere. Egileak idazten jarraitzen du, nahiz eta badakien zaila izango zaiola nirekin iritsi ez den inongo ostertzera iristea beste libururen batekin, gero eta jabetuagoa baitago bere mugez eta ezintasunez. Ni ere konforme nago neure egoerarekin eta estatusarekin, euskal literaturaren historia bere berantiarrean luze eta aberatsean, bere apalean hain meritu handikoan, puntu ñimiño infinitesimal ikusezina izatearekin.

»Horregatik, ez nau jada minduko nire ale fisiko batzuk azoka txikietan merke saltzen direla ikusteak, edo liburutegietan nahi duenak doan hartzeko ezarritako liburu multzoetan daudela, ni baino askoz zaharrago ez diren liburu batzuk dauden moduan. Badakit nire ale fisiko batzuk suntsitu egingo dituela aurki argitaletxeak, biltegian lekua gehiago izateko. Ez zait axola. “Azken batean”, galdetzen diot sarritan neure buruari, “liburuon zeregina ez al da ba giza bizitzaren aintzak eta miseriak islatzea, gizakiaren handitasuna eta txikitasuna erakustea?” Nire zeregina ondo betetzen ari naizela pentsatzeak lasaitu egiten nau eta bakean bizi naiz».

Aurtengo liburuak

1. Eleberria
AGIRRE, Alaine: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama. Donostia, Elkar, 2017 (2016-04-21; 2017-05-30).
AGIRRE, Alaine: Libe. Donostia, Erein, 2017 (2017-11-22).
AGIRRE, Alaine: Maren. Donostia, Erein, 2017 (2017-11-22).
AGIRRE, Joxean: Goldsmithen ikaslea. Donostia, Elkar, 2017 (2017-12-02).
ALBERDI, Uxue: Jenisjoplin. Zarautz, Susa, 2017 (2017-10-07).
ANDUEZA, John: Danba!. Donostia, Elkar, 2017 (2017-11-30).
ARIZA DE MIGUEL, Jon: Haizeari begira. Donostia, Elkar, 2017 (2017-09-15).
ARRETXE, Jon: Arrutiren banda. Donostia, Erein, 2017 (2017-11-22).
ARRIEN, Nerea: Hirutter. Donostia, Erein, 2017.
GARATE, Julen: Argi estalia. Zornotza, Erroteta, 2017 (2017-05-28).
IRASIZABAL, Iñaki: Politika zikina. Donostia, Elkar, 2017 (2017-04-01).
ITURBE, Arantxa: Koadernoa zuri. Donostia, Elkar, 2017 (2017-03-10).
LADRON ARANA, Alberto: Jainkoen zigorra. Donostia, Elkar, 2017 (2017-11-03).
LERTXUNDI, Anjel: Horma. Donostia, Erein, 2017 (2017-12-01).
MESTROT, Pierre: Bihotz ebatsiak. Baiona, Maiatz, 2017 (2017-04-18).
MINER, Kattalin: Nola heldu naiz ni honaino. Donostia, Elkar, 2017 (2015-09-11; 2017-02-17; 2017-05-05).
MONTOIA, Xabier: Hitzontziak. Zarautz, Susa, 2017 (2017-12-02).
OLASAGARRE, Juanjo: Poz aldrebesa. Zarautz, Susa, 2017 (2017-03-24; 2017-06-04).
PENADES, Josu: Haren zati bat. Iruñea, Denonartean, 2017.
PRAT URZAINKI, Ernesto: Telleria eta gero, zer?. Donostia, Elkar, 2017 (2017-05-18).
SALTERAIN, Mila: Azeri-dantza. Tafalla, Txalaparta, 2017.
ZUBELDIA, Maddi: Deserria haurtzaro. Donostia, Elkar, 2017 (2017-04-07).
ZUGASTI, Maixa: L.A.A.. Sevilla, Algaida, 2017 (2017-09-24; 2017-12-02).

2. Ipuina
ARRIETA, Txus: Tupperra. Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2017.
ARRULA RUIZ, Garazi: Gu orduko hauek. Tafalla, Txalaparta, 2017 (2017-12-02).
ASKOREN ARTEAN: 2015eko-2016ko Gabriel Aresti Sariak. Donostia, Erein, 2017 (2017-11-24).
ASKOREN ARTEAN: 39 idazle nafar. Iruñea, Pamiela, 2017; koordinatzailea: Fertxu Izquierdo (2017-05-26).
ASKOREN ARTEAN: Bizenta Mogel ipuin lehiaketa (1999-2006). Azkoitia, Azkoitiko Udala, 2017.
ASKOREN ARTEAN: Narrazioak eta olerkiak. R Mª Azkue saria 2016 . Bilbo, BBK Fundazioa / Euskaltzaindia , 2017.
ATXUKARRO, Bakarne / ZUBIALDE, Izaskun: Sarerik gabe. Historiak emakume izena dauka. Iruñea, Denonartean, 2017 (2017-10-31 azken orrialdean).
EPALTZA, Aingeru: Mendi-joak. Donostia, Elkar, 2017 (2017-11-29).
ITURBE, Arantxa: Honetara ezkero. Zarautz, Susa, 2017 (2017-11-30).
JAIO, Karmele: Zaunkak. Bilbo, Bizkaiko Foru Aldundia , 2017.
LANDART, Daniel: Jendeak. Laborari munduko kontakizunak. Baiona, Elkar, 2017 (2017-11-18).
MAGDALENA, Peru: Ametsondoa. Donostia, Elkar, 2017 (2017-10-26).
MALAGON, Ana: Gelditu zaitezte gurekin. Donostia, Elkar, 2017 (2017-03-25; 2017-06-10).
MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier: Neguko hondartzak. Donostia, Elkar, 2017.
MENDIZABAL, Antxiñe: Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza. Zumarraga, Zumarragako Udala, 2017.
OSINALDE, Asier: Baina ez lukete han egon behar. Donostia, Erein, 2017 (2017-06-13).
RODRIGUEZ, Eider: Bihotz handiegia. Zarautz, Susa, 2017 (2017-11-17).
SARRATEA, Lola: Lolita. Baiona, Maiatz, 2017 (2017-10-18; 2017-11-28 Elkarrizketa sailean).
ZABALA, Juan Luis: Ospa. Zarautz, Susa, 2017 (2017-04-21).

3. Poesia
AGIRRE, Alaine: Txoriak etortzen ez diren lekua. Donostia, Erein, 2017 (2017-04-07).
ASKOREN ARTEAN (Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi): Chillidari gorazarre. Donostia, Balea Zuria, 2017 (2017-06-07).
AURKENERENA, Joseba: Bideetan barna. Urruña, Amalur-Baita, 2017.
BIDAUR, Martin: Itzulera. Zarautz, Susa, 2017 (2017-10-11).
CANO, Harkaitz: Tigre batekin bizi. Donostia, Elkar, 2017 (2017-11-22).
CHIVITE, Beatriz: Biennale. Donostia, Erein, 2017 (2017-11-24).
CHIVITE, Beatriz: Pekineko kea. Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-04-12).
GARDE, Luis: Barbaroak baratzean. Donostia, Balea Zuria, 2017 (2017-11-21).
GOIKOETXEA, Ines: Lanbroaren malkoa. Bilbo, Ediciones Beta, 2017.
IRASTORTZA, Tere: Txoriak dira bederatzi. Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-12-05).
KORTA, Gabriel: Maitasunaren indarra. Errenteria, Gabriel Korta (egile editore), 2017.
LASA, Jon Iñaki: Bidaiak. Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-09-13).
LOPEZ-MUGARTZA, Juan Karlos: Bihotz hauskorrak osatu eta portu handira iritsi dira. Iruñea, Denonartean, 2017.
MARISKAL, Martxel: Azken zakatzak. Zarautz, Susa, 2017 (2017-04-08; 2017-09-14).
MUGARTZA, Juankar L.: Arima animalia. Baiona, Maiatz, 2017.
PLAZA JAIO, Gotzon: Orfeoren jaitsiera. Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2017.
SERRANO, Asier: Denen mina da nirea. Sevilla, Algaida, 2017 (2017-09-24; 2017-12-02).
SOUBEKLET, Xabier: Gazte olerkiak 1. Urruña, Amakurr-Baita, 2017.
SOUBELET, Xabier: Gazte olerkiak 2. Urruña, Amalur-Baita, 2017.

4. Saiakera, kazetaritza eta beste
4.1. Biografiak eta autobiografiak
GOÑI, Iñigo / URRETABIZKAIA, Joseba: Patxi Astibia aizkolaria. Tolosa, Xibarit, 2017 (2017-11-04 Bizigiro sailean).
GURRUTXAGA, Amagoia: Iturbide, igitai jolea. Zarautz, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2017 (2017-11-19).
LASA BERGARA, Xabier: Joxinixio, Pizkunde zapuztua. Andoain, Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, 2017.
URRETABIZKAIA, Joseba: Arria II aizkolaria. Tolosa, Xibarit, 2017 (2017-11-22 Kirola sailean).
URRUZOLA, Irene: Juantio Urkizu Sustaeta ‘Katugorri’. Futboleko ibilbidea. Ondarroa, Irene Urruzola (egile editore), 2017.
4.2. Saiakerak
AGIRRE, Beñi: Gipuzkoako historia nafarra. Euskal Herria osotasunetik. Iruñea, Nabarralde, 2017.
ALTONAGA, Kepa: Patagoniara Hazparnen barna. Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-05-09).
ARBELBIDE, Xipri: Garapena gelditu. Baiona, Maiatz, 2017 (2017-04-18).
ARRIETA URTIZBEREA, Agustin: Zientziaren argi-itzalak. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2017 (2017-06-25 Euskal Herria sailean).
ASKOREN ARTEAN: Filosofiaren defentsak. Donostia, Erein, 2017.
AZURMENDI, Joxe: Hizkuntza, Nazioa, Estatua. Donostia, Elkar, 2017 (2017-03-01).
BERROJALBIZ, Ander / SARRIONANDIA, Joseba: Herejeen alaba. Iruñea / Donostia, Pamiela / Tabakalera, 2017 (2017-11-23).
DAVANT, Jean-Louis: Frantzia eta nazioa. Baiona, Maiatz, 2017 (2017-03-25; 2017-04-07).
ELEXPURU, Juan Martin: Euskararen aztarnak Sardinian? . Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-06-11).
ESTEBAN, Mari Luz: Feminismoa eta politikaren aldaketak. Zarautz, Susa, 2017 (2017-03-17).
ETXART, Allande: Matalaz ez balitz zaldiz agertü. ??, ??, 2017.
FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ, Beatriz: Euskara eta hizkuntzari buruz hizketan semearekin. Donostia, Erein, 2017 (2017-11-10 azken orrialdean).
GABILONDO, Joseba: Populismoaz. Euskal independentzia eta sintoma globalak. Tafalla, Txalaparta, 2017 (2017-07-13).
GOIKOETXEA, Jule: Demokraziaren pribatizazioa. Kapitalismo globala. Europa eta euskal lurraldeak . Donostia, Elkar, 2017 (2017-11-26 Euskal Herria sailean).
GOIKOETXEA, Pedro Mari: Oscar Elgezabal. Bizipenak eta pasadizuak. Bilbo, Labayru Fundazioa, 2017.
IGERABIDE, Juan Kruz: Labur txintan. Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-09-15).
IRASTORTZA, Tere: Txoriak dira bederatzi. Iruñea, Pamiela, 2017.
IRAZU, Alberto: Rocka puntua!. Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-10-20).
ITURRIA EGAÑA, Xabier: Euskal Gramatika Sintaktikoa. Donostia, Xabier Iturria Egaña (egile editore), 2017.
LARREA, Kepa: Biba Mina! Kontuak eta kantuak. Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-10-04).
LARREA, Kepa: Mina edo libertatea!. Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-10-04).
MERCERO, Gorka: Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: Modernitateren krisitik Postidentitatearen promesera. Bilbo, Labayru Fundazioa, 2017.
MONREAL ZARRAONANDIA, Haritz: Mendi literatura. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017 (2017-07-20 azken orrialdean).
ODRIOZOLA, Joxe Manuel: Nora goaz euskalduntasun honekin?. Donostia, Elkar, 2017 (2017-12-09 Euskal Herria sailean).
PERURENA, Patziku: ??. Andoain, Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, 2017.
PERURENA, Patziku: Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918). Iruñea, Pamiela, 2017.
RODRIGUEZ, Fito: Arakistainen bidea. Tafalla, Txalaparta, 2017 (2017-05-20).
SUDUPE, Jon: Ilustrazioa bilobei kontatua. Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2017.
URANGA, Mitxelko: Eoskola. Heziketa hipermodernoa. Iruñea, Pamiela, 2017.
URANGA, Mitxelko: MisEntropia. Kaosa eta ordena. Donostia, Erein, 2017 (2017-11-24).
URDINAGA, Iñigo: Surflaria eta paradisua. Orio, Iñigo Urdinaga (egile editore), 2017 (2017-05-23 azken orrialdean).
ZUAZO, Koldo: Mendebaleko euskara. Donostia, Elkar, 2017.
4.3. Kronikak eta bidaia liburuak
ASKOREN ARTEAN (Mikel Ayestaran, Ane Irazabal, Karlos Zurutuza): Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak. Donostia / Andoain, Elkar / Jakin / Berria, 2017 (2017-11-09 Mundua sailean; 2017-11-16 Mundua sailean).
ASKOREN ARTEAN (Mixel Etxekopar, Jean-Christian Hirigoien, Pierre Vissler, Joanes Etxebarria, Patxi Laskarai): Züek heben. Euskal Herriko Atlas Geopoétikoa 1. Donazaharre, ZTK, 2017 (2017-04-07).
4.4. Lekukotasunak, ikerlanak, zientzia eta dibulgazioa
AGIRREAZKUENAGA, Irati: Euskarazko irrati kazetarien hitza eta hotsa garai zailetan: 1956-1976. Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-06-11).
ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA: Euskal Herri itsastarra. San Juan baleontzitik. Donostia, Elkar, 2017.
ALBERRO GOIKOETEXEA, Luzia: Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoan, 1830-1936. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
ALDAI, Jose Anjel: Baserri biziari eusteko lanak. Tafalla, Txalaparta, 2017.
ANTERO. Amaia: Konfiantzaren pedagogia_ Arizmendi Ikastolaren markoa. Arrasate, Arizmendi Ikastola, 2017.
APAOLAZA ÁVILA, Urko: Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena. Bilbo / Lasarte-Oria, Manu Robles-Arangiz Fundazioa / Argia, 2017 (2017-12-08 Euskal Herria sailean).
APELLANIZ, Alfonso: Arrantza-sektoreko langileen arrisku-faktore psikosozialen hastapenak. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
ASKOREN ARTEAN: Apaizak ere torturatuak. Bergara, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2017 (2017-10-20 Gaurkoa sailean).
ASKOREN ARTEAN: Edotafioa. Donostia, Edo!, 2017.
ASKOREN ARTEAN: Egungo euskal komikiaren historia. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017; apailatzaileak: Jon Kortazar eta Iratxe Retolaza.
ASKOREN ARTEAN: Euskal antzerkigintza: 2017ko txostena. Azpeitia, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, 2017.
ASKOREN ARTEAN: Euskal zinema bideo bilera. 40 urte zinea eta euskara bultzatzen. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
ASKOREN ARTEAN: Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa. Bilbo / Iruñea, Euskal Herriko Unibertsitatea / Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2017 (2017-11-20 Euskal Herria sailean; 2017-12-14 Gaurkoa sailean).
ASKOREN ARTEAN: Festak, genero-harremanak eta feminismoa . Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2017; koordinatzailea: Miren Guilló Arakistain (2017-06-09 Euskal Herria sailean).
ASKOREN ARTEAN: Gotzon Aurrekoetxea lagunartetik hara. Bllbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017; apailatzaileak: Aitor Iglesias eta Ariane Ensunza.
ASKOREN ARTEAN: Pott Banda. Ekilibrista bihotza (1977-1980). Getxo, Sorzain, 2017; koordinatzailea: Jon Kortazar (2017-05-07).
ASKOREN ARTEAN: Senpereko bertsulari eta ditxolarien omenez. Senpere, Lapurdi 1609, 2017 (2017-04-07).
ASKOREN ARTEAN (Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz, Miren Rubio): Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko elizan. Donostia, Elkar, 2017 (2017-11-24 Euskal Herria sailean).
ASKOREN ARTEAN (Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz, Miren Rubio): Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko elizan. Donostia, Elkar, 2017 (2017-11-24 Euskal Herria sailean).
ASKOREN ARTEAN (Bakarne Altonaga, Maialen Aranguren, Aintzane Rincón): Historiagintzaren ikuspegi berriak. Teoria eta praktika. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
ASKOREN ARTEAN (Josu Amezaga, Germà Capdevila, Pilar Kaltzada, Beatriz Zabalondo): Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian?. Bilbo, Ezkerberri, 2017 (2017-02-01).
AZKUNE, Laxaro: Sagardoa Azpeitian. Azpeitia, Azpeitiko Udala, 2017.
BELTRAN, Juan Mari: Soinu-tresnak euskal herri musikan (1985-2010). Donostia, Elkar, 2017 (2017-11-09).
BUCES CABELLO, Javier: Eusko Gudarostea?? . Azpeitia, Azpeitiko Udala, 2017.
ESNAOLA, Enekoitz: Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna. Andoain / Donostia, Berria / Elkar / Jakin, 2017 (2017-12-05 Euskal Herria sailean).
GARATE, Miren: Ekaitzaren zipriztinak. Donostia, Elkar, 2017 (2016-01-14; 2017-04-27 Ekonomia sailean).
GARRO. Egoitz: Barne alkimiarako oinarri makrobiotikoa. Iruñea, Denonartean, 2017.
GARZIA, Juan: Esaldiak josten. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
GURRUTXAGA URANGA, Amagoia: Zarauzko gutunak. 36ko gerra. Zarautz, Zarauzko Udala, 2017 (2017-06-01 Euskal Herria sailean).
HIRIBARREN, Mikel: Basaburuko altxorrak. Baiona, Maiatz, 2017 (2017-04-07; 2017-04-18).
KALTZADA, Julen: Umezurtzen aberria. Tafalla, Txalaparta, 2017 (2017-11-14 Euskal Herria sailean).
KALZAKORTA, Jabier: Arratiako dantza-koplak. Bilbo, Labayru Fundazioa, 2017.
MAIA. Jon: Berriak jaio ginen. Andoain, Lanku, 2017 (2017-06-09).
MARTIN. Itxaso: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
MARTINEZ, Luis Miguel: 7.000 urte harriz eraikitzen Araban. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
PEREZ IBARROLA, Nerea: Langileria berri baten eraketa. Iruñerria 1956-1976. Iruñea, Nafarroako Gobernua, 2017.
SAIZAR, Joxemi: 100 urte jendaurrean. Tolosa, Tolosako Udala??, 2017.
SANZ AZKUE, Iñaki / ALKORTA MIRANDA, Egoitz: Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak. Donostia, Aranzadi Zientzia Elkartea, 2017.
TREKU, Joxelu: Doinu zaharren haritik, euskal kantu berriaren bidean (Oskarbi taldea 1966-2017). Donostia, Oskarbi (egile editore), 2017 (2017-11-22).
TRENOR, Idoia: Nola egin dute? Hizkuntza ohituretan eragiteko esperientzien bilduma. Donostia, Bagera / Gipuzkoako Foru Aldundia, 2017.
UGALDE D’URALDE, Jose Mari: Euskal toponimia munduan. Aulesti, Jose Mari Ugalde D’Uralde (egile editore), 2017.
URIARTE, Maider: Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
ZABALETA, Iñaki: Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
ZALAKAIN GARAIKOETXEA, Jexux Mari : Errezel berdeak. Bilbo, Ataramiñe, 2017.
4.5. Artikulu eta hitzaldi bildumak
ASKOREN ARTEAN: Ardura zaitezte Jainkoaren erregetzaz. Gogoeta Astea 2016. Bilbo, Desclée de Brouwer, 2017; apailatzailea: Sebastian Gartzia Trujillo.
ASKOREN ARTEAN: Erabakitzeko eskubidea, botere eragilea, burujabetza. Getxo, Sorzain, 2017; koordinatzailea: Mitxelko Uranga.
ASKOREN ARTEAN: Filosofiaren defentsak. Donostia, Erein, 2017; koordinatzailea: Iñigo Martínez (2017-05-26).
ASKOREN ARTEAN: Literatura topaketak. Encuentros Literarios 2017. Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2017.
ASKOREN ARTEAN: Mikel Laboa. Omenaldia. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
ASKOREN ARTEAN: Trump, amesgaitzo amerikarra. Donostia / Andoain, Elkar / Jakin / Berria, 2017 (2017-06-14 Euskal Herria sailean).
LERTXUNDI, Anjel: Hitz beste, 2003-2017. Andoain, Berria, 2017 (2017-12-07).
4.6. Kantu liburuak
ASKOREN ARTEAN: Ahaire. Euskal musika korala. Donostia, Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea, 2017 (2017-07-21).
MENDIZABAL, Agustin: Hau leku aittorra! Oiartzun haraneko kanta eta bertso zahar bilduma berria. Oiartzun, Oiartzungo Udala, 2017.
4.7. Gidaliburuak eta eskuliburuak
ASKOREN ARTEAN: Euskara-ikasleentzako gramatika praktikoa. Donostia, Elkar, 2017.
ASKOREN ARTEAN: Getaiko euskera . Eibar, Ahotsak.eus, 2017.
BALLESTEROS, Sendoa / FERNANDEZ, Irrintzi: Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
CONTRERAS, Jose: 2 motako diabetesa kudeatzeko gida praktikoa. Bilbo, Euskal Idazleen Elkartea, 2017.
ERREKONDO, Jakoba: Landareak lantzen. Urte osoko gida-liburua 2018. Lasarte-Oria, Argia, 2017.
4.8. Argazki eta pintura liburuak
ALDASORO, Diego: Udako arrats eternala. Donostia, Edo!, 2017.
MENDIZABAL, Iñaki: Box. Bilbo, Noctis Photo Books, 2017.

5. Euskalduntzerako liburuak
MEABE, Miren Agur: Kresalaren taberna. Donostia, Elkar, 2017.
MEABE, Miren Agur: Kresalaren taberna. Donostia, Elkar, 2017.

6. Nobela grafikoak eta komiki liburuak
ABRIL, Jon / LARRATXE, Joseba: Isidro Fagoaga. Bada tenorea!. Bera, Berako Udala, 2017.
BEGOÑA. Mikel / LARREA, Adur: Arditutakoak. Andoain, Lanku, 2017.
BELATZ (Mikel Santos): Gerezi garaia. Taffalla, Txalaparta, 2017.
RODRIGUEZ, Eider / RIBAS, Julen: Santa Familia. Donostia, Ikastolen Elkartea, 2017 (2017-11-08).
URMENETA, Asisko: Eusklabo alaiak. Bilbo, Gureberriak, 2017 (2017-12-05).
ZALDIEROA (Patxi Huarte): De Rerum Natura 7. Donostia, Elkar, 2017 (2017-11-28).

7. Antzerkia
BORDA, Itxaro: Odolak su gabe diraki. Baiona, Maiatz, 2017 (2017-04-18).
GAZTAÑAGA, Miren: Stereo. Azpeitia, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, 2017.
GUILLAN, Oier: Zauri Bolodia. Tafalla, Txalaparta, 2017.
IRIZAR, Iñazio: Oñatiko zertzeladak. Oñati, Oñatiko Udala, 2017.
TELLERIA, Patxo: Ez dok hiru. Donostia / Bilbo, Elkar / Tartean, 2017 (2017-03-01).

8. Bertso liburuak
MIHURA, Fermin: Bertsuaren eremua. Bat-bateko bertsuak eta idatziak (1987-2013). Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2017; apailatzaileak: Xabier Mihura eta Jean-Louis Harinordoki ‘Laka’.
MUÑOA, Ibon: Udaberrian biziko gara. Bilbo, Ataramiñe, 2017.
ZENDOIA, Nikolas: Odei guztien azpitik. Donostia, Gipzukoako Foru Aldundia , 2017 (2017-08-24).

9. Haur eta gazte literatura
9.1. Narratiba
AGIRRE, Alaine: Gaua Anderea. Zornotza, Ibaizabal, 2017.
AIERTZA, Maribel: Armiarmak parapentean. Donostia, Elkar, 2017.
ALBERDI, Uxue: Nork agintzen du eskolan?. Donostia, Elkar, 2017.
ALBERDI, Uxue: Nork agintzen du etxean?. Donostia, Elkar, 2017.
ALBERDI, Uxue: Nork agintzen du kalean?. Donostia, Elkar, 2017.
ALBERDI, Uxue: Nork agintzen du kuadrillan?. Donostia, Elkar, 2017.
ALBIZUA, Garazi: Kemena. Iruñea, Denonartean, 2017.
AÑORGA, Pello: Astroak gara. Donostia, Elkar, 2017.
AÑORGA, Pello: Pio Martzianoa. Donostia, Elkar, 2017.
AÑORGA, Pello: Tontolapiko. Iruñea, Denonartean, 2017.
ARANA, Aitor: Atejolea eta izaki misteriotsua. Donostia, Gaumin, 2017.
ARNAL, Txabi: Hodeietan. Donostia, Elkar, 2017.
ARRIEN, Nerea: Atrapa eguna. Donostia, Erein, 2017.
ARRIETA, Bertol: Elurraren formula. Donostia, Elkar, 2017.
ASKOREN ARTEAN (Bakarne Atxukarro, Izaksun Zubialde, Asun Egurza): Lekin, haitzuloetako gizakia. Iruñea, Denonartean, 2017.
AZPIAZU, AInara / ESTÉVEZ, Paula: Arraroa. Iruñea, Pamiela, 2017 (2017-06-23; 2017-10-31).
BILBAO, Leire: Pikondoaren balada. Donostia, Erein, 2017 (2017-01-22).
BLBAO, Leire: Mokotxiki. Iruñea, Pamiela, 2017.
EGAÑA, Arrate: Klarisa. Ume desagertuaren kasua. Donostia, Elkar, 2017.
ELORTZA, Jabi: Sara. Donostia, Elkar, 2017.
FERNANDEZ, Oihane: J. Smithen altxorra. Zornotza, Ibaizabal, 2017.
GALLASTEGI, Lur: Limoiondoaren loreak. Donostia, Elkar, 2017.
IGERABIDE, Juan Kruz: Euskal Herrietako ipuinak. Iruñea, Pamiela, 2017.
ITURRALDE, Joxemari: Zatoz nirekin Santiago de Compostelara. Zornotza, Ibaizabal, 2017.
JAKA, Ana: Ixon. Donostia, Elkar, 2017.
JUARISTI, Felipe: Iraganik gabe. Donostia, Erein, 2017 (2017-03-30).
KAMIO, Garazi: Akats bat lehenengo lerroan. Donostia, Elkar, 2017.
KAZABON, Antton: Errekak oiloari. Donostia, Elkar, 2017.
KAZABON, Antton: Gixela nire laguna da. Zornotza, Ibaizabal, 2017.
KAZABON, Antton: Haizeak hitz, hitzak haize. Zornotza, Ibaizabal, 2017.
MARTIARENA, Dani: Jonek Jone izan nahi du. Imotz, Liburu Iletsuak, 2017.
MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier / AGIRRE, Alaine: Munstro txikiak 1. Hagintxoren tripako mina. Donostia, Elkar, 2017.
MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier / AGIRRE, Alaine: Munstro txikiak 2. Mamutxo bere gurasoen bila. Donostia, Elkar, 2017.
MENDIZABAL, Antxiñe: Printzesa eta ergela. Doostia, Elkar, 2017.
MINTEGI, Migel Anjel: June eta meategiko iheslariak. Zornotza, Ibaizabal, 2017.
MUTIOZABAL, Aritz: Aliren baba. Iruñea, Denonartean, 2017.
OLASO, Xabier: Iker ikerlariaren iratzargailua. Zornotza, Ibaizabal, 2017.
OSORO, Jasone: Casting-a. Donostia, Elkar, 2017.
OSORO, Jasone: Eskularru beltzak. Donostia, Elkar, 2017.
REKALDE, Paddy: Eta sagarrondoa banintz?. Donostia, Elkar, 2017.
REKALDE, Paddy: Lapatza. Donostia, Elkar, 2017.
RUIZ, Ruben: Oihartzun isilak. Donostia, Erein, 2017.
SUAREZ, Castillo: Nemo kapitainaren azken bidaia. Donostia, Erein, 2017.
UGALDE, Rafa: Baltzolako ipuinak. Zornotza, Ibaizabal, 2017.
ZIGANDA, Joana / URIBE, Iker: Ni neu Galtzeta. Imotz / Lakuntza, Joana Ziganda eta Iker Uribe (egile editore), 2017.
ZUBELDIA, Iñaki: Tenplarioen altxorra. Bilbo, Desclée de Brouwer, 2017.
9.2. Poesia
KAZABON, Antton: Gaztain azpian. Iruñea, Denonartean, 2017.
KAZABON, Antton: Intxaur azpian. Iruñea, Denonartean, 2017.
9.3. Bertsoak eta koplak
UGARTE, Xabier: Axelko eta Otsoko bertsotan. Bilbo / Lasarte-Oria, Ataramiñe, 2017.
9.4. Kantuak
AGUERRE-VALENCIA, Josiane: Barnetik. Haur kantuak. Uztaritze, Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzua, 2017.
AGUERRE-VALENCIA, Josiane: Barnetik. Haur kantuak. Uztaritze, Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzua, 2017.
ASKOREN ARTEAN: Jira bueltan. Betiko 50 kanta eta jolas. Eibar, Ahitsa.eus, 2017.
9.5.OLASO, Xabier: Nik papaita, zuk papaita. Igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak. Iruñea, Pamiela, 2017.
9.6. TXILIKU (Jesus Mari Olaizola): Mila bidaia munduko sukaldeetara. Donostia / Andoain, Elkar / Berria, 2017.

10. Literatur aldizkariak
Ataramiñe, 17. zenbakia. Bilbo, Ataramiñe, 2017.
Egan, 2017ko 1. eta 2. zenbakiak. Donostia, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarrtea, 2017.
Egan, 2017ko 3. eta 4. zenbakiak. Donostia, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarrtea, 2017.
Erlea, 11. zenbakia. Bilbo, Euskaltzaindia, 2017 (2017-12-06).
Hegats, 55. zenbakia. Donostia, Euskal Idazleen Elkartea, 2017 (2017-11-29).
Idatz & Mintz, 62. zenbakia. Bilbo, Labayru Fundazioa, 2017.
Jakin, 217. zenbakia. Donostia, Jakin, 2017 (2017-01-20).
Jakin, 220. zenbakia. Donostia, Jakin, 2017 (2017-07-06).
Jakin, 219. zenbakia. Donostia, Jakin, 2017.
Jakin, 218. zenbakia. Donostia, Jakin, 2017 (2017-04-09).
Jakin, 217. zenbakia. Donostia, Jakin, 2017.
Jakin, 221-222. zenbakiak. Donostia, Jakin, 2017.
Karmel, 297. zenbakia. Markina-Xemein, Euskal Herriko Karmeldarrak, 2017.
Karmel, 298. zenbakia. Markina-Xemein, Euskal Herriko Karmeldarrak, 2017.
Karmel, 299. zenbakia. Markina-Xemein, Euskal Herriko Karmeldarrak, 2017.
Karmel, 300. zenbakia. Markina-Xemein, Euskal Herriko Karmeldarrak, 2017.
Lekore, 3. zenbakia. Donostia, Itu Banda, 2017.
Litterae Vasconicae. Euskararen iker atalak, 16. zenbakia. Bilbo, Labayru Fundazioa, 2017.
Maiatz, 64. zenbakia. Baiona, Maiatz, 2017.
Maiatz, 65. zenbakia. Baiona, Maiatz, 2017.
Xabiroi, 43. zenbakia. Donostia, Ikastolen Elkartea, 2017.
Xabiroi, 44. zenbakia. Donostia, Ikastolen Elkartea, 2017.
Xabiroi, 45. zenbakia. Donostia, Ikastolen Elkartea, 2017.
Xabiroi, 46. zenbakia. Donostia, Ikastolen Elkartea, 2017.

11. Testu zahar, berrargitalpen, bilduma, edizio kritikoak eta antologiak
IRIGOIEN, Joan Mari / PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS: Antzinako zuhaitza. Lasarte-Oria, Katxiporreta, 2017 (2017-10-08).
ANONIMOA / DURRUTY, Begoña: Bereterretxeren kanthoria. Iruñea, Denonartean, 2017.
ASKOREN ARTEAN: Nafar narratiba. Iruñea, Pamiela, 2017.
AXULAR (Pedro Agerre): Gero euskara xumean. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2017; apailatzailea: Patxi Salaberri Muñoa.
AXULAR (Pedro Agerre): Gero euskara xumean. Aramaio, Patxi Salaberri Muñoa (egile editore), 2017; apailatzailea: Patxi Salaberri Muñoa.
CERQUAND, Jean François: Ipar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinak XIX. mendean bilduak. Baiona, Gatuzain, 2017; apailatzailea: Anuntxi Arana.
EGAÑA, Arrate: Printzesa puzkertia. Donostia, Erein, 2017.
HERRIKOIA: Mainamikirri. Altsasu, Fanietorri Argitalpenak, 2017; apailatzailea: Castillo Suarez.
IRATZEDER, Xabier (Jean Diharce): Pindar eta lanho. Urruña, Amalur-Baita, 2017.
KALZAKORTA, Jabier: Euskal baladak. Baladas vascas. Bilbo, Muelle de Uribitarte, 2017.
LETE, Xabier: Elurra ikusi dut. Donostia, Elkar, 2017; apailatzailea: Koldo Izagirre (2017-11-22; 2017-12-21).
LETONA, Joxe: Garagartza. Historia. Etnografia. Hizkuntza. Arrasate, Arrasateko Udala, 2017.
MONZON, Teleforo: Urrundik. Bake-oroi. Urruña, Amalur-Baita, 2017.
ZUBIZARRETA, Patxi: Midasen eraztuna. Donostia, Erein, 2017.

Bikoizketa eta literatura

(Berriako Hirudia zutabea, 2017-12-07)

“Gai korapilatsua da, ez da erraza”, erantzun zion Bingen Zupiriak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Maite Artola kazetariari, joan den azaroaren 22ko Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketan (Nahieran atarian jasotako grabazioaren amaieran dago entzungai). “Nik ulertzen dut kalitatezko bikoizketa bat egon dadin ordu asko bikoiztu behar direla, eta ikusten dut merkatuak ez duela eskakizun hori planteatzen. Eta sumatzen ditut joera berriak, eta joera horiek uste dut lotuago daudela azpidazketarekin bikoizketarekin baino. (…) Nik susmoa daukat hori datorrela, ikusten baitut gero eta gehiago sartuko zaizkigula etxean batez ere ingelesez sortutako edukiak, eta gure gazteek gero eta zailtasun gutxiago daukate hori jatorrizko hizkuntzan ulertzeko”.

Dudarik gabe, bikoizketarekin alderatuta, ekonomikoki merkeagoa izateaz gain, kulturalki aberatsagoa ere bada azpidazketa, jatorrizkoaren soinua errespetatzen duelako eta hizkuntzak ikasten laguntzen duelako. Baina uste dut Zupiriak gutxietsi egiten duela kalitatezko bikoizketa batek hizkuntza bati ematen dion indarra; edo, alderantziz esanda, bikoizketa ahultzeak, merkatuaren eskakizunik ezaren aitzakian bikoizketa ezerezaren mugetaraino murrizten uzteak, hizkuntza baten indarrari egiten dion kaltea.

Hizkuntza idatziari dagokionez, ahalegin handiz lortu da euskarak presentzia izatea hedabideetan, eta literaturan ere aurrerapauso handiak egin dira azkeneko hamarkadetan, hala jatorriz euskaraz idatzitako liburuei nola itzulitakoei dagokienez. Hizkuntzaren ahozko erabileran, ordea, egindako aurrerapena ez al da herren geratzen fikzioaren arloan, eta bereziki itzulitako –bikoiztutako– fikzioaren arloan? Hedabideetan euskarazko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak eta iritziak entzun nahi baditugu, eskaintza nahiko zabala dugula esan daiteke, eta antzerkian ere… tira, hainbestean gabiltza, nahi duenak badu aukera, neurri batean behintzat… Baina zinemara joaten garenean, telebistan pelikula bat ikusten dugunean edo Interneten –legez zein legez kanpo– telesail bat deskargatzen dugunean, erdaraz sortutako edo bikoiztutako lan bat kontsumitzen dugu hogeitik hemeretzitan gutxienez (haur eta gaztetxoek gutxixeago akaso, baina horiek ere jabetzen dira helduek zer ikusten duten). Mundu osoko eta era guztietako pertsonaiak entzuten ditugu noiznahi erdaraz –ingelesez baino sarriago “bertako” erdaraz– mintzatzen, eta estralurtarrak ere ez gutxi, kasu askotan horren bila joan beharrik gabe ere, eta hori jada Iratiko basoko pagoa edo Olasagastik sudurzulotik botatako karkaxa bezain “naturala” iruditzen zaigu. Euskaraz, aldiz, asko jota, geure inguruko fikziozko pertsonaiaren bat edo beste entzuten dugu noizean behin, euskal zinemagileen ahalegin suharrari eta ETBk eskainitako fikziozko saio bakanei esker batik bat, eta kanpoko ia-ia alerik ere ez. Auskalo noiztik ez den entzun estralurtarrik euskaraz hitz egiten!

Horrek ez al du zerikusirik euskara erdaldun askorentzat hain arrotz izatearekin, eta are zerikusi argiagoa, bai nire ustez behintzat, euskaldun askorentzat euskara batua “artifiziala”, “plastikozkoa”, “graziarik gabekoa” eta abar izatearekin?

Ahozkotasuna bertsolaritzarekin lotzen dugu, euskalkiekin, esaera zaharrekin, hiztun zaharren altxor gordeekin… Baina ez al dugu ahaztuegia euskara batuaren ahozkotasuna? Eta ahozkotasun hori indartzeko eta erakargarri egiteko funtsezkoa dela ikus-entzunezko fikzioa, euskaraz sortua zein bikoiztua? Eta euskarak sekulako hutsunea duela ikus-entzunezko fikzioaren arloan; oso handia euskaraz sortutako fikzioarenean, siderala bikoiztutako fikzioarenean?

Honaino iritsita, akaso irakurleren bat hasi da galdezka ea zertan ari naizen bikoizketaz hitz egiten literaturari eskainia beharko lukeen zutabe batean, baina ez al da begien bistakoa? Ez al dugu esaten ba euskara guztiak bat direla? Konbentzituta nago kanpoko pelikulak eta telesailak euskaraz bikoiztuta ikusten ohituko bagina, euskaraz bikoiztutako fikziozko ikus-entzunezkoen eskaintza erdarazkoen parera iritsi edo gutxienez gerturatuko balitz, irakurle askok aiseago egingo luketela euskarazko liburuen aldeko hautua, eta neurri handian leunduko litzatekeela gaur egun euskarara itzulitako liburuek irakurle askori sortzen dieten ikara.

Susmo hutsak dira nireak, ez bainaiz ez soziolinguista ez antzeko ezer, baina nik kontu hauetan ardura zuzenik banu aztertu egingo nuke. “Gai korapilatsua da, ez da erraza”, esan zuen Zupiriak, ezer baino lehen, gaiari buruz mintzatu zenean, eta horretan bat nator, baditut neuk ere neure kontraesanak. Aitortu behar dut, adibidez, gustura eta suelto barre egiten dudala ETB1en Irrikitown saioaren enegarren errepikapenean Asier Hormazak Euzkitzeren hizketa moldea irrigarrikeriaraino imitatzen duenean, nahiz eta uste dudan, sakon aztertuz gero, Euzkitze pedante irrigarritzat jotzen jarraitzen dugun bitartean herri honek jai duela, bere buruari eta bere kulturari ari zaiolako burla egiten.

KMKz, ezin ulerturik

Denbora gutxian Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneari buruzko bi elkarrizketa irakurri ditut El Diario Vasco egunkarian –eta gehiago ere argitaratuko ziren seguru asko, ezin nik hori jakin–, eta batean bezala bestean elkarrizketatutako adituak nahitaezkotzat jotzen du bi urte barru hasiko den eraldaketa, zentroa hainbat urtez itxita egotea eragingo duena.

Beharbada neuk ditut kulpak, egunkariak gero eta arreta gutxiagoz irakurtzeko dudan joera deitoragarriagatik, baina bi kasuetan elkarrizketa irakurri eta gero jabetu naiz ez dudala ulertu zergatik eta zertarako itxiko den KMK, eta norbaitek gaiari buruz galdetuko balit ez nukeela asmatuko erantzuten.

Beharbada neuk ditut kulpak, oinarririk gabeko susmoak gero eta erraztasun eta axolagabekeria handiagoz izateko eta zabaltzeko dudan joera tamalgarriarengatik, baina Artelekurekin gertatu zena ekarri didate gogora KMKren etorkizunaz irakurri ditudanek. Orduan ere, agintariak eta haien gogaide ziren adituak entzuten eta irakurtzen nituenean, ez nuen ulertzen zen egin nahi zuten. Gero, Artelekuren azken arrasto gisako hura, Kalostra deitutakoa, ixterakoan, Denis Itxasok esan zuen, gutxi gorabehera, Tabakalera edukita bikoizketa ekonomikoki jasanezina zela Kalostra. Ordurako Arteleku, gune fisiko bezala, itxita zegoen, eta, Kalostrarekin batera, Artelekuren espirituaren azken izpia desagertu zen.

Ez dakit nire zalantzak argitzerik eta nire susmo gaiztoak ezeztatzerik ahal izango lituzkeen inor dagoen, baina halakorik balego, zinez eskertuko nioke ahalegina.