{"id":38,"date":"2015-06-13T17:36:12","date_gmt":"2015-06-13T16:36:12","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/?p=38"},"modified":"2015-08-28T10:06:22","modified_gmt":"2015-08-28T08:06:22","slug":"adan-eta-bizitza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2015\/06\/13\/adan-eta-bizitza\/","title":{"rendered":"Adan eta bizitza"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan,<br \/>\neta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz,<br \/>\nnegarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala,<br \/>\neta Evagana zuzenduz &#8220;hil egingo naiz&#8221; esan zion oihuka,<br \/>\n&#8220;gaizki nago, maite, hil-urren, ez dakit zer gertatzen zaidan&#8221;.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Harritu egin zen Eva hitz haiekin, <em>hil<\/em>, <em>hil-urren<\/em>, <em>gaizki<\/em>, <em>maite<\/em>,<br \/>\neta berriak iruditu zitzaizkion, hizkuntza arrotz batekoak,<br \/>\neta ezpain artean ibili zituen maiz, <em>hil<\/em>, <em>hil-urren<\/em>, <em>gaizki<\/em>, <em>maite<\/em>,<br \/>\nharik eta zehazki ulertzen zituela iruditu zitzaion unera arte.<br \/>\nOrdurako sendatua zegoen Adan, eta poz-pozik zebilen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Paradisuaz geroko lehen gertaera hark segida luzea izan zuen ,<br \/>\neta lehengoez gain, <em>hil<\/em>, <em>hil-urren<\/em>, <em>gaizki<\/em>, <em>maite<\/em>, Adan zein Evak<br \/>\nhitz berriak ikasi behar izan zituzten, <em>min<\/em>, <em>lan<\/em>, <em>bakardade<\/em>, <em>poz<\/em><br \/>\neta beste hamaika, <em>denbora<\/em>, <em>neke<\/em>, <em>algara<\/em>, <em>eder<\/em>, <em>ikara<\/em>, <em>kemen<\/em>;<br \/>\nhiztegia hazten zenarekin batera, zimurtuz joan zitzaien azala.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zahartu zen erabat Adan, sentitu zuen hurbil heriotzaren ordua,<br \/>\neta Evarekin elkarrizketa sakon bat izateko gogoa sortu zitzaion;<br \/>\n&#8220;Eva&#8221;, esan zion, &#8220;ez zen ezbehar bat izan paradisuaren galtzea;<br \/>\noinazeak oinaze, minak min, gure Abelen zoritxarra halako zoritxar,<br \/>\nbizi izan duguna izan da, zentzurik nobleenean esanda, bizitza&#8221;.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Adanen hilobi atarian malko arruntak isuri ziren, gatz eta urezkoak,<br \/>\nlurrera erortzerakoan hiazinto edo arrosa alerik eman ez zutenak,<br \/>\neta Kain izan zen, paradoxaz, negarrez bortitzen puskatu zena;<br \/>\nGero Evak irribarre xamurrez gogoratu zuen Adanen lehen gripea<br \/>\neta halaxe, lasai, etxera joan eta salda beroa hartu zuten, eta txokolatea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h5>Bernardo Atxaga<\/h5>\n<h5>Irudia: Ainara Lasa<\/h5>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan, eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz, negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala, eta Evagana zuzenduz &#8220;hil egingo naiz&#8221; esan zion oihuka, &#8220;gaizki nago, maite, hil-urren, ez dakit zer gertatzen zaidan&#8221;. &nbsp; Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hil-urren, gaizki, maite, eta berriak iruditu&hellip; <\/p>\n<p class=\"more-link-p\"><a class=\"more-link\" href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2015\/06\/13\/adan-eta-bizitza\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":39,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2015\/06\/2-AINARA-LASA.jpg","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=38"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":191,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38\/revisions\/191"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media\/39"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=38"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=38"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=38"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}