Hainbat bandera, Bartzelonako etxe batean, irailaren 27ko hauteskundeen bezperan. / Jesus Diges, EFE

Hauteskunde eguna, goizetik gauera, BERRIAren webgunean

Kataluniako zitaren garrantzia aintzat hartuta, BERRIAk webgunean jarraipen zabala egingo du igandean goizetik gauera, baita sare sozialetan ere. Igandeko egunkariaren eguneko gai nagusia dira Kataluniako bozak, eta horrek irekiko du papereko edizioa. Webgunean, berriz, 08:00etan hasiko da BERRIA lanean, eta etenik gabe gauerdira arte emango du Katalunian gertatzen denaren berri. Albisteak, adierazpenak, argazkiak, parte-hartze datua…

Bartzelonatik Martxelo Otamendi zuzendariak (@berria) eta Samara Velte (@samaravelte) eta Saioa Baleztena (@SaioB) kazetariek Twitterren jarraituko dute hauteskunde eguna. Veltek egingo du kontakizun nagusia. Otamendi, berriz, bozkatzera joaten diren politikarien arrastoan ibiliko da, eta Baleztenak auzoz auzoko kronika egingo du sare sozial horretan.

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera areagotu egingo da webgunean hauteskundeen gaineko jarraipena. 20:00etan itxiko dituzte bozkalekuak, eta Kataluniako hauteskundeetako emaitzak. Batean independentziaren aldekoek eta kontrakoek Kataluniako Parlamentuan dituzten eserleku kopurua ikusiko da, alderdika eta blokeka, eta bestean alderdi nagusiek jaso dituzten boto kopurua, blokeka: Junts pel Si eta CUP, batetik, eta CSQP, UDC, PSC, PP eta Cs, bestetik.

Emaitzak jaso ostean, Kataluniako, Euskal Herriko, Espainiako eta munduko beste herrialdeetako eragile nagusien erreakzioak bilduko ditu. Martxelo Otamendik, gainera, emaitzen inguruko lehen analisi bat argitaratuko du webgunean. Lan guzti horrek jarraipena izango du astelehenean goizeko 07:00etatik webgunean, eta astearteko egunkarian. Astelehenean Hamaika Telebistaren mahai ingurua BERRIAren webgunean ere ikusi ahal izango da, 19:30ean.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude