Etiketa: Junqueras

“Zuregatik bozkatuko dut”

Ara es l’hora Kataluniaren independentziaren aldeko kanpainak bideo bat sareratu du Auzitegi Konstituzionalak azaroaren 9ko prozesu parte hartzailea baliogabetu ondoren. Bertan, alor ugaritako hainbat pertsonak argazki bana erakusten dute, irudikatuz noren omenez bozkatuko duten datorren igandean. Besteak beste, Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidentea, Oriol Junqueras ERCko presidentea, Carme Forcadell ANC Kataluniako Biltzar Nazionaleko  presidentea eta David Fernandez CUPeko parlamentaria agertzen dira iragarkian.

PSCk azaroaren 10ean plazaratuko du Espainiako konstituzioa aldatzeko proposamena

Azaroaren 9ko galdeketaren biharamunean ezagutaraziko du PSCk Espainiako Konstituzioa aldatze aldera egingo duen proposamena. PSCko idazkari nagusi Miquel Icetak aurkeztuko du egitasmoa. Esther Niubo PSCko bozeramaileak gaur jakinarazi duenez, Espainiaren eta Kataluniaren arteko akordio berri bat eskainiko du alderdiak, eta espero du PSOEk bere egitea PSCren proposamena. Read more