{"id":1385,"date":"2020-12-13T15:03:54","date_gmt":"2020-12-13T14:03:54","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/?p=1385"},"modified":"2020-12-13T16:10:58","modified_gmt":"2020-12-13T15:10:58","slug":"dibortzioaren-gorazarre","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2020\/12\/13\/dibortzioaren-gorazarre\/","title":{"rendered":"Dibortzioaren gorazarre"},"content":{"rendered":"\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Etxeak fundatu egiten dira nazioak bezala<\/p>\n\n\n\n<p>eta gero hedatu egiten dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Etxeak fundatu egiten dira<\/p>\n\n\n\n<p>maitasunaren izenean, betirako.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizitzeko araudi bilakatzen dira ohiturak<\/p>\n\n\n\n<p>eta araudiak, aztura; eta azturak, natura;<\/p>\n\n\n\n<p>eta natura, gauzen izaera beharrezkoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Zopari derrigor bota beharreko tomateak<\/p>\n\n\n\n<p>antzinako usadioen ukitua du;<\/p>\n\n\n\n<p>zainzuriak bi saltsatan sarrera gisa<\/p>\n\n\n\n<p>hastapenetako dekretuetan ageri da;<\/p>\n\n\n\n<p>eta ogi haziduna; eta legatza, saltsan;<\/p>\n\n\n\n<p>eta Larraburuko hojaldre tarta mermeladaduna<\/p>\n\n\n\n<p>fundazio garaitan Ikean erositako jantokian.<\/p>\n\n\n\n<p>Argi iragazia, elkarrizketa arina,<\/p>\n\n\n\n<p>bidenabarrekoa balitz bezala. Intimitate arraro hau<\/p>\n\n\n\n<p>ia gehiegizkoa.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Komuneko muturreko garbi\u0142asuna<\/p>\n\n\n\n<p>ez da puritanismoaren seinale<\/p>\n\n\n\n<p>lege izatearen arrazoia ahantzitako legea baizik.<\/p>\n\n\n\n<p>Egongelako jardueren zuhurtzia<\/p>\n\n\n\n<p>ideologia nagusiaren morroi denez<\/p>\n\n\n\n<p>Brahms heresiara kondenatuko da<\/p>\n\n\n\n<p>hala nola Purcell, amerikana osoa eta korridoak.<\/p>\n\n\n\n<p>Popa hartzen da naturaltzat<\/p>\n\n\n\n<p>eta oheratu aurretik telebista ikustea.<\/p>\n\n\n\n<p>Logelako atearen beste aldean datza egia<\/p>\n\n\n\n<p>egia bakarra izaretan binaka ezarria.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Diote mai\u0142asunarengatik fundatzen direla etxeak<\/p>\n\n\n\n<p>baina fundatu behar direlako fundatzen dira,<\/p>\n\n\n\n<p>arrasoan, bestela, hotz egiten duelako.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta urteak igarotzen dira gero.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Lababoko ileek ez dute ja<\/p>\n\n\n\n<p>gizarte larritasunik sortzen.<\/p>\n\n\n\n<p>Logelako ate itxiak epaiketa jauregia dirudi<\/p>\n\n\n\n<p>eta dekretu absurdoak aldarrikatzen dira:<\/p>\n\n\n\n<p>zainzuriak maionesa hutsarekin, haragia igandeetan,<\/p>\n\n\n\n<p>Larraburuko tarta data berezietan bakarrik.<\/p>\n\n\n\n<p>Alfonbra bat agertu da ez zegoen tokian<\/p>\n\n\n\n<p>propagandaren indarrez deitzen da iragana<\/p>\n\n\n\n<p>orainera. Leihoetako kristalek<\/p>\n\n\n\n<p>zikin-gandua dute eta kanpora alde egin beharra<\/p>\n\n\n\n<p>nagusitzen hasiko da hiriaren konkistan.<\/p>\n\n\n\n<p>Auzoa lehendabizi, erdiguneko karrikak gero.<\/p>\n\n\n\n<p>Itzultzean, gauzek ardatzik gabe dirudite,<\/p>\n\n\n\n<p>lore-ontzia ezkerretaraxeago dago,<\/p>\n\n\n\n<p>sofa eskuinetarantz mugitu du norbaitek<\/p>\n\n\n\n<p>Iiburuen ordenak aldaturik ematen du,<\/p>\n\n\n\n<p>lagun uste genuena ezagun baino ez da.<\/p>\n\n\n\n<p>Denak dirudi oraindik birendako,<\/p>\n\n\n\n<p>dena da, izan, birendako baina<\/p>\n\n\n\n<p>bi egia dabiltza honezkero.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Etxeak fundatu egiten dira<\/p>\n\n\n\n<p>baina hautsak harrotuz erortzen dira<\/p>\n\n\n\n<p>antzinako inperioen modura.<\/p>\n\n\n\n<p>Legeak letra mortu dira, azturak, arrotz,<\/p>\n\n\n\n<p>naturari artifizioaren kutsadura dario.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez dago besterik: kanpoko atea isilean itxi<\/p>\n\n\n\n<p>eta arrasora atera. Hotz egiten du.<\/p>\n\n\n\n<p>Ortziak ez du inoiz arraposturik izan.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Zertarako galdetu orain?<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n<h5>Juanjo Olasagarre<\/h5>\n<h5>Irudia: Michael Browning<\/h5>\n\n\n<div style=\"height:100px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Etxeak fundatu egiten dira nazioak bezala eta gero hedatu egiten dira. Etxeak fundatu egiten dira maitasunaren izenean, betirako. Bizitzeko araudi bilakatzen dira ohiturak eta araudiak, aztura; eta azturak, natura; eta natura, gauzen izaera beharrezkoa. Zopari derrigor bota beharreko tomateak antzinako usadioen ukitua du; zainzuriak bi saltsatan sarrera gisa hastapenetako dekretuetan ageri da; eta ogi haziduna;&hellip; <\/p>\n<p class=\"more-link-p\"><a class=\"more-link\" href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2020\/12\/13\/dibortzioaren-gorazarre\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":1386,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2020\/12\/230-MICHAEL-BROWNING.jpg","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1385"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1385"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1385\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1430,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1385\/revisions\/1430"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1386"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1385"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1385"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1385"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}