{"id":59,"date":"2015-06-13T16:08:04","date_gmt":"2015-06-13T15:08:04","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/?p=59"},"modified":"2015-08-28T10:21:57","modified_gmt":"2015-08-28T08:21:57","slug":"hitzen-heriotza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2015\/06\/13\/hitzen-heriotza\/","title":{"rendered":"Hitzen heriotza"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Holaxe hiltzen dira<br \/>\nAntzinako hitzak:<br \/>\nElur malutak bezala,<br \/>\nAirean zalantza eginez<br \/>\nIstant batez, eta lurrera eroriz<br \/>\nKexurik isuri gabe.<br \/>\nEsan beharko nuke: ixil-ixilik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Non ote dira tximeletari<br \/>\nDeitzeko ehun era haiek?<br \/>\nMiarritzeko itsasertzean<br \/>\nJaso zuen Nabokovek<br \/>\nIzenetako bat: miresicoletea.<br \/>\nBegira orain, maskor pusketa<br \/>\nBezala dago hondarpean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eta ezpainak, mugitzerakoan<br \/>\nHara hor miresicoletea<br \/>\nArrosaren gainetik hegan<br \/>\nEsaten zutenak,<br \/>\nAspaldiko ume haienak,<br \/>\nGure gurasoen gurasoenak,<br \/>\nLo daude betiko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zuk diozu: Greziako<br \/>\nHarrien gainetik nenbilen oinez,<br \/>\nEuri lanbroa ari zuen;<br \/>\nTenpluetako gidariek<br \/>\nZira horiak zeramatzaten<br \/>\nMickey Mousen marrazkiarekin.<br \/>\nJainko zaharrak ere lo daude betiko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eta diozu, gainera, hitz berriak<br \/>\nGai baldarrekin eginak daude,<br \/>\nEta plastikoa aipatzen duzu,<br \/>\nPoliuretanoa, kautxu sintetikoa.<br \/>\nZabortegian bukatuko dute, diozu<br \/>\nEz ote zabiltza triste xamar<br \/>\nPentsamendu horiek buruan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Baina begira egiezu<br \/>\nEtxe atarian garrasika<br \/>\nJostatzen ari diren umeei.<br \/>\nEntzun zer esaten duten:<br \/>\nZaldia Garatarera joan zen.<br \/>\nZer da Garatare?, diot.<br \/>\nHitz berri bat, diote.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Beti ez dira hitzak, beraz,<br \/>\nIndustria eremu bakartietan<br \/>\nEdo propaganda bulegoetan sortzen;<br \/>\nSortzen dira barre artean ere<br \/>\nTxikori belarraren ilaunak bailiran:<br \/>\nBegira nola doazen zerurantz,<br \/>\nBegira nola ari duen elurra goraka.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h5>Bernardo Atxaga<\/h5>\n<h5>Irudia: Miren Ustarroz<\/h5>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Holaxe hiltzen dira Antzinako hitzak: Elur malutak bezala, Airean zalantza eginez Istant batez, eta lurrera eroriz Kexurik isuri gabe. Esan beharko nuke: ixil-ixilik. &nbsp; Non ote dira tximeletari Deitzeko ehun era haiek? Miarritzeko itsasertzean Jaso zuen Nabokovek Izenetako bat: miresicoletea. Begira orain, maskor pusketa Bezala dago hondarpean. &nbsp; Eta ezpainak, mugitzerakoan Hara hor miresicoletea&hellip; <\/p>\n<p class=\"more-link-p\"><a class=\"more-link\" href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/2015\/06\/13\/hitzen-heriotza\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":60,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2015\/06\/22-MIREN-USTARROZ.jpg","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/59"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=59"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/59\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":212,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/59\/revisions\/212"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media\/60"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=59"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=59"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/iparraldekoneska\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=59"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}