Propagandaren propaganda

Propaganda, propaganda eta propagandaren propaganda. Zer besterik ikusten dugu inguruan? Gero eta hartuago gauzka propagandak. Era guztietako iragarki handi zein txikietatik haratago, bizitzaren arlo guztietan, ohartuki zein oharkabean, espantuka zein isil-gordean, muinetaraino txertatua.

Zer da, esaterako, politika, propaganda eta propagandaren propagandaz landa? Propaganda du habe nagusietakoa botereak, baina agintearen aurkako borrokak ere gero eta gehiago du, ezinbestean, propagandatik; eta askotan propaganda hutsetik gainera.

Kultura ere, ba al da beste ezer propaganda baino? Zer da liburu bete bat, zer da airea urratzen duen kantu bat, zer da bere burua autoerrukiaren arrastorik gabe gizateriaren adierazpen eremu berrien bilaketari eskaintzen dion artista bat, zer da ezer ere, zer da inor ere, gaur eta hemen, benetan, propaganda gabe?

Okerrenean ere, ordea, onenerako behar dugu isuria. Bizitzak eskaintzen digunetik behar duguna eskuratzeko sena. Horixe antzematen diot askotan Bitoriano Gandiagaren begirada poetiko zirrikitu miatzaileari, Adio liburuko poema honetan adibidez:

Bakoitzak
berari dirudizkionen
apolog