{"id":1656,"date":"2023-02-27T13:36:15","date_gmt":"2023-02-27T12:36:15","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/?p=1656"},"modified":"2023-02-27T13:36:15","modified_gmt":"2023-02-27T12:36:15","slug":"zedarritze-ariketa-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2023\/02\/27\/zedarritze-ariketa-bat\/","title":{"rendered":"Zedarritze-ariketa bat"},"content":{"rendered":"\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Zer da bihotz bat taupadarik ez badu.<\/p>\n\n\n\n<p>Zer da zure baitatik erauzten dizuten hori,<\/p>\n\n\n\n<p>bere aitari betiko lotuko zaituena nahi ez baduzu ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Fetu ilun, txiki eta likin bat,<\/p>\n\n\n\n<p>odol eta mintzen artean igerian.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Biluzik zaude anda batean,<\/p>\n\n\n\n<p>ume jaioberrien argazkiez inguratuta.<\/p>\n\n\n\n<p>Eskutik heltzen dizu abandonatuko zaituela erabaki duen gizonak.<\/p>\n\n\n\n<p>Arduraz apuntatzen du hartu behar dituzun botiken hurrenkera,<\/p>\n\n\n\n<p>eta negar egiten du autora sartzerakoan.<\/p>\n\n\n\n<p>Zuk ere negar egiten duzu.<\/p>\n\n\n\n<p>Badakizulako dezepzio baten guraso izanen zaretela beti.<\/p>\n\n\n\n<p>Ezerk ez zaituztela lotuko hemendik aurrera,<\/p>\n\n\n\n<p>soilik zuen indar guztiekin entzun nahi zenuten bihotz hura,<\/p>\n\n\n\n<p>oroitzapenetan besterik taupada egiten ez duena.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Medikuak hoztasunez esaten dizu<\/p>\n\n\n\n<p>gorputzak memoriarik ez duela,<\/p>\n\n\n\n<p>lehengo berbera izanen zarela.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina oroitzea da bizitzeko zure modua.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Beldur batek ordezkatzen du umeki bat.<\/p>\n\n\n\n<p>Hura itzaltzeko zain zaude,<\/p>\n\n\n\n<p>Erabaki dezan ez zarela nahikoa erakargarria zuri lotuta egoteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Beldur bat,<\/p>\n\n\n\n<p>beste zerbaiten antzik ez duena,<\/p>\n\n\n\n<p>ez bada lotsarena.<\/p>\n\n\n\n<p>Hortzak garbitzen dituzu odola egin arte<\/p>\n\n\n\n<p>zauri bat behar duzulako horri erreparatzeko:<\/p>\n\n\n\n<p>odol gorri eta usaingabea.<\/p>\n\n\n\n<p>Zauriak azkar sendatzen badu<\/p>\n\n\n\n<p>elkar maitatzeari utzi diozuelako da.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Hankartea minberatua duzu oraindik, &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>baina zerbait egin nahiko zenuke orain arte egin ez duzuna:<\/p>\n\n\n\n<p>diskoteka batean dantzatu,<\/p>\n\n\n\n<p>larrutan egin hondartzatik gertuko hoteletan,<\/p>\n\n\n\n<p>urruneko familia bisitatu auto alemaniar batean,<\/p>\n\n\n\n<p>ezpainak gorriz pintatu,<\/p>\n\n\n\n<p>etorkizun brioleta zarela sinetsi,<\/p>\n\n\n\n<p>gauza xumeak ulertzen saiatu,<\/p>\n\n\n\n<p>minutuen leku zehatza jakin.<\/p>\n\n\n\n<p>Izan ere, ingurukoei ez diegu erreparatzen<\/p>\n\n\n\n<p>min ematen diguten arte.<\/p>\n\n\n\n<p>Mundua hondoratzen ari da,<\/p>\n\n\n\n<p>baina salbamendu txalekoa duzu jantzita<\/p>\n\n\n\n<p>zuen bihotzen oihartzunak estaltzeko.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Bainugelako zakarrontzian pilatzen dira haurdunaldi-probak.<\/p>\n\n\n\n<p>Orbain batzuk ez dira inoiz erabat sendatzen,<\/p>\n\n\n\n<p>baina erre gabe ukitu ahal izaten ditugu.<\/p>\n\n\n\n<p>Orbainek ez dute ezertarako balio,<\/p>\n\n\n\n<p>ez bada oroitarazten digutelako beste batzuen beharra dugula.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>Aldi berean ikasten da maitasuna eta dolua zedarritzen.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<h5 class=\"wp-block-heading\">Castillo Su\u00e1rez<\/h5>\n\n\n\n<h5 class=\"wp-block-heading\">Irudia: Timothy Paul Smith<\/h5>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zer da bihotz bat taupadarik ez badu. Zer da zure baitatik erauzten dizuten hori, bere aitari betiko lotuko zaituena nahi ez baduzu ere. Fetu ilun, txiki eta likin bat, odol eta mintzen artean igerian. Biluzik zaude anda batean, ume jaioberrien argazkiez inguratuta. Eskutik heltzen dizu abandonatuko zaituela erabaki duen gizonak. Arduraz apuntatzen du hartu behar&hellip; <\/p>\n<p class=\"more-link-p\"><a class=\"more-link\" href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2023\/02\/27\/zedarritze-ariketa-bat\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":1657,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2023\/02\/264-TIMOTHY-PAUL-SMITH.jpg","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1656"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1656"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1656\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1658,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1656\/revisions\/1658"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1657"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1656"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1656"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1656"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}