2009koak

Jon Eskisabel

2009an entzun, ikusi eta irakurritakoetatik hauek etortzen zaizkit burura…

Diskoak
Beware (Bonnie Prince Billy)
Farm (Dinosaur Jr)
Haizea Garizumakoa (Ruper Ordorika)
Hold Time (M. Ward)
Irla izan (Anari)
Sometimes I Wish I Were An Eagle (Bill Callahan)
The Eternal (Sonic Youth)

Kontzertuak
Built To Spill (Bilbo)
Joe Henry (Arrasate)
Lucinda Williams (Bilbo)
Neil Young (Donostia)
Ruper Ordorika (Antzoki Zaharra)

Liburuak
Arimen maisua (Irene Nemirovski)
Autokarabana (Fermin Etxegoien)
Continental Drift (Russell Banks)
Ez obeditu inori (Mikel Peruarena)
Los viejos amigos (Rafael Chirbes)

Pelikulak eta telesailak
Das Weisse Band (Michael Haneke)
Frost/Nixon (Ron Howard)
Gran Torino (Clint Easwood)
I’m Not There (Todd Haynes)
Mad Men
The Wire

‘Torch’ abestiak

Saioa (A capella zutabean gaur argitaratutako artikulua)

Gaurkoan ere malenkoniatsu natorkizue, ba; dagoeneko, Eguberrietako turroi eta xanpainaren betekadaren sentsazio berbera eragiten dizuedan irudipena daukat, beti tristuraren lurraldean bainabil. Barkatuko didazue, hain gustukoa baitut dramarekin jolastea. Hain eroso sentitzen bainaiz aldarte honetan mintzatuz…

Musikari asko dira malenkonian, maitasun gabezian eta bakardadeak ekar dezakeen isolamendu sufrituan oinarritzen direnak (eta zirenak) abestiak sortzeko. Abesti horietako asko torch abesti moduan izendatzen dira. Ingelerazko torch hitzak zuzia esan nahi du euskaraz, hau da, argi egiteko eskuan eramaten den lastoz edo egur erretxinatsuz osoturiko sorta.

Zein lotura metaforiko ote dago torch hitzaren esanahiaren eta abesti tristeen artean? Erantzuna bilatzerakoan Wikipediak ez dit gehiegi lagundu, baina nik antzematen diodan esanahia zera da: torch abestietan malkoak, agur tristeak, banaketak, atsekabeak, eta abar zuziaren bidez bistan jartzen ditugu, jendeak tristura hori garbi, garden, ikus dezan; ez Eguberrietako argiekin gertatu ohi den bezala, horiek jendearen irribarre erraza sortzen baitute benetako tristura estaltzeko ahaleginean. Ez, torch abestiak gordinak eta gogorrak izaten dira.

Torch abestien zerrenda bat egiten hasiko banintz, zerrenda mugagabea izango litzateke. Izan ere, pixka bat pentsatzen jartzen banaiz, ez al dira abesti malenkoniatsu asko eta asko gure