Etiketa: Kataluniako Gobernua

PSCk azaroaren 10ean plazaratuko du Espainiako konstituzioa aldatzeko proposamena

Azaroaren 9ko galdeketaren biharamunean ezagutaraziko du PSCk Espainiako Konstituzioa aldatze aldera egingo duen proposamena. PSCko idazkari nagusi Miquel Icetak aurkeztuko du egitasmoa. Esther Niubo PSCko bozeramaileak gaur jakinarazi duenez, Espainiaren eta Kataluniaren arteko akordio berri bat eskainiko du alderdiak, eta espero du PSOEk bere egitea PSCren proposamena. Read more

Azken urratsak A-9rako bidean

2013ko abenduaren 12an zehaztu zituzten Kataluniaren etorkizun politikoari buruzko galdeketaren galderak eta data. Espainiako Kongresuak ukatu egin zion Kataluniako Gobernuari galdeketa egiteko baimena, eta, Kataluniako Kontsulten Legean oinarrituta, azaroaren 9rako galdeketara deitu zuen Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak dekretu bidez. Auzitegi Konstituzionalak, PPren gobernuaren eskariz, berehala debekatu zuen galdeketa hura, behin-behinean. Kataluniako alderdi subiranisten batasunaren haustura etorri zen gero, eta kontsultarako bigarren deia hurrena. Hura ere debekatuko du Konstituzionalak bihar, ezustekorik ez bada. Honako hauek dira azaroaren 9an amaituko den aste honetan gerta daitezkeenak: Read more