2009koak

Jon Eskisabel

2009an entzun, ikusi eta irakurritakoetatik hauek etortzen zaizkit burura…

Diskoak
Beware (Bonnie Prince Billy)
Farm (Dinosaur Jr)
Haizea Garizumakoa (Ruper Ordorika)
Hold Time (M. Ward)
Irla izan (Anari)
Sometimes I Wish I Were An Eagle (Bill Callahan)
The Eternal (Sonic Youth)

Kontzertuak
Built To Spill (Bilbo)
Joe Henry (Arrasate)
Lucinda Williams (Bilbo)
Neil Young (Donostia)
Ruper Ordorika (Antzoki Zaharra)

Liburuak
Arimen maisua (Irene Nemirovski)
Autokarabana (Fermin Etxegoien)
Continental Drift (Russell Banks)
Ez obeditu inori (Mikel Peruarena)
Los viejos amigos (Rafael Chirbes)

Pelikulak eta telesailak
Das Weisse Band (Michael Haneke)
Frost/Nixon (Ron Howard)
Gran Torino (Clint Easwood)
I’m Not There (Todd Haynes)
Mad Men
The Wire

‘Torch’ abestiak

Saioa (A capella zutabean gaur argitaratutako artikulua)

Gaurkoan ere malenkoniatsu natorkizue, ba; dagoeneko, Eguberrietako turroi eta xanpainaren betekadaren sentsazio berbera eragiten dizuedan irudipena daukat, beti tristuraren lurraldean bainabil. Barkatuko didazue, hain gustukoa baitut dramarekin jolastea. Hain eroso sentitzen bainaiz aldarte honetan mintzatuz…

Musikari asko dira malenkonian, maitasun gabezian eta bakardadeak ekar dezakeen isolamendu sufrituan oinarritzen direnak (eta zirenak) abestiak sortzeko. Abesti horietako asko torch abesti moduan izendatzen dira. Ingelerazko torch hitzak zuzia esan nahi du euskaraz, hau da, argi egiteko eskuan eramaten den lastoz edo egur erretxinatsuz osoturiko sorta.

Zein lotura metaforiko ote dago torch hitzaren esanahiaren eta abesti tristeen artean? Erantzuna bilatzerakoan Wikipediak ez dit gehiegi lagundu, baina nik antzematen diodan esanahia zera da: torch abestietan malkoak, agur tristeak, banaketak, atsekabeak, eta abar zuziaren bidez bistan jartzen ditugu, jendeak tristura hori garbi, garden, ikus dezan; ez Eguberrietako argiekin gertatu ohi den bezala, horiek jendearen irribarre erraza sortzen baitute benetako tristura estaltzeko ahaleginean. Ez, torch abestiak gordinak eta gogorrak izaten dira.

Torch abestien zerrenda bat egiten hasiko banintz, zerrenda mugagabea izango litzateke. Izan ere, pixka bat pentsatzen jartzen banaiz, ez al dira abesti malenkoniatsu asko eta asko gure

Egunkaria

Ismael Manterola Ispizua (Begiz zutabean gaur argitaratutako artikulua)

Ez dakit zergatik dauzkadan gordeta Egunkaria-ren azken alea eta Berria-ren lehendabizikoa; gauza da biak elkarrekin horitzen ari direla apaleko liburuen gainean.

Askotan ez dakigu zergatik gordetzen ditugun baliorik gabeko zenbait gauza, baina botatzera goazenean zerbaitek, Bu

Entzuleen eskubideei buruz (4)

Xabi Erkizia (A capella zutabean gaur argitaratutako artikulua)

Artikuluaren lerroburuak kolpetik pizten du arreta: ikusle batek jazz musikari bat salatu du, jazza ez jotzeagatik. Larry Ochs saxofoi jotzaile iparramerikarrak, Drumming Core taldearekin, Siguenzan (Guadalajara) urtero antolatzen den jazz jaialdiari bukaera eman zion orain aste batzuk. Kontzertua hasi eta gutxira, entzule batek aulkitik altxatu eta aretoko sarrera gunerako bidea hartu zuen, dirua bueltan eskatzeko. Bere argudioa, argia bezain harrigarria: hura ez omen zen jazza, musika garaikidea baizik, eta medikuak aginduta musika mota hori entzutea debekatua zuen gizonak, psikologikoki sortzen dizkion arazoengatik. Sarrerako arduradunen harridura ez zen txikiagoa izan eta, noski, eztabaidan lotu ziren. Bitartean kontzertuak aitzinera jarraitu zuen. Entzule amorratuak, bere eskubideak defendatzeko, Guardia Zibilari deitu zion; antolatzaileek, berriz, kultur zinegotziari eta alkateari berari, baina dena alferrik, ez batek ez bertzeak ez zion arrazoirik eman nahi izan ondokoari. Entzuleak eta Guardia Zibilak (!) ez zuten zalantzarik beraien argudio estetikoak defendatzeko: hura ez zen jazz musika. Bukaeran, ezer ere lortu gabe baina medikua eta guardia alde edukitzeak ematen duen babesarekin, entzule sutuak jaialdiaren kontrako salaketa jarri zuen kuartelean.

Errealitatearekin baino gehiago telebistako gag baten antza duen gertakizun hau aztertzerakoan dilema koxkorrak sortuko zaizkio edonori, hainbertze dira gordetzen dituen galderak… Hasteko, berriaren lerroburuak ikusle hitzaren ordez entzule jarri beharko luke, argi eta garbi, are gehiago kasu honetan. Baina ziur xehetasun hori ez zaigula arraro egin. Ikusle garela onartzeko ez dugu arazorik, eta entzule baten kexak, aldiz, xelebrekeriatzat hartzen ditugu. Oraindik. Bertzalde, jazz musika esperimentalen zaleek biharamunean hartuko zuten pozarekin gogoratu naiz, gehienetan aktualitateak bazterrean uzten dituen musika hauek bertzelako presentzia lortu baitzuten prentsan. Zoritxarrez, kasu bakar batek ere ez zuen musikaren kalitatea izan hizpide. Hori bai, ezustean, gertakariak Siguenzako jazz festibal ttikia, Donostiakoaren edo Gasteizkoaren aldean

Binilo balada (IV)

Jon Eskisabel

Ruper Ordorikak ostegunean Donostian eman zuen kontzertuaren kronika argitaratu nuen atzoko egunkarian, baina hemen ere azaldu nahi dut labur-labur emanaldiak utzitako aho zapore goxoa.

Lehen aldia zen taldekide berriekin ikusten nuela Ruper, eta eman zidaten inpresioa ezin hobea izan zen. Badira zenbait urte Ruperren kontzertuak gero eta hobeak iruditzen zaizkidala, azkenak aurrekoa gainditzen duela, eta honekin gauza bera gertatu zait. Hasier Oleaga bateria jotzaile aparta da (aurten bertan Joe Henryrekin ikusitako Jay Bellerose ekarri zidan gogora hainbat unetan), Arkaitz Miner gitarristak birtuosismoari uko egiten dio, eta Lutxo Neirak (ez nuen orain arte ezagutzen), han atzean jarrita, sendotasuna ezartzen du. Eskularrua azalera nola, hala moldatzen dira hirurak Ordorikaren kantuen gaur egungo sonoritatera.

Haizea Garizumakoa lan berria izan zen emanaldiaren ardatza. Nago ez duela merezi duen oihartzunik izan orain arte diskoak, ez bada izenburua ematen dion kantuan aipatzen duen “Jainkoari eskerrak…” esaldiagatik, baina ez luke oharkabean pasa behar. Nire iritziz, Ordorikak aspaldian grabatu duen kantu bildumarik sakonena eta sendoena da, ibilbide luzeko diskoa, musikengatik eta, batez ere, hitzengatik. Ruperrek dio ez dela bere beste lan batzuk baino pertsonalagoa disko hau, baina ez dakit… Kasualitatea da kantu guztien hitzak berak egin dituen lehen aldia izatea?

Gozatu nuen Zorioneko moilan, Zure etxera noa, Argia, Errekazola… entzuten. Eta zaharragoak ere: Nor da?, Herdoilarena, Zaindu maite duzun hori, Berandu dabiltza

Antzoki Zaharretik ateratzean, denok prest ginen gau hotzari aurre egiteko.

Garaikurrak

Ismael Manterola Ispizua (Begiz zutabean atzo argitaratutako artikulua)

Zorionak Maialen bihotz-bihotzez, baina uste dut berandu iritsi zarela. Berandu Oteizaren eskultura etxean edukitzeko aukera galdu duzulako.

Orain arte bertso txapelketaren irabazleak Oteizaren garaikurra jasotzen zuen, baina eskultura guztiek duten orijinala izateko muga legala gaindituta, ezin da oteiza gehiago banatu bertsolarien txapeldunen artean. Beraz, Maialeni Santxotenak egindako eskultura jasotzea egokitu zaio.

Aitortu behar dut aurreko asteko bertso txapelketaren sari banaketa besterik ez nuela ikusi, baina aukera eman zidan konturatzeko artea banatzen dutela zortzi irabazleen artean eta zein arte mota den euskalgintzak kontsumitzen duena.

Ez dut inor kritikatu nahi, jakinda patrozinatzaileak direla garaikurrak aukeratzen dituztenak, baina pena pixka bat hartu nuen Txillidak egindako kutxako ikurra jaso zuenagatik, ez dut uste suerte handirik izan zuenik gizajoak.

Bestalde, bertso txapelketako bi partaide Arte Ederren fakultatean ibilitakoak izanda, garaikurrak jasotzean zer pentsatu ote zuten etorri zitzaidan burura. Ez dut uste horretan pentsatzeko unea zenik, eta seguru nago ez direla jasotzen dituzten lehenbiziko garaikurrak, baina ezin izan nuen jakin-mina burutik kendu Unaik Gasteizko Ibiltaria izeneko kaleko eskulturaren erreprodukzio txikia esku artean jaso zuenean edo Maialenek, Oteizaren eskulturaren ordez, Santxotenaren eskultura jaso zuenean. Poza ere hartu nuen, Ametsek bigarrenari dagokion Xabier Lakaren eskulturaren kopia etxean izango duela jakinda.

Hori guztia ikusita, galderak bururatu zitzaizkidan: zer egin behar du Maialenek Santxotenaren eskulturarekin? Gorde egingo du? Apalean jarriko du? Ez baita gauza bera egunero gosaltzean Oteizaren eskultura edo Santxotenaren eskultura ikustea!

Erdi brometan idatzitako artikulu honek aurreko asteetan idatzitako Laboaren omenez egindako eskulturaren gaineko artikuluarekin zerikusia duela iruditzen zait. Garai batean bertsolari elkarteak Oteizaren eskultura aukeratu bazuen txapeldunarentzat garaikur izateko, gaur egun ez diola mailari eutsi iruditzen zait. Badakit alor sinboliko hutsari buruz hitz egiten ari naizela eta ez daukala horrenbeste garrantzirik, baina zerbaiten sintoma da.

Maialenek txapela irabaztearekin batera, Euskal Herrian lanean diharduten punta-puntako hainbeste emakumeren artelanen batekin saritzea, aldaketaren seinale indartsuagoa izango litzateke.

Elgeta Hiria

Fermin Etxegoien (A cappella zutabean gaur argitaratutako artikulua)

Ertzantzaren kontrola zain daukazue Ubera pasa ostean, txibatu zigun norbaitek Elgetako Espaloia kafe antzokian geundela, Gari zuzenean ikustera joan baikinen, eta orain ez dut gogoan txibatoa Iker Barandiaran kazetari arrasatearra ote zen (astebete lehenago Bilboko Kafe Antzokian Jello Biafra ere ikusi nuen zuzenean, eta imajinatuz aritu nintzen Ikerrek Jello gonbidatzen zuela Arrasatera, punk-ari buruzko

Ninaren grina

Saioa (A cappella zutabean gaur argitaratutako artikulua)

“Ez dut etxerik, ez dut dirurik, ez dut gona motzik, ez dut adimenik, ez dut itxaropenik, ez dut aitarik, ez dut amarik, ez dut bikotekiderik, ez dut maitasunik, baina bihotzaren barne-barnean bizia eta askatasuna ditut…

Zokoatik

Kevin Heredia (Zokoa zutabean gaur argitaratutako artikulua)

Asteazkena gaur, Azoka joan da, Zokoan emango dut eguna. Donibane Lohizune ondoko Zokoan, bistan da. Non hobeki, azken egunotako joan-etorri, zalaparta eta jendetzak txukun jartzeko? Hau ez bada paradisuaren gauzatzea, esango didazue lagunok: itsaso zabala parez pare, haize leuna aurpegian, esterretak isil baino mortuago. Beti uste izan dut, gainera, zuzenduko dit hizkuntzalariren batek, Zokoa hitzak arabiarren s