{"id":289,"date":"2015-11-17T22:12:46","date_gmt":"2015-11-17T21:12:46","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/?p=289"},"modified":"2019-07-18T08:10:27","modified_gmt":"2019-07-18T06:10:27","slug":"pertsona-berezi-batentzako-aholkuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2015\/11\/17\/pertsona-berezi-batentzako-aholkuak\/","title":{"rendered":"Pertsona berezi batentzako aholkuak"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zabiltza kontuz boterearekin:<\/p>\n<p>haren jausiak lurpera zaitzake;<\/p>\n<p>elurra, elurra, elurra, zeure muinoa ito arte.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zabiltza kontuz gorrotoarekin:<\/p>\n<p>ahoa irekitzen duenean zeure burua<\/p>\n<p>kanpora egotz zenezake,<\/p>\n<p>eta zure zangoa irentsi, bat-bateko legenardun.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zabiltza kontuz zure lagunekin,<\/p>\n<p>haiek traizionatzen dituzunean<\/p>\n<p>\u2014gertatuko da\u2014,<\/p>\n<p>komun-zuloan sartuko dutelako euren burua,<\/p>\n<p>eta kateari tiratu gero.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zabiltza kontuz adimenarekin,<\/p>\n<p>sobera baitaki ez dakiela ezer:<\/p>\n<p>orkatiletatik zintzilik utziko zaitu.<\/p>\n<p>Hark jakinduria ahoskatu ahala, zuri bihotza<\/p>\n<p>ahotik irteten zaizu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zabiltza kontuz jolasekin, antzezpenekin,<\/p>\n<p>aurrez prestatutako hitzaldi jakinekin,<\/p>\n<p>emana datorrenarekin,<\/p>\n<p>saldu egingo zaituztelako<\/p>\n<p>eta umetxo biluzi bilakatuko zara gero,<\/p>\n<p>zeure sehaskan txiza bero.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zabiltza kontuz maitasunarekin<\/p>\n<p>(benetakoa izan<\/p>\n<p>eta zeure izatearen zati bakoitzak baiezkoa esan<\/p>\n<p>ezean, behatz txikiak barne),<\/p>\n<p>momia baten gisan bilduko zaituelako,<\/p>\n<p>eta zure oihua ez du inork entzungo,<\/p>\n<p>eta zure lasterka ahaleginak alferrik dira izango.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Maitasuna? Dela gizona. Dela emakumea.<\/p>\n<p>Haren gainean irristatu nahi duzun olatua behar du izan,<\/p>\n<p>hari zure gorputza eta zure irribarrea<\/p>\n<p>eman nahi dizkiozuna,<\/p>\n<p>hondar harritsuak menpean zauzkanean<\/p>\n<p>zeure malkoak lurrari eman nahia.<\/p>\n<p>Inor maitatzea otoitzaren<\/p>\n<p>antzeko zerbait da, ezin aurreikus daiteke;<\/p>\n<p>zure sinesmenak zure sinesgaiztasuna<\/p>\n<p>desegin du, eta haren besoetan erori zara.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Pertsona berezi hori,<\/p>\n<p>nik, zu banintz, ez nieke arretarik eskainiko<\/p>\n<p>nigandik datozen aholkuei,<\/p>\n<p>zeure hitzetatik atera ditudalako hein batean,<\/p>\n<p>eta nireetatik beste hein batean.<\/p>\n<p>Lankidetza bat dira.<\/p>\n<p>Ez dut esandako hitz bat bera ere sinesten,<\/p>\n<p>salbu eta bakarren bat,<\/p>\n<p>salbu eta zuhaitz gazte baten eran<\/p>\n<p>ikusten zaitudala,<\/p>\n<p>itsatsitako hostoak dituzun zuhaitza, sustraituko dena ziur,<\/p>\n<p>badakit benetako berdetasuna etorriko zaizula.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hala bedi. Hala bedi&#8230;<\/p>\n<p>Oi, pertsona berezi hori,<\/p>\n<p>balizko hostoetarantz zoazenean<\/p>\n<p>gustuko zaitu idazmakina honek,<\/p>\n<p>baina kristalezko edalontziak apurtu nahi ditu,<\/p>\n<p>halaber, zure alde:<\/p>\n<p>arbolazal iluna astintzen dutenean,<\/p>\n<p>zu derrepente airean igeri dabilen<\/p>\n<p>puxika bat izatea<\/p>\n<p>ospatu nahi du.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h5>Anne Sexton<\/h5>\n<h5>Itzulpena: Harkaitz Cano<\/h5>\n<h5>Irudia: Mohamed Said<\/h5>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Zabiltza kontuz boterearekin: haren jausiak lurpera zaitzake; elurra, elurra, elurra, zeure muinoa ito arte. &nbsp; Zabiltza kontuz gorrotoarekin: ahoa irekitzen duenean zeure burua kanpora egotz zenezake, eta zure zangoa irentsi, bat-bateko legenardun. &nbsp; Zabiltza kontuz zure lagunekin, haiek traizionatzen dituzunean \u2014gertatuko da\u2014, komun-zuloan sartuko dutelako euren burua, eta kateari tiratu gero. &nbsp; Zabiltza kontuz&hellip; <\/p>\n<p class=\"more-link-p\"><a class=\"more-link\" href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2015\/11\/17\/pertsona-berezi-batentzako-aholkuak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":290,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2015\/11\/48-MOHAMED-SAID.jpg","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/289"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=289"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/289\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1100,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/289\/revisions\/1100"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media\/290"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=289"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=289"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=289"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}