{"id":116,"date":"2015-06-13T17:34:56","date_gmt":"2015-06-13T16:34:56","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/?p=116"},"modified":"2017-05-23T10:24:43","modified_gmt":"2017-05-23T08:24:43","slug":"aritmetika-ariketak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2015\/06\/13\/aritmetika-ariketak\/","title":{"rendered":"Aritmetika ariketak"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>aritmetika ariketa zoroetan sartua nabil:<\/p>\n<p>zenbat auzokide herritar ezagun<\/p>\n<p>\u2014gogaide zein etsai kuttun\u2014<\/p>\n<p>zenbat lagun kendu dizkidaten bistatik<\/p>\n<p>kontuak egiten ditut<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>jabetzen naiz<\/p>\n<p>urriko orbela bezala<\/p>\n<p>\u2014arin galtzekoa haizearen mende\u2014<\/p>\n<p>arratsaldeko ume zarata kalean nola<\/p>\n<p>paisajearen bazterreko osagai naizela ni ere<\/p>\n<p>soslaia urruneko argazki batean<\/p>\n<p>etorkizun zabal eta helgaitzari<\/p>\n<p>ertz lausotu batetik kirika<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>arnasa hartu hiru aldiz<\/p>\n<p>eta letrak lerro-lerro paratzen jarraitu dut<\/p>\n<p>oraindik hemen nagoela<\/p>\n<p>esaten zidaten nire hatzen takatekoek<\/p>\n<p>gela datorkit begien parera<\/p>\n<p>atea gero eta paper nahasiak nonahi:<\/p>\n<p>aurpegiak keinuak ahotsak<\/p>\n<p>eta izendegi amaiezina ondoren&#8230;<\/p>\n<p>\u2014horiekin joango zen akaso ihesi zoriona\u2014<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>nire baitaren deshabitatze antolatua<\/p>\n<p>salatu nahi dut<\/p>\n<p>baina ez dakit zein bulegotara jo<\/p>\n<p>nondik ekin<\/p>\n<p>nola galarazi jario geraezin hori<\/p>\n<p>\u2014sarea naiz dena isuri dena itogin dena galera<\/p>\n<p>guardasol baten eskeletoa jasapean\u2014<\/p>\n<p>jendea indarrean daramate<\/p>\n<p>era txarrean ari zaizkit<\/p>\n<p>ateratzen kirioetatik barrenetik<\/p>\n<p>neure azaleko usainetik libratzen<\/p>\n<p>hezurretatik itzal arrastoak xahutzen<\/p>\n<p>irribarreen orbanak<\/p>\n<p>fereka hautsien koskak<\/p>\n<p>dentistaren doitasunez<\/p>\n<p>ari zaizkit hondeamakinak barrunbeetan<\/p>\n<p>ken eta ken<\/p>\n<p>neu naizen piltzar mordo mailatu honetatik<\/p>\n<p>eta lotsatu egiten naiz<\/p>\n<p>jendeak igarri egingo baitit barren hustu hori<\/p>\n<p>begietako putzuan igeri<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>nire baitaren deshabitatze sistematikoa<\/p>\n<p>salatzen dut<\/p>\n<p>ezin dut onartu erauntsien mende bizitzea<\/p>\n<p>ekaitz aldi bakoitzak zer ostuko<\/p>\n<p>eta gero hondakinen artean erreskatatuko<\/p>\n<p>dugunaren itxaropenez ibili beharra beti<\/p>\n<p>ez dut naizena baino<\/p>\n<p>gizaki deshabitatuagoa izan nahi<\/p>\n<p>lotsa ematen dit<\/p>\n<p>jendeak eguna joan eguna etorri<\/p>\n<p>batera eta bestera<\/p>\n<p>barrena hutsik nabilela begietan antzematea<\/p>\n<p>edo ibileran edo hitz egiteko moduan<\/p>\n<p>auskalo<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>jendea ateratzen ari zaizkit barrutik<\/p>\n<p>su hartutako hotela banintz bezala<\/p>\n<p>ateak ostikoka lehertu eta haurrak izutuz&#8230;<\/p>\n<p>ez naiz eskailera hautsia<\/p>\n<p>ez naiz meatze abandonatua<\/p>\n<p>neure urratu eta joskura traketsekin<\/p>\n<p>nahi ditut neure egunak bizi<\/p>\n<p>eta inor nire barrutik erauzterako kontuak egin<\/p>\n<p>banan-banan<\/p>\n<p>alerik ere oharkabean joan ez dakidan<\/p>\n<p>hemendik aitzina<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>nire barrua husteko<\/p>\n<p>nazioarteko konplota salatzeko etorri naiz<\/p>\n<p>eta badakit<\/p>\n<p>egin beharreko kalterik handiena egina dagoela<\/p>\n<p>berandu izan litekeela<\/p>\n<p>desegindako arimak bere onera ekartzeko<\/p>\n<p>galdutako asko ez dela itzuliko sekula<\/p>\n<p>nahiz eta halako batean<\/p>\n<p>akaso<\/p>\n<p>batek daki<\/p>\n<p>gu edo beste batzuk zoriontsu izan<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>baina kontatzen ahazten bazait<\/p>\n<p>galdua naiz<\/p>\n<p>\u2014nire etsaiak nire lagunak\u2014<\/p>\n<p>hor dago nire indarra<\/p>\n<p>horretan da nire izatea bera<\/p>\n<p>esan dezadan<\/p>\n<p>aritmetika humano bat galdatzen dut&#8230;<\/p>\n<p>nor dago bere sasoian eroso<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>kontatzen ahazten bazait<\/p>\n<p>nireak egin du<\/p>\n<p>c&#8217;est fini<\/p>\n<p>akabo<\/p>\n<p>kontatzen ahazten bazait<\/p>\n<p>bat bi hiru&#8230;<\/p>\n<p>kontatzen ahazten bazait<\/p>\n<p>kito<\/p>\n<p>ni ere ez nago<\/p>\n<h5><\/h5>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h5>Jose Luis Otamendi<\/h5>\n<h5>Irudia: Ainara Lasa<\/h5>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; aritmetika ariketa zoroetan sartua nabil: zenbat auzokide herritar ezagun \u2014gogaide zein etsai kuttun\u2014 zenbat lagun kendu dizkidaten bistatik kontuak egiten ditut &nbsp; jabetzen naiz urriko orbela bezala \u2014arin galtzekoa haizearen mende\u2014 arratsaldeko ume zarata kalean nola paisajearen bazterreko osagai naizela ni ere soslaia urruneko argazki batean etorkizun zabal eta helgaitzari ertz lausotu batetik kirika&hellip; <\/p>\n<p class=\"more-link-p\"><a class=\"more-link\" href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2015\/06\/13\/aritmetika-ariketak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":117,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2015\/06\/3-AINARA-LASA.jpg","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/116"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=116"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/116\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":658,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/116\/revisions\/658"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media\/117"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=116"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=116"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=116"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}