2063an…

Jon Eskisabel

Batzuk prebisoreak direnik ezin ukatu. Gotaine Irabarne herriak nahia agertu du bere pastorala emateko… 2063. urtean! Orduan beteko baitira ehun urte Etxahun Iruriren Zantxo Azkarra pastorala sortu zela herri berean. Geroztik, beste bi pastoral eman dira Gotaine Irabarnen: Etxahun Iruriren Pette Beretter (1973an) eta Jean Louis Davanten Euskald

Txapela ukitu ote du?

Ainara Gorostitzu

Maialen Lujanbiok, Bergaran, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela ukitu ote du?

Edukia, estetika, forma, ideia, irudia… hemen ikusgai eta entzungai.

Irratiak zion kaleetan
zela jendetza demasa
pankarta baten ostean oihuz
bete kale eta plaza.
Egoera da tentsoa eta
bazun iskanbila traza,
hemen norbere hitzari eusten
ere ez dago erraza.
Oraindik entzuten da oihartzuna
hori pelotazo jasa
lurrean odol arrasto batzuk
ta tentsiozko arnasa.
Kordoietik hara-hona nabil
foto bila nere kasa,
baina kaskodun batek esan dit:
“hemen ez da ezer pasa”.

Jendeak ihes ein du korrika
behe-barru ta taberna,
hasi denean pelotazoen
eta tiroen galerna.
Len ere hau ikusia baitut
hainbat urtetan barrena,
ikusi ezta ere hori pasa da
imajina nezakeena.
Poliziari aurre eginez
nere argazkilari sena
espaloi hutsak atera eta
esplikatu leike dena,
nahiz eta ez dela ezer pasa
den esaten didatena,
pasa ez denak erakusten du
sarri asko pasa dena.

Lehen ere problemak izan dira
orain sei urte inguru:
lan egiten nun egunkariak
ze komeri ze apuru.
Herritarrekin bat egin eta
beste berri bat helburu
eta geroztik Euskal Herria
dibujatzen dihardugu.
Herri berean gaude zu ta ni,
baina nolako bi mundu,
zure zentsura zure ezetza
bortitz segunduz segundu,
baina herri honen berri emateko
nola beti gauden gertu gu
argazkirikan ez izan arren
hitzak jarriko ditugu.

(Doinua:Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak)

Binilo balada (II)

Jon Eskisabel

Oraindik ez da publiko egin, baina oso zabalduta dago zurrumurrua eta baieztapen ofiziala baino ez da falta albiste bihurtzeko. Gipuzkoako Diputazioak Gaztemaniak! egitasmoari amaiera ematea erabaki du. 2010eko aurrekontuetan ez da harentzako dirurik izango. Hamasei urte eta gero, ze fini.

Gipuzkoarrak ez direnek agian ez dute jakingo zer den Gaztemaniak!…

Labur esanda, oso prezio merkean (6-8 euro inguru) nazioarteko taldeak -eta bertakoak ere- ikusteko aukera ematen zuen ekimena zen Gaztemaniak!. Kasu gehienetan ez ziren oso talde ezagunak izaten, alternatiboak, eszena independentekoak baizik… baina ia beti interesgarriak, programazioaz arduratzen den Forki kazetariaren gustu fina eta irizpide egokia zirela medio. Azpimarratu behar da Donostian ezezik, Hondarribian, O