2009koak

Jon Eskisabel

2009an entzun, ikusi eta irakurritakoetatik hauek etortzen zaizkit burura…

Diskoak
Beware (Bonnie Prince Billy)
Farm (Dinosaur Jr)
Haizea Garizumakoa (Ruper Ordorika)
Hold Time (M. Ward)
Irla izan (Anari)
Sometimes I Wish I Were An Eagle (Bill Callahan)
The Eternal (Sonic Youth)

Kontzertuak
Built To Spill (Bilbo)
Joe Henry (Arrasate)
Lucinda Williams (Bilbo)
Neil Young (Donostia)
Ruper Ordorika (Antzoki Zaharra)

Liburuak
Arimen maisua (Irene Nemirovski)
Autokarabana (Fermin Etxegoien)
Continental Drift (Russell Banks)
Ez obeditu inori (Mikel Peruarena)
Los viejos amigos (Rafael Chirbes)

Pelikulak eta telesailak
Das Weisse Band (Michael Haneke)
Frost/Nixon (Ron Howard)
Gran Torino (Clint Easwood)
I’m Not There (Todd Haynes)
Mad Men
The Wire

10 Comments

  1. Xarnege taldeak ere hemen egon beharko luke. Edo Maialen Errotabehereren zuzeneko kontzertuak. Itoitz suite edo Xabi San Sebastianen lanak ere. Oreka TX… hainbertze dagoenez. Maita eta goza ditzagun denak.

    Reply
  2. Igandeko Berria-n argitaratutakoa osatze aldera, aipatutako sei diskoez gain, beste batzuk ere aipatuko nituzke, aurten entzun ditudanen artean

    Animal Collective ‘Merryweather Post Pavillion’
    Bill Callahan ‘Sometimes I Wish We Were an Angel’
    The Pains of Being Too Pure At Heart
    Anari ‘Irla izan’
    Joseba Irazoki ‘Euria ari du’
    McEnroe ‘Tu nunca moriras’

    Ruper Ordorika ‘Haizea garizumakoa’
    Petti eta Barrence Whitfield
    Elvis Perkins in Dearland
    Yo La Tengo ‘Popular songs’
    Neko Case ‘Middle cyclone’
    Extraperlo ‘Desayuno continental’
    The Black Heart Procession ‘Six’
    Sonic Youth ‘The Eternal’
    Wilco ‘Wilco (the album)

    Reply
  3. Kontzertuei dagokienez,

    Wilco, Neil Young eta Buit to Spill ditut gogoan.

    Filmak eta telesailak.

    Inglorious basterds (Tarantino)
    Un Prophete (Jacques Audiard)
    Mad Men
    The Wire (nahiz eta hau hasi berria dudan…)

    Reply
  4. Eskerrik asko gomendioengatik. Urtekoak irakurtzeko, entzuteko, ikusteko urte amaierako aholkuen esperoan egoten garenok biziki eskertzen ditugu horrelakoak.

    Ondo egongo litzateke Kultura saileko beste kide batzuek ere gomendioak egitea. Esate baterako, gustura irakurriko nituzke Ainara Gorostitzuren liburu-gomendioak, literaturari buruz idazten dituen artikuluen lerro-arteek asko esaten dute eta haren gustuaz.

    Reply
  5. Lehenik eta behin, argitu behar dut iaz argitaratutako euskarazko liburuen artetik gutxi batzuk baino ez ditudala irakurri, eta balitekeela irakurri gabe ditudan liburu ugarien artean ale bikainik egotea. Baina irakurritakoen artean Bernardo Atxagaren “Zazpi etxe Frantzian” da, dudarik gabe, gehien gustatu zaidana.

    Idazle-idazle baten aitzakiarik gabeko lana iruditu zait Atxagaren iazko nobela. Ez zaio “Obabakoak” bezain barrutik atera, ez da “Obabakoak” bezain bide-urratzailea, ez da euskal literaturaren mugarri izango; baina irakurlea bereganatzeko berezko dohainak dituen nobelagile trebe batek arduraz eta zorroztasunez egindako lan sendoa iruditu zait.

    Anjel Lertxundiren “Zoaz infernura, laztana” nobelarekin badu parekotasunik, nire ustez, Bernardo Atxagaren “Zazpi etxe Frantzian”ek: bata bezala bestea, ez dira beren egileen obrarik funtsezkoenak, beharrezkoenak, ezinbestekoenak, baina idazlea ona denean…

    Irati Jimenezen “Nora ez dakizun hori” ere nabarmentzeko moduko liburua iruditu zait. Aitortu behar dut hotz samar utzi nauela, ez naizela banpiroen istorioen batere zalea, eta nobelako pertsonaia batzuen samurtasun onberak halako atzerakada bat eragin didala zenbait pasartetan. Baina liburuak izan duen harrera ona arrazoizkoa delakoan nago hala ere, Jimenez zer kontatua izateaz gain nola kontatu ere ondo asmatzen duen nobelagilea baita.

    Reply
  6. Literaturaz hitz egin ondoren, eranskin txiki bat musikaz. Bitxia bada ere, iaz Youtuben entzun nuen batez ere musika, irudia minimizatuta, ordenagailuan bestelako lanetan aritzen nintzen bitartean. CDrik eta binilorik ia-ia ez dut ukitu ere egin.

    Youtubeko nire soinu-bidaietan gustukoen izan ditudan kantuen zerrendatxo bat prestatu dut, bi ataletan banatua:

    1) aurretik ezagutzen ez nituen kantuak: “Song for a blue guitar” (Red House Painters), “Waitin

    Reply
  7. Zerrenda egitean, nire buruan buelta gehien eman dituzten liburuak aipatuko ditut. Euskaraz irakurri dudan 2009ko libururik onena, ziurrenik Bernardo Atxagaren “Zazpi etxe Frantzian” izango da. Lehen ehun orriak idazle handi batenak iruditzen zaizkit, oso onak, baina gero uste dut tramari ez diola ondo eusten. Baina gehien gustatu zaidana Fermin Etxegoienen “Autokarabana” izan dela uste dut, bai behintzat buelta gehien eman dizkiodan liburua. Horrez gain, Mikel Peruarenaren “Ez obeditu inori” eta Irati Jimenezen “Nora ez dakizun hori” oraindik irakurri gabe ditudala, narratiba baino, uste dut poesiarekin geldituko naizela, bai Xabi Bordaren “Gulliverren lokarriak” eta bai Oier Guillanen “Eskuen sustraiak” poemarioek zer pentsatua eman didaten aleak dituzte.
    Erderaz irakurritakoen artean, hasi berri dudan Charlotte Rocheren “Zonas h

    Reply

Leave a Comment.