Hauteskunde eguna, goizetik gauera, BERRIAren webgunean

Kataluniako zitaren garrantzia aintzat hartuta, BERRIAk webgunean jarraipen zabala egingo du igandean goizetik gauera, baita sare sozialetan ere. Igandeko egunkariaren eguneko gai nagusia dira Kataluniako bozak, eta horrek irekiko du papereko edizioa. Webgunean, berriz, 08:00etan hasiko da BERRIA lanean, eta etenik gabe gauerdira arte emango du Katalunian gertatzen denaren berri. Albisteak, adierazpenak, argazkiak, parte-hartze datua… Bartzelonatik Martxelo …

Read more

Katalan independenteak, espainiar eta europear?

Agerian geratu da. Mariano Rajoy Espainiako presidenteari asteartean Onda Cero Espainiako irratian egin zioten elkarrizketan garbi geratu da argudiorik gabe independentziarekiko beldurra sortu nahian dabilela, eta batek baino gehiagok esan du elkarrizketa horretan Espainiako presidenteak 50 segundotan pikutara bidali duela Estatuaren kanpaina guztia, agerian geratu zela funtsik gabe beldurra sortzea dela unionismoaren estrategia. Eta arrazoirik ez …

Read more

Hari ikusezinak

Egun gutxi geratzen dira Kataluniako azken hamarkadetako hauteskunde erabakigarrienetarako. Azken astean sartu da kanpaina, eta unionismoa ari da pixkanaka alarma guztiak pizten. Patronala izan zen aurreko astean, bankuak ondoren, eta orain, Espainiako botere nagusiak zerrenda irakurtzen ari balira bezala, Pronovias bezalako etxea eta Marca egunkaria ere sartu dira kanpainan. Bitxia da, baina batetik uninistak esan eta …

Read more

“Ordena konstituzionalari” eusteko eskatu dute banku nagusiek

Unionismoak haizatutako beldurraren estrategiaz erreportajea argitaratu du gaurko BERRIAn Samara Veltek, eta kanpaina horri ekarpena egin diote gaur bertan AEB eta CECA Espainiako banku eta aurrezki kutxen patronalek. Adierazpen instituzional batean, ohartarazi dute Katalunia estatu independente izateak “eskaintza bankarioaren murrizketa”, “finantza bazterketa eta kredituaren eskasia eta garestitzea” eragingo lukeela. CaixaBank, BBVA, Santander, Bankia eta Sabadell …

Read more

Metroko neska

Ostiral goiza Sants eta Gràcia auzoak lotzen dituen metroko linean. Bidaiariek axolagabe gurutzatzen dute Bartzelona erdialdea, gogoa eguneroko kontuetan murgilduta; korridoreetako musikariek ez diete arretarik ematen, ohituta daude trenetan jendea eskean ikustera. Burua oraindik euren kontuetan daukatela emango dizkiete, akaso, txanponen bat edo bi; edo ez diete begiratu ere egingo. Diagonal geltokian emakume gazte bat …

Read more