David Fernandez CUPeko parlamentaria.

David Fernandez prozesu subiranistaz, ustelkeriaz… eta Euskal Herriaz

Kataluniako hauteskundeen harira, Antena3 telebista kateko saio batean elkarrizketatu dituzte talde politikoetako kideak; tartean, David Fernandez CUPeko parlamentaria. Kataluniako prozesu subiranistaz, ustelkeriaz eta abarrez mintzatzen da Fernandez kazetariarekin; baita Euskal Herriaz ere.

ETA babesten duen, ezker abertzalearen aldekoa den, Arnaldo Otegiren laguna den… galdera ugari egin dizkio kazetariak Euskal Herriaz. ETAren biktimek bere aitortza dutela dio Fernandezek, erantsiz ez dela ahaztuko “aipatzen ez diren” biktimez. Zentzu horretan, “indarkeria guztiak” arbuiatzen dituela nabarmendu du, eta ez duela bakarra gaitzetsiko.

“Espainiako Estatuaren terrorismoaren aurkako borrokaren logika eroaren adibide bakarra jarriko dut: Egunkaria. Euskarazko egunkari bakarraren itxiera, bere zuzendariak torturatuak, Estrasburgoko epaitegiaren ebazpenarekin, eta Auzitegi Nazionalak absolbituak. Nork erreparatuko du min hori?”.

Lotura honetako 34:20 minututik 37:40ra bitartean hitz egiten du Fernandezek Euskal Herriaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude