Ramon Saizarbitoria:

Juan Luis Zabala

Atzo argitaratutako Ramon Saizarbitoriaren

Neurri klasikoak

Iratxe Retolaza (Hirudia zutabean atzo argitaratutako artikulua)

Itzulpenek euskal literaturan merezi duten lekua hartzeko neurri zenbait proposatu zituen Iban Zalduak. Literaturako Klasiko horien itzulpenei zor zaien espazioa eskaintzeko asmoz neurriak hartzen hasita, zer hobe hedabideetan tarte bat egitea baino. Akaso, zutabe honetan idazteari utzi beharko genioke, eta espazio hauxe utzi itzulpen horiei: ekarpen horiek atalka eta astero irakurle zabal baten eskura jarri. Ohiko liburu-berrargitalpenen bidea baino eraginkorragoa izango da, ziur asko.

Gure blogeko espazioak ere horretarako erabil genitzake, literaturaren inguruko hausnarketak idazteari eta argitaratzeari utzi, eta itzulpen horiek blogean argitaratzeko ahaleginari eutsi. Literaturazaleak gogoetekin aspertzeari utzi, eta zutabe hauek zein blogak irakurtzeko hartzen duten denbora tarte hori ondo baliatzeko aukera eman. Gu geu ere erretiratu behar, tamainako helburuari mesede egiteko.

Argitaletxeen itzulpen politikaren inguruko neurriak, edo eskolako programen diseinua aldatzeko neurriak, edo idazleen agerpen publikoak oinarri izango dituztenak, ez al dira neurri klasikoak?

Beharbada, eraginkorrak izateko klasikoegi. Ezin ahaztu, editorialen diru-laguntzarako aukerak aldatu eta okertu egin direla, eta ezin ahaztu, irakurzaletasuna ez dela botere publikoen lehentasun. Etorkizunerako neurriak proposatzerakoan ezinbestekoa da eskolaren egoera kontuan hartzea. Bigarren Hezkuntzako programazioetan ez dago kasik huts-hutsean Literatura irakasten duen gairik, literatura zehar-lerro bilakatu baita. Unibertsitateko irakaskuntzan ere halatsu. Bolognako irakaskuntza erreformak ondorioak ekarriko ditu. Jon Casenave adiskideak jakinarazi didanez, Frantziako Estatuko Unibertsitatean ez da izango Literatura izenpeko gairik, eta literatura testugintzaren barrenean kokatuko da. EHUn ere Literaturaren presentzia gutxituko da erreforma berriarekin. Beraz, eskolako programa ofizialetan literaturako klasiko horien irakurketa bultzatu baino, hobe genuke eskolako bide ofizialetatik kanpoko literatura guneak sortzeko proposamenak egitea, aisialdirako guneak, ikasleak literaturan zaletzeko aukera izan dezaten (eta bide batez, klasiko horiek irakurtzeko guneak sortu).

Bestalde, literaturako klasiko horiekin gertaturikoa euskal klasikoekin ere ezagutu dugu. Eskuragarri al dira euskal klasikoak? Ez erakusleihoetan, ez katalogoetan. Gaurkotasuna duten liburuei itsuki begira dagoen kultur politika baten ondorioa, besterik ez. Gaurko-gaurkoari itsuki begiratzeak hori du, programazioaren premiari eta etorkizuneko erronkei entzungor aritzea.

Gonbidatuak

Ismael Manterola Ispizua (Begiz zutabean atzo argitaratutako artikulua)

Aurreko astean Urdaibaiko Guggenheim proiektuari buruz eztabaidatu zuten Euskal Ikasketen Fundazio Popularrean. Harrituta geratu nintzen Euskal Autonomia Erkidegoan PP alderdiak duen fundazioaren izena komunikabideetan entzun nuenean. Norbaitek horrelako erakunde bati buruz hitz egin izan balit, nire ezjakintasunean, ez zela existitzen esango niokeen.

Baina beti bezala errealitateak fikzioa gainditzen du, eta ez dakit oso ondo zein asmorekin eta zein helbururekin, baina euskal ikasketak aztertzeko dela dirudien zerbait martxan jarri du EAEko PPk. Iturengo inauteriei buruz edo Zuberoako euskalkiari buruzko hitzaldiren bat ikusiko ote dugun ez nago seguru.

Hala ere, nire kezka nagusietako bat ekitaldira gonbidatu zituztenen ingurukoa da. Guggenheimi buruz hitz egiteko ezinbesteko bihurtu den Joseba Arregi orojakileaz gain, Guggenheim fundazioko zuzendari nagusi Richard Armstrong, Bilboko Guggenheim museoko zuzendari eta Guggenheim fundazioko Estrategia Globaleko zuzendari Juan Ignacio Bidarte, Tenerifeko Arteen Espazioko zuzendari Javier Gonzalez de Durana eta Euskadiko Enpresaburuen Bilguneko presidente Enrique Portocarrero jaunek hartu zuten parte.

Nire galdera da: jaun txit agurgarri horiek parte hartuko al lukete beste erakunde batek antolatutako antzeko ekitaldi batean? Adibidez, EAko Abertzaletasunaren Ikasketetarako Fundazioa existituko balitz, estatubatuarra, Bidarte eta enpresaburua gustura joango al lirateke? Edo ezkerragora joanda, Bilboko Hika Ateneoak, zerbait esateagatik, antolatutako mahai-inguruan parte hartzeko gonbitari baietza emango liokete? Edo herrikoiagoa izateko, Bilboko Alde Zaharreko bizilagunen elkarteak antolatutako horrelako ekitaldi batean parte hartzeko prest egongo lirateke?

Agian oker nago, baina ez zait iruditzen adibide horiek egia bihurtuz gero halako gizon ospetsuek parte hartzeko prestasuna erakutsiko luketenik. Beraz, zergatik PPren deiari bai? Beharbada gauzak beste alderdietakoak baino hobeto antolatzen dituztelako izango da, baina beste batzuek baino kontaktu hobeak dituztelako dela esango nuke. Zaila da oraindik alderdi eskuindarren inplikazio ekonomikoak eta politikoak ahaztea, nahiz eta kapitalismoaren egitura ekonomikoaren isla den kultur azpiegituraren Marxen teoria zaharkituta dagoela behin eta berriz errepikatu.

Entzulearen eskubideei buruz (7)

Xabier Erkizia (A cappella zutabean atzo argitaratutako artikulua)

Orfeoren mitoak gordetzen dituen istorio eta hauen metafora nahiz interpretazio balizkoen artean musikari eta entzumenari buruzko erreferentzia aunitz topa daitezke. Mitoak kontatzen du Orfeok musika jotzeko gaitasun ikaragarria zuela, munduko gizaki eta izaki guztiak xoratzeko modukoa. Bere abenturetan, tartean Argonautekin egindako bidaietan, sirenen kontra egiteko, harriak eta zuhaitzak mugitzeko, ekaitzak baretzeko, jainko, jainkosa eta deabruak xoratzeko edo bizilagunak etengabe dantzan jartzeko erabili zituen bere lira eta zitara. Hain omen zen ederra eta, ondorioz, boteretsua bere musika, entzuleak erotzeko punturaino eramaten zituela Orfeok. Eta bere heriotza kontatzen duten bertsio bat baino gehiago badago ere, aunitzek aipatzen dute bere dohain paregabea heriotzara eraman zuen arrazoia bezala. Nonbait, tristeziak jota musikarik jo ezin zuenez, bere jarraitzaileek, ezinegonez, akabatu zuten Orfeo.

Orain urte gutti James Blunt izeneko pop

Neurriak hartzeko ordua

Iban Zaldua (Hirudia zutabean atzo argitaratutako artikulua)

Zenbat pozten nauen euskararako itzulpen literarioen inguruan zutabe honetan denok agertu dugun poza, loria, adostasuna eta unanimitatea ia, hainbestekoa ezen ez baininduke harrituko norbaitek tartean Itzultzaileen Elkartearen eskua eta euroak ikusiko balitu… Lasai egon daiteke malpentsatu hori: neure aldetik, behintzat, ez dut zutabe hauengatik plusbaliorik eskuratu, BERRIAk ordaindu ohi digunaz harago.

Baina gu horren bat etorrita ere, horrek ez du aldatzen errealitate gordina: salbuespenak salbuespen -aurreko batean aipatu nazioarteko nobela literario haien harreraz ari naiz, nagusiki, oraindik frogatzeke dagoena-, itzulpenak jartzen direnean usu jaisten da irakurle klubetan parte-hartzea; apenas erabiltzen dira, nik dakidala behintzat, bigarren hezkuntzan; eta Literatura Unibertsala bildumaren lehenengo ehun aleak, Ibaizabal argitaletxeak kaleratuak, ez daude eroslearen eskura -tira, zehatzago izateko, ehun haietatik soilik bostek jarraitzen dute salgai-, salbu eta Internetez eta era mugatu batean, Susa argitale- txearen lan eskergarriari esker -kontu hau benetan eskandaluzkoa iruditzen zait, Ibaizabali dirulaguntza publikoak betirako ukatzeko modukoa adibidez-.

Tennyson aipatzen zuen lehengo igandean Irati Jimenezek, eta hain zuzen ere poesiaren arloan dauzkagu hutsunerik inportanteenak; Joan Margariten Miserikordia etxea-ren itzulpena, J.R. Makusok egina, nabarmengarria da bere bakantasunaren kariaz. Eta arazoa ez da, ordea, poesia itzulpenik egiten ez dela, argitaratu nahi duenik ez dagoela baizik. Urteak egin zituzten gure mundu editorialean bueltaka Juanjo Olasagarrek itzulitako Philip Larkinen poemek, azkenean Volgako Batelariak web orrian argitaratu behar izan genituen arte; berriki jakin dut, bestalde, I

Elkarrizketa

Ismael Manterola Ispizua (Begiz zutabean argitaratutako artikulua)

Aste honetan Anish Kapoorri elkarrizketa egingo ziola iragarri zuen Guggenheim museoak, artista indo-britainiarrari eskainitako erakusketaren ekitaldi osagarrien barruan. Londresko Royal Academyko erakusketaren arduraduna izan den Jean de Loisy eta Bilboko Guggenheimeko erakusketaren ardura izan duen Alexandra Munroe bikoteak gidatu behar zuten Anish Kapoorren elkarrizketa.

Baina eskultoreak esan beharrekoak entzuteko lepo betetako auditorioak harriduraz hartu zuen hasi eta ordu erdira artistak mahaitik altxatu eta alde egiteko keinua. Itxuraz, Kapoorrek Londreserako abioia hartu behar zuen, eta elkarrizketaren hasieran besterik ez zela egongo ohartarazi zitzaien hitzaldira garaiz iritsitakoei. Sartzeko zailtasunak izan genituenok oharra galdu eta ez genuen ondo ulertu artistaren ustezko ihes hura.

Aurretik jakin arren errespetu gutxikoa iruditu zitzaigun museoaren jokabidea. Artistak ezin bazuen elkarrizketan egon ez da ulertzen zergatik iragarri zen Anish Kapoorrekin elkarrizketa egongo zela Guggenheim museoan, martxoaren 16an zazpietan. Azken orduko aldaketaren bat izanez gero posta elektronikoa erabil daiteke azken uneko oharrak egiteko (ekitaldia iragartzeko erabili zuten berbera).

Labur samarra izan bazen ere, Anish Kapoorrekin egindako solasaldiak artistaren kezkak eta artea ikusteko moduak erakutsi zizkigun: mundu poetikoaren presentzia, materialak eta prozesuen garrantzia.

Artistak alde egin zuenean erakusketen arduradunak askeago geratu ziren nahi zutenaz hitz egiteko, eta, hasieran behintzat, Alexandra Munroe estatubatuarra lasaiago zegoela iruditu zitzaidan, hau da, ingelesez erabiltzen den relieve sentitu zela artistak alde egin ondoren. Dena artistarentzat, baina artista gabe.

Beti pentsatu izan dut artistaren ikuspuntua ez dela bakarra artelana aztertzeko orduan. Artistak ikuslearen aurrean zerbait erakusten duen momentutik aurrera, artelana esparru publikoan sartzen da, eta balizko interpretazio ugarien arabera irakurtzeko aukera zabaltzen da. Horregatik, arriskutsua iruditu zait beti artistarekin elkarrizketa irekia antolatzea. Ondo prestatu behar da, eta, ahal bada, aldez aurretik bion arteko itun moduko bat egin, elkarrizketari etekina ateratzeko eta elkar ez ulertuak saihesteko.

Zaila da artistari hitzen bidez bere lana azal dezan eskatzea, baina hortxe dago elkarrizketa zuzendu behar duenaren trebetasuna. Zoritxarrez, astearte arratsaldean Guggenheimen ez genuen horretarako aukerarik izan.

Kultua

Fermin Etxegoien (A cappella zutabean atzo argitaratutako artikulua)

Normalean lehen lerroan eta ia Ruperren azpian jartzen gara, etxean gaudelako eta osatzen dugun koadrila sui generis-a antzokiak berak sortu zuelako.

Lehen minutuak diskrezioz ematen ditugu, dena ondo abiatu ote den aztertuz, 1 Formulako mekanikoak baikinan.

Konturatu gabe lehen euforia olatuak harrapatzen gaitu, demagun -kronologikoki sailkatu gabe daude- Nor Da, Crack (Pipa Bat), Bihotz Begiekin, Zaldiak Negarrez, Zaindu Maite Duzun Hori, Harginenean, Halako Gau Batez, Hondartza Galduan…, hau da, errupertorioan nagusi den malenkoniaren barruan, halaber, eragin euforizantea duten kantu horietariko bat abesten duenean.

Gaurkoa, baina, disko berriaren aurkezpen gaua dugu, eta Haizea Garizumakoa-ren doinu ezin destilatuagoak itsasgora bezala zabaltzen doaz antzokian barrena -harrigarria da jendeak jada buruz ikasi izana Joan Soseguz eta Sekulabelardiko Kantaria, besteak beste-.

Guk denak dakizkigu, akabo bada. Aldiro ahots ozenez abesten dugu, munduaren aurrean mezulari ari baikinan; euskalduntasun ongi jantzi eta diskretuki burges, poetikoki sakon eta egiazki kosmopolita baten mezulariak…, baina, aldiro, nor bere baitan galtzen da, euskalduntasun heldu horretaz isilean elikatzen bageunde bezala, erregai ezin destilatuagoa behar baitugu euskaldun bizitzen jarraitzeko mendea eta segundoa gurutzatzen ez diren ez-leku honetan.

Bisak ailegatu dira; Berandu Dabiltza kantako ‘ei, altxa besoak, non da intxaur kaja fuertea’ zatiarekin, koreografia eta guzti egiten dugu.

Gaur ere ez du abestu, baina Galtzetan Gordetzeko Koplak abestu izan balu, negarretaraino eramango zukeen -presoak gogoan- gutariko zinikoena ere (hau malkoen katedrala).

Aspaldi jotzen ez dituen beste batzuk, oraingoan bai kronologikoki sailkatuak: Esploradore, Bye Bye Gizontxo, Alberto Caeiro, Egunak Argi Gauak Ilun, Ez da Posible, Beltzarana… Zuzenean sekula entzun ez dizkiodan beste batzuk: Esparta Liliput, Ez Zait Atsegina (Nire Bihotz Txikia), Badoa Denbora, Esan Gabeko Arrazoia