Berri onak

Berri onak (Gorka Erostarbe, 13:10)

Gorka Urbizu eta David Gonzalez Berri Txarrak taldeko kideak solasaen aritu dira Ahotseneako karpapean, eguerdi parte horretan. Itzala eta jarraitzaileak dituen taldea dela agerian geratu da. Bete egin da karpa, eta horietako asko gazteak ziren gainera. Gazte jendea gehien erakartzen duen taldeetako bat da gurean, inondik ere.Payola disko berriaz aritu dira hizketan, besteak beste. Eta rockaren ikuspegi erromantiko baten aldeko jarrera azaldu du Urbizuk. Horregatik diskoa biniloan atera izana, horregatik grabaketa prozesu analogiko baten bidez egin izana (Steve Albini handiaren gidaritzapean), horregatik epe laburrean grabatu izana… Rocka modu hurbilago batean, beroago batean atzemateko ahalegina. Eskergarria eta gozagarria. Berri onak. Solasaldia amaitu ostean, gazte askorentzat berri ona izan dena, Gorka Urbizuren sinadura jasotzeko aukera… Ez dakigu hori ere rockaren alde erromantikoan sartu beharko genukeen…

Leave a Comment.