Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea.

EBren Kataluniarekiko posizioa auzitan, gaztelaniazko erantzun batean akatsa egin ondoren

Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak emandako erantzun batek polemika piztu du, bertsio ezberdinak zabaldu baitira ingelesez eta gaztelaniaz. Batzordeak argitu du ingeleseko bertsioa dela zuzena, eta barne ikerketa bat abiatuko du.

Kataluniaren aldebakarreko independentzia aldarrikapen bat onartuko al lukeen galdetu zion Santiago Fisas PPko europarlamentariak Europako Batzordeari uztailaren 21ean. Fisasek berak zabaldu zuen Bruselaren erantzuna sare sozialetan, gaztelaniaz:  Europako Batzordeak ez du iritzirik ematen estatu kideen barne antolaketari buruz, baina, beste parrafo batean, zehaztu zuen erkidegoetako parlamentuek ezin dutela aldebakarreko independentzia aldarrikapenik egin.

Parrafo hori, ordea, ez da inondik inora ageri Junckerrek emandako erantzunaren ingelesezko bertsioan. Europako Batzordeko iturriek argitu dute ingelesezko bertsioa dela zuzena, eta barne ikerketa bat abiatuko du gaztelaniazko bertsioak zergatik erantsi duen parrafo hori argitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude